2012-11-28

GURASO ELKARTEAREN BILERA (2012-11-20):


Partaideak:  MªJose Izagirre, Jexux Loidi, Juana Dávila, Elena Alustiza, Jaione Olano, Tere Vara, Irma
Tobar, Pilar Palomares, Agurtzane Arsuaga, Nekane Mujika, Iñaki Iturbe, Leire Tello, Larraitz Rodri-
guez  eta Feli Mujika.

Guraso Elkarteak , AZAROAREN 20an egindako bileran jorratu zituen gaiak honako hauek izan ziren:

A. ESKOLA KONTSEILUAREN IRAUNKORRETIK SORTUTAKO GAIAK:

1.    IGEren POSTA BANDEJA.
Ikasleen Guraso Elkartearentzat eskolara iristen den posta, bulegoko bandeja batean uzten digute, baita iraunkorreko aktak ere.
Eskolari (Jokini) jakinarazi zaio zein izango den Guraso Elkarteko postaz arduratuko den  pertsona (Agurtzane) eta bulegoko giltza berak gordeko du. 

2.    BILERA ORDUTEGIA:
IGEren zuzendaritza batzordea asteartean biltzen denean, iraunkorra astelehenean bilduko da.
IGEko bilera eguna aldatzeko aukerak aztertu ditugu baina asteartea oraingoz egun egokiena da denentzat eta momentuz mantenduko da.  

3.    ORDENADORE BERRIAK.
Ordenagailu gela galtzearen ondorioz, Hezkuntza Sailak 14 ordenagailu mugikorrez osatutako armairu bat bidali du eskolara, wifi eta guzti. Ordenadoreak sarean sartzen dituztenean, armairua gelaz gela eraman ahal izango dute.
Ordenagailu horiek oraindik ez daude erabilgarri, informatikoak etortzea falta da martxan jartzeko. Beranduago erabakiko da, matrikula kopuru berrien arabera (otsailean), ordenagailu gehiago eskatu beharko ote den.

4. ESKOLA KIROLETAKO BATZORDEA:
Joan den asteko asteazkenean, urriak 14, eskola kiroleko batzordea elkartu zen. Bertan, IGEren iazko ordezkariak eta Monika koordinatzaileak hilabetez hilabete egin beharreko lanen kronograma azaldu zieten IGEko ordezkari berriei.. Partiduak hasi dira eta baita lehen kuotak ere pasa dira.
Bilera horretan aipatu da, Guraso Elkarteak erabaki beharko duela eskolako haurrek kirol elkarte pribatuetan izena emateko, aurrez eskola-kirolean izena emanda (fitxa beteta) egon behar dutela  ala  ez dela beharrezkoa eskola-kirolean alta emanda egotea. Ez dugu informazio gehiegirik eta beste batetarako sakontzeko utzi dugu.

 5. IGE-ren KUOTA NOIZ PASA:
IGEren  kuota, 30 eurokoa, abenduaren 1ean kobratuko da.

6. ELKARBIZITZAREN BEHATOKIA:
Hiruzpalau bilera egingo ditu ikasturtean. Lehen bilera abenduaren 10ean egitea proposatzen du Asunek eskolatik. Parte hartuko duten gurasoak zehaztu behar dira.
Elkarbizitza bilera, eguerdiko 14:30-16:00 bitartean izango da. Guraso boluntarioak behar dira, 2 edo 3 guraso. Aipatu ditugu orainarte elkarbizitza bileretara joan ohi diren gurasoak zein diren,  eta bileran honetan dagoen horietako batek,  besteei abisatzeko eta erantzuna eskolari (Asuni ) emateko geratu da.

B. GURASO ELKARTETIK SORTUTAKO GAIAK:

1.    IGE-IKASLEEN GURASO ELKARTEARI BURUZ INFORMAZIOA ZABALTZEA:
IGE-Ikasleen Guraso Elkartearen kuota  kurtso hasieran kobratzen zaie familiei eta diru hori zertarako den, hau da, zer egiten den ezjakintasun haundia dagoela gurasoen artean,  komentatu dugu. Aurreko bileretan ere hutsune horretaz jabetuta, orri informatibo bat egiteko eta matrikulazio berrien  garaian gurasoei zabaltzeko geratu ginen. Beraz, orri informatibo bat egingo dugu Guraso Elkartearen xehetasun guztiak jasotzen dituena,  eta matrikula berrien kanpaina irekitzen denean eskola bitartez gurasoei zabalduko zaie.

2.    ESKOLA- KIROLA / INTXURRE FUTBOL TALDEA.
Aurtengo kurtsoan,  LH 6. mailako mutikoek  Intxurre futbol taldean izena eman dute eta eskola-kirolean, aldiz, ez dira apuntatu. Intxurre futbol taldeak entrenamendua eskeintzen die eta ezin dute partiduak jokatu. Asegurorik gabe daude. Gurasoek badakite.
Jokaera horrekin ikusten da Eskola-kirolean arazoak sortu daitezkeela, hau da,  III Zikloko LH 5.
eta 6. mailako mutikoen taldeak desagertzea.  Beraz, hurrengo kurtsorako gai hau berriro sakondu
beharko da eta neurri egokiak hartu.
 
3.    ABENDUAK 3, EUSKARA EGUNA:
Aurten ere, Guraso Elkarteak gaztaina erreak eskolako haurrentzako eskeiniko ditu. Guztia lotuta
dago.  Gaztaina erretzen dutenak (Joxe Luis eta Lukax)  abisatuta daude. 15:30etan banatzen
hasteko asmoa dute, beraz, 15:00etarako Guraso Elkarteko bolondresak eskolan geratuko dira
Materiala:  bi mahai txiki (eskolako liburutegitik hartuko dira) , kajak eta egunkari orriak.
Joxe Luis eta Lukaxentzako opariak (gazta eta ardoa) guraso kide batek erosiko ditu.

4.    GABON KANTAK:
Gai hau datorren bileran zehaztuko da, baina iazko gertakizun batzuk aipatu eta hobetzeko proposamenak luzatu dira: Musika akustika hobetzeko soinujole gehiago jartzea;  haurrak eta gurasoak soinujoleengandik ez banantzeko eta  haurrak kantaldian amaitu bitartean taldean jarraitu behar dutela gurasoak ohartarazteko notaren bat bidaltzea.
Traktorea eta karro-estalpea. Iaz bezala aurten ere eskatuko ditugu
Guraso kide batek Iñakiri (Loatzo) galdetuko dio ikasleak aurten ere eskolatik aterako al diren musika jotzera.

5.    EUSKARA BATZORDEA:
Irmak eta Larraitzek, Euskara batzordeko arduradunak, Udaleko Euskara Batzordean parte hartu dute eta honako informazioa ekarri digute: Lehengo ikasturtearen bukaeraldera, Udal Euskara Batzordeak eskatu zion Guraso Elkarteari bertako kide bat beraien bileretara joatea aberasgarria izango zela.  Irma-Larraitz biak egondako bileran, honako hauek azaldu dituzte:
·   Euskara Elkarte bat osatzeko asmoa dago.
·   Diagnostikoa, euskara maila nola dagoen herrian. Erabilera, gero eta gutxiago. Goitik behera dihoala. Herri mailan kezka handia dago.
·   Euskara egunarekin lotuta, hitzaldi bat, kafe-tertulia… antolatu dituzte.
·  Aldizkari bat osatu nahi dute. Urteko 3 ale aterako dituzte. Urtarrilaren bukaeran lehenenegoa. Izena zehazteko dago, agian prezio txiki bat izango du, oraindik ez dakite. Elkarte desberdinak bertan parte hartzeko aukera izango dute eta Guraso Elkarteak ere bere ekarpenak egiteko atal bat izango du. Oso interesgarria iruditu zaigu aukera hau gure berriak eta informazioa zabaltzeko, beraz, hasiera batean Irma, Euskara Batzordeko kidea, izango da idatziko duena, eta gainontzeko gurasoen ekarpenak ere kontutan izango ditu.  Beste atalak: bertso eskola, elkarrizketa, pelota elkartea, bukaeran errezetak,  musika gaiak eta denborapasak, kruzigramak, horoskopoak… literaturaren txokoa…  
·    EMUN web orrialdea euskara inguruan informazioa ematen duena.
Eskolan ere, Hizkuntz normalkuntzarako bi irakasleekin bilera egin dute.  Pribilejiatuak garela baina kalean guraso pilo bat erderaz hitz egiten dute eta umeen artean ere. Harremanak eta ohiturak hartzen dituzte.
Programa desberdinak daude:
-Uribarri programa: Euskara bultzatzeko eta indartzeko programa. Alegiako eskola aspaldian dago sartuta.
-Etorkinentzako IPI harrera programa. Ikastetxean etorkin bat etortzen denean Irakasle bat dago (IPI) apoio edo errefortzu moduan. Lanaldi erdirako. Bi urterako.
-Nowgela proiektua. Kantagintzan, bertsolaritzan eta irratsaioan. Diru-laguntzak jasotzen dute. Extraeskolarra bezala,  bertsolaritza eguerdian.
-Ikastetxe mailan. Tabloian euskara txoko bat dago: euskara akatsak, albisteak, esaera zaharrak… Euskara egunean euskaraokea, herri-kirolak, lehiaketa bat egingo da.

6.    ESPAZIO FALTAREN AURREAN ZER EGIN:
ü  Proposamenak pentsatu eta azaldu behar ditugu.
ü  Gobernu aldaketa gertatu da eta  ikusi egin behar gobernu berriak zer dioen?
ü  Matrikulazioak (31 haur) baina benetan  zenbat etorriko diren ikusi egin behar da.
ü  Iraunkorrekoak Jokini galdetzeko geratu dira:  asuntoa bideratzeko legea nola dagoen.
ü  Proposamena: Aterpearen zati bat ixtea, horma prefabrikatuen bitartez eta gela berriak sortu. Eta etorkizunean, eraikuntza berria eskatuko litzateke.  

 
HURRENGO BILERA:  ABENDUAK  11 (ASTEARTEA), 18:00etan.