2013-10-10

GURASO ELKARTEAREN BILERA, 2013ko irilaren 23an.


Partaideak: Mª Jose Izagirre, Pili Palomares, Elena Alustiza, Nekane Mujika, Juani Dávila, Feli Mujika, Agurtzane Arsuaga, Irma Tobar, Larraitz Rodriguez, Iñaki Iturbe eta Jaione Olano.
ESKOLA KONTSEILUAREN IRAUNKORREKO GAIAK:
1.- IRAKASLEAK.
Alegiako eskolan dauden irakasleen kopuruak azaldu dira. HHn 6 tutore eta laguntzaile bat, LHn 7 tutore eta 6 espezialista (Gorputz Heziketa, ingelesa, musika, HIPIa, aholkularia eta Pta), erlijioko maisua konpartitua (Berastegi eta Amezketa), logopeda hezitzailea (ez irakaslea), jangela arduraduna eta AKA (administrazio lanak).
2.- LH 6.MAILA.
28 ikasle daude matrikulatuak ( 4 etorkin, 2 errepikatzaile, laguntza beharrekoak….). Ikusita zer nolako gela den, gurasoak, guraso elkarteak eta organo gorenak bikoizketa eskatu zuten gela honetako bereiziki.
Uztailean Donostiatik, Nekane Agirrek 28 ikasleekin jornada erdiko laguntza izango genuela adierazi zuen. Bainan irailean ikasle bat ez da azaldu eta ez dakigu non dagoen. Bere gurasoekin ezin da komunikatu. IGEko partaide batzuk komentatu zuten, ikasle honen lehengusuak esan zuela, ez dela etorriko. Beraz, momentu honetan 27 daude. Zuzendariak  Donostiako Nekane Agirrerekin hitz egingo du egoeraren berri jakiteko.
Ikasle eta familia kopuruari buruzko zerrenda eskatzekotan gelditu gera eskolari.
3.-UDALETXEA.
Eskolak udaletxearekin uztailean egindako bileran argiteria eta berogailuaren aurrezteaz hitz egin zen. Esfortzu bat egingo da. EA21eko ikasturte honetako gaia ENERGIA da. Honekin lotuta argiterian 27 argi kendu dira, toki argitsuenetan ezabatu dira. Ondo badoa horrela jarraituko da eta arazoren bat badago gaia berriz aztertuko da.
HHko berogailuaren erabilera okerra dela eta hausnarketa bat egin zen, EA21etaz baliatuta, berogailua erabili behar den momentuan gelaz gela ikasleek  tenperatura, berogailu iriki-itxi kopurua… neurtuko dituzte txantiloi baten bidez. Emaitzak ikusi ondoren udalarekin elkartuko dira.
4.- IKASLEAK.
2013-2014 ikasturtean 238 ikasle daude eta honela daude banatuak:
HH2       18 ikasle
HH3       28 ikasle
HH4       28 ikasle
HH5       21 ikasle
LH1        24 ikasle
LH2        20 ikasle
LH3        30 ikasle
LH4        23 ikasle
LH5        18 ikasle
LH6        28 ikasle

5.-HJA –Erlijioa   / Erlijioa – HJA.
LH5. Mailatik erlijiotik HJAra aldatzeko 2 eskaera izan dira irailean. Ikuskariaren hitzetan, ebazpenak dion bezala: aldaketak batetik bestera egin daitezke beti idatziz, bai HJAtik erlijiora edo erlijiotik HJAra.

Eskolak AJAn jar dezake aldaketak egiteko epe bat. Hau Organo Gorenak onartu behar du. Ikasturte amaierako zirkularrean ohar gisa agertzea gomendatu du.

6.- PROIEKTUAK.
Eskolak martxan dituen proiektuetan, pertsona hauek parte hartzen dute:
-Kalitatea:  Joseba, Nekane Guerrero.
-HNP:  Nekane Lopez eta Larraitz.
-Ikaskuntza Kooperatiboa:  Iñigo eta Arantza.
-Elkarbizitzan:  Axun eta Iñaki.
-EA21: Jone eta Esther.

7.- ESKOLA KIROLA:
LH2.zikloan( 3-4. Mailak) oso neska gutxi apuntatu dira. Udaletxeko zinegotziekin eta elkartu   zen kirol taldearekin. Gelaz gela animatu ondoren, 8 izatera iritsi dira, honela taldea osatuz.

8.- BIZIKLETA FESTA:
Irailak 21, bizikleta festa ospatu zen. Komentatu zen partaidetza txikia izan zela beste urteekin alderatuz.

9.- KONTSUMOBIDE:
Ikastaro desberdinak azaldu dira gurasoentzat. Irailak 25erako  da izena emateko epea, eta epea gertu dagoenez, ikastetxeari informazioa azkar  pasatzea komeni da.

 Bi gai aukeratu ziren:      
 -Adingabeak eta teknologia berriak.
- Publizitateari aurre egiteko onena hezitzea.
Beste urtetan, honelako hitzaldietan gurasoen partaidetza oso txikia izan ohi da. Komentatzen zen, egiten diren ordutegiak agian ez  direla egokiak. Proposatu zen, galdetzea ordutegia aldatzea badagoen.

 IGEtik etorritako gaiak:

1.- HAURTXOKOA:

IGEko Haurtxoko partaideak haurtxokoari dagokion informazioa ekarri zuen.
Zaintzaileak proposatu zuen ordaintzea egoten den denboraren arabera, horrela pentsatzen du agian jende gehiagok beraien haurrak ekarriko dituztela. Gaur egun, 6€ ordaintzen dira eguneko. Hilabetean 10 egun baino gehiago etortzen denak 60€ ordaintzen ditu, bestela lehen esan bezala 6€ eguneko.
Proposamen desberdinak jarri ziren mahai gainean, bainan erabaki zen Milari informea eskatzea, momentu honetan dauden haur kopurua eta bakoitzak zenbat denbora pasatzen duen.
Baita ere aztertzen da langilearen egoera eta jangelako langileen hitzarmenean sartzea proposatzen da. Aurretik baloratu behar da aurtengo ikasturtean izen emanda dauden ikasle kopuru zehatza zein den eta betetako ordutegiak.

2.- DIRU KONTUAK:
IGEko diruzainak aurkeztu ditu  2012-2013 ikasturteko kontuak  (2012-09-01etik 2013-09-23ra bitartera).

2.- ORDEZKOA:
IGEko partaide baten baja dela eta (ez du seme-alabarik San Juan eskolan ikasten duenik), ordezkoa jarri behar dela batzuk diote, beste batzuk zioten urte bete dela bakarrik eta ez sartzea inor. OGG-Ordezkaritza Organo Gorena edo Eskola Kontseiluan osatzen duten kide kopuru totalaren erdia osatu behar dugu gutxienez eta une honetan 14 guraso gara eta 15ekin osatzen da. Beraz,  azkeneko bozketan osatutako ordezko zerrendatik lehenengo postuan geratu zirenak sartu beharko dutela erabaki da.  Gutako kide batek abisatuko diela geratu da. Berez, urtebete tokatzen zaie,  baina komentatu zen gonbidapena luzatuko  zaiela  4 urtetan egotekoarena.
Iraunkorrekoak eskolako zuzendaritza taldeari jakinaraziko dio hurrengo bileran  ordezkapen honetaz eta guraso berriaren izenak pasako dizkio.

3.- AZKEN OHARRAK:
- Iraunkorreko arduradunek proposatu dute hemendik aurrera bilerak ostegunetan izatea.

- Gurasoentzako formazioa: profesional batzuk aipatu dira eta hurrengo bileran sakonduko dugu.
- Euskarako arduradunak adierazi dizkigu,  joan den ikasturte amaieran,  ikastaroetan parte hartu zuten ikasleei pasatako inkesten emaitzak  (oso inkesta gutxi jaso omen zituzten).
  

hurrengo bilera:  Urriak 17 (osteguna),  arratsaldeko 18:00etan.