GURASO ELKARTEKO BILERA (2012-09-17):
Partaideak: Regina
Sorarrain, Tere Vara, Agurtzane Arsuaga,
Irma Tobar, Ioseba Karrera, Jexux Loidi, Elena Alustiza, Eider
Amundarain eta Feli Mujika.
Guraso Elkarteak , IRAILAREN 17an
egindako bileran jorratu ziren gaiak hauek izan ziren:
A.
ESKOLA KONTSEILUAREN IRAUNKORRETIK
SORTUTAKO GAIAK:
1. Ordezkaritza Organo Gorena/Guraso Elkartean
gertatuko aldaketak.
Guraso Elkarteko bajak: DBHra pasa
diren ikasleen gurasoak. Hiru tanda zaharrekoak eta bat tanda berrikoa.
·
Tanda
zaharrekoak: Patxi Karrera eta Larraitz
Tobar.
·
Tanda
berrikoa: Patxi Rojo.
Ordezkaritza Organo Gorenerako hauteskundeak azaroan izango dira, azken
orduko aldaketarik ez badago. Bi urterako zazpi ordezkari geratuko dira;
hauteskundeetan zortzi ordezkari berritu beharko dira. Guztira: 15
ordezkari izango guztira.
2.
IKASLE ALTA/BAJAK:
HH 2: Alta 1 /baja 1.
HH 3: Baja 1
HH4: Alta 1
LH1: Baja 1
LH2: 2 alta
Guztira: 4
alta / 3 baja
3. 2012/2013 IKASTURTEKO IKASLE ETA IRAKASLE ZERRENDA, GELAKA:
HAUR HEZKUNTZA:
HH 2 URTE (A): 12 ikasle.
Irakaslea: LEIRE SALABERRIA
HH 2 URTE (B): 12 ikasle. Irakaslea: BEGOÑA ARIN
HH 3 URTE (A): 13 ikasle. Irakaslea: IDOIA OBINETA
HH 3 URTE (B): 14 ikasle .
Irakaslea: ROSI BORRACHERO
HH 4 URTE: 20 ikasle. Irakaslea: ESTHER IRIGOIEN
HH 5 URTE: 24 ikasle. Irakaslea NEKANE GUERRERO
*HH IKASLEAK GUZTIRA: 95 ikasle
HH LAGUNTZA: BAKARNE JUAREZ
HH LAGUNTZA: JONE GUERRERO
LEHEN HEZKUNTZA:
LH 1. MAILA: 19
ikasle.Irakaslea: Mª VICTORIA GOYA
LH 2. MAILA (A): 14 ikasle.
Irakasle: NEKANE LOPEZ MILLAN
LH 2. MAILA (B): 15 ikasle:
Irakaslea: IÑIGO AYERRA MUNDUATE
*1. ZIKLOKO IKASLEAK GUZTIRA: 48 ikasle
LH 3. MAILA: 23 ikasle .
Irakaslea: LARRAITZ ARTANO
LH 4. MAILA: 18 ikasle.
Irakaslea: ARANTZA GALARZA
*2. ZIKLOKO IKASLEAK GUZTIRA: 41 ikasle
LH 5. MAILA: 24 ikasle. Irakaslea: REGINA CARRERA
LH 6. MAILA: 18 ikasle. Irakaslea: ARANTXA MURUA
*3. ZIKLOKO IKASLEAK GUZTIRA: 42 ikasle
*LHko IKASLEAK GUZTIRA: 131 ikasle
*IKASLEAK DENERA: 226 ikasle
IRAKASLE ESPEZIALISTAK:
GORPUTZ HEZKUNTZA: IÑAKI
ARMENDARIZ
MUSIKA: JOSEBA GARAIKOETXEA
INGELESA: JOKIN ARREGI
LAGUNTZA (INGELESA):
AGURTZANE ETXEBERRIA
PT: MYRIAM LARRAÑAGA
ORIENTATZAILEA: ASUN ESNAOLA
LAGUNTZ (0,5): LURDES
URRESTARAZU
PT-HIPI (0,5): XELA VIEITES
ECEIZABARRENA
ALE (0,2 – IBILTARIA):
BEGOÑA OTEIZA PIERA
ERLIJIOA: IRUNE GURRUCHAGA
AIZPITARTE
HEZITZAILEA (0,5): AITZIBER URRESTARAZU EGUIA
4. IKASTURTE HASIERAKO EBAZPENA:
Ale bat Guraso Elkartearentzat.
Berrikuntzak komentatu dituzte bileran.
5. IKASTURTEAREN PLANIFIKAZIOA:
HH 5 taldea LHko eraikinera pasa da.
Ordenadore gela mugikorraren zain dago
eskola, Ordezkaritzaren erantzunaren zain.
Hurrengo urteetarako plangintzarekin
jarraitu beharra dago, 2013-2014 ikasturterako talde eta ikasgela beharrak aurreikusteko.
6. KONPONTZE ETA GARBITZE LANAK:
Irailaren hasieratik lanean jardun dira
udal langileak, eskola txukundu eta behar ziren konpontze lanak eginez. Eskertzekoa
izan da beren egina.
7. IKASTURTEKO KUOTAK:
Kuotak kobratzeko egutegia zehaztu
beharra, adibidez:
IRAILA:
testu liburuak
URRIA: eskola materiala
AZAROA: Guraso Elkartearen kuota.
ABENDUA:
eskola-kirolak… Bi kuotak izaten
dira.
8. TESTU LIBURUAK
Banatu dira ikasleen artean.
Laster kuota kobratuko dugu, ikasturte
amaierako oharrean agertzen dena.
9. ESKOLA-JANTOKIA ETA GARRAIOA:
JANTOKIA:
HH2:
10 mahaikide.
HH: 45 mahaikide.
LH: 69 mahaikide.
DBH: 102 mahaikide.
GARRAIOA:
Aldaba:
ikasle garraiatu bat.
Baliarrain: 7 ikasle garraiatu.
Orendain: 24 ikasle garraiatu.
10. 2011-2012 IKASTURTEKO MEMORIA:
Uztailean jaso zuen Guraso Elkarteak ale
bat.
11. 2012-2013 IKASTURTEKO PLANA:
Ikasturte honetarako helburuak finkatu
behar ditugu. Guraso Elkarteko kide batek
osatuko du.
12. ESKOLA-KIROLAK:
Astelehenean eskola-kiroleko batzordea
elkartu zen: Monika, Patxi Rojo eta Jokin. Ikasturtea martxan jartzeko lehen
urratsak eman ziren: oharrak eta izen emate orriak banatu geletan, ikasleekin
hitz egin, egutegiak prestatu ….
13. BARATZA:
Jesus Loidik (Guraso Elkarteko kidea)
baratzeko belarrak kendu eta garbitu du. Udalak iturria jarri du. Baina
oraindik urik ez dago.
Haur batzuk bizikletekin baratzera sartu omen
dira. Horrelako ekintzak ekiditeko, atea ixtea pentsatu da, kanpoko inor ez
sartzeko.
Jonek,
Agurtzanek eta Lourdesek
(irakasleek) hartuko dute parte baratza batzordean.
B.
GURASO ELKARTETIK SORTUTAKO GAIAK:
1. TOLOSAKO SASKIBALOI TALDEAN IZEN-EMATEA.
Guraso
Elkarteko kide batek ekarri du Tolosako saskibaloi taldeari buruzko informazioa
eta eskolan zabaltzeko (tabloian) komentatu dugu.
2.
ARALARREKO
GURASO ELKARTETIK JASOTAKO ERANTZUNA:
Aralarreko
Guraso Elkarteak, gure eskaerari, eta baita inguruko herri eskolen guraso
elkarteei emandako erantzunarekin gure desadostasuna azaldu dugu. Uko egiteaz
gain, ez dute funtsezko arrazoirik eman.
Beraz, denon artean erabaki da gai honi berriro eutsi eta zerbait egin
behar dugula.
Hasteko,
Aralar institutuan seme-alabak dituzten gurasoak geratu dira gai horrekin
aurrera egingo dutela. Idatzi bat prestatuko dute sinadurak jasotzeko, eta ondoren Aralarreko gurasoak izanik, hango Guraso
Elkarteari proposamena luzatuko diote.
3.
GURASO
ELKARTEKO HAINBAT DOKUMENTUREN BILKETA:
Bileran
aipatu da, hainbat dokumentu (idatziak, eskaerak, proposamenak…),idatzi
dituzten gurasoen eskuetan geratu direla
eta plantila horiek komeniko litzatekeela paperez edo eta baita euskarri
informatiko batean gordeta Guraso Elkartean edukitzea, bertako eta ondoren
etorriko diren gurasoentzako garrantzitsuak izango baitira. Dokumentu horiek
dituzten gurasoak geratu dira e-mailez pasako dituztela elkartean gordetzeko.
HURRENGO BILERA: URRIAK 22 (ASTELEHENA), 18:00etan.