2013-07-07

ESKOLA FESTAKO (2013-06-15) ARGAZKI BATZUK




 

 

 

Guraso Elkartearen bilera ( 2013-06-11):


Partaideak:  Mª Jose Izagirre, Jesus Loidi, Iñaki Iturbe, Elena Alustiza, Juana Dávila, Nekane Mujika, Pili Palomares, Irma Tobar, Jaione Olano, Mirari Beloki, Tere Vara, Agurtzane Arsuaga eta Feli Mujika.

A-  ESKOLA KONTSEILUAREN IRAUNKORRETIK SORTUTAKO GAIAK:

1.- IKASTURTE AMAIERAKO FESTA.
Egitaraua bihar banatuko du eskolak ikasleen artean.
14:30etan IGEko kideak eskolara etorriko dira. Ordurako ateak zabalik izango ditu Jokinek. Egunerako egin beharrekoak: aldageletako komunak ireki, bi bandeja handiak (rustiderak) eta erratzak prestatu. Balde bat eskatuko zaio Jokini bidoiak uraz betetzeko. Eskailera pare bat ere beharko da kartela jartzeko frontoian.
Puzgarriak 15:30-16:00ak bitartean etorriko dira. Auzoko atetik sartu beharko dute, aurreko jolastokiak autorik sartu gabe. Botikinetik edo musika gelatik hartuko dugu argindarra, eguraldiaren arabera.

Jokini argitzeko, Santosen oroimeneko txapelketako partidurik badagoen eta DBH 4. Mailako ikasleek parte hartuko duten edo ez. 
-DB4. Mailako ikasleei ezezkoa esango zaie, aurten beste era batera antolatu baitugu.
-Santos partiduak goizetik izango dira.   

Larunbaterako eguraldi nahiko ona eman dutenez, bigarren puzgarria eskatuko dugu. . Terek Leireri abisatuko dio bigarren puzgarria eskatzeko eta aurrekontuaren arabera bi puzgarri atzekaldeko patioan jartzea erabaki da.

 Egin beharreko lanak lotu eta zehaztu ditugu denon artean. 
 
 
 
2.- LH6. MAILAKO TALDEAREN BIKOIZKETA ESKAERA:
IGEko zuzendaritza batzordeak idatzia bidali dio Gipuzkoako Ordezkariari.

5. mailako ikasleen gurasoek beste bi idatzi prestatu dituzte, bata Gipuzkoako Ordezkariari zuzendua, beste Konrado Mugertza Langileriaren Kudeaketarako zuzendariari. Gela horretako gurasoak eskolatik idatzia sinatzera pasako dira, ekainaren 10 eta 11 bitartean.

*** Eskolatik  ekaineko azken astean gai honi buruz  jaso dugun oharra honako hau izan da: Plangintza ataleko Nekane Aguirre Arregui arduradunak adierazi duenez, irailean aurreikesten dugun ikasle kopurua gauzatzen bada, hau da, 28 ikasle daudela baieztatzen bada, berraztertuko dute irakasle gehiago (irakasle osoa, erdia edo herena) bidaltzea eskolara.


3.- 2013-2014 IKASTURTEKO ESKOLA EGUTEGIA.
Hezkuntza Sailak onartutako egutegiaren fotokopia eta eskolan moldatutakoa jaso ditu IGEren ordezkariak.
Bien arteko ezberdintasuna: eskolako egutegian 2014ko otsailaren 27a, ostegun gizena, goizez arituko direla, ez goiz eta arratsaldez eredu ofizialean agertzen den modura. Hezkuntza Saileko aplikazio informatikoak goizeko bi jardunaldi berezi onartzen ditu, Gabon eta Aste Santu aurrekoak.

Ikastetxeko ikuskariarekin harremanetan jarri da eskola eta arazorik ez dagoela adierazi dute, baldin eta oharretan idatziz adierazten badute otsailaren 27ko gorabehera.

4.- OOG- ORDEZKARITZA ORGANO GORENAREN BILERA DEIALDIA.

Organo Gorenaren bilera ekainaren 26an, 16:00etan, izango da. Behin behingo gai zerrendaren ale bat jaso du IGEren ordezkariak eta bileran geunden kide guztiek kopia bana jaso dugu. Garrantziskoa dela bilera honetan gurasoon parte hartzea azaldu da.


5.- IUPren TXOSTEN EDO MEMORIA.
IGEren atala ekainaren 25erako betetzekotan geratu gara. Zirriborro bat prestatuta dago baina  jarduera batzuk falta dira. Agurtzanek zirriborroa emailez denoi bidaltzeko geratu da, nahi duenak bere ekarpenak eman ditzan.

Eskolak  2012-2013 ikasturteko memoriaren ale bat utziko du IGErentzat.


6.-2013-2017 ALDIRAKO ILDO ESTRATEGIKOAK.

Bozketaren emaitzak:

* IKASLEAK: 131 boto
* METODOLOGIA:  60 boto
* IRAKASLEAK:  56 boto
* HIZKUNTZA NORMALKUNTZA  27 boto
* PARTAIDETZA:  16 boto
* BESTE ERAKUNDEAK:  1

Hartutako erabakiari forma eman behar dio eskolak datorren Organo Gorenaren bilerarako.

 7.- KONSUMOBIDE TAILERRAK.
Ekainaren 17, 18 eta 19an, Lehen Hezkuntzako maila guztiek Konsumobidek antolatutako tailerretan hartuko dute parte.

Gaiak:

- Elikagaien elaborazioa eta ehungintza (1. zikloa).
- Ura: kontsumoa eta aurreztea; Fruta eta barazkiak (2. zikloa).
- Segurtasuna; ura: kontsumoa eta aurreztea (3. zikloa).

Gurasoentzat hitzaldia: ekainak 17, 14:30etan.
Gaia: ADINGABEAK ETA SAKELEKO TELEFONOA.
Hitzaldirako gutxieneko parte hartzaileak:  10.
 

B.- GURASO ELKARTETIK ATERATAKO GAIAK.

1.-GURASOEN ELKARTEAK JOKINI EGINGO DION AGURRA.
IGEko partaide bat geratu da jaidaldian izango diren irakasleren bati abisatzeko agurra eta opari bat eskeini behar diogula Jokini eta zein momentutan egitea izango den egokiena (bukaeran).  

2.- ALEGIAKO FESTAK (HAURRENTZAKO JARDUERAK):
Alegiako festetan haurrentzako jarduera batzutan laguntzeko IGEtik guraso boluntarioak zehaztu ditugu. Egun hauetan eta lan hauek egiteko laguntza beharko da:

-Uztailak 12 (ostirala):  16:00etan plazan. haurrak eskolan egin dituzten festa irudiko marrazkiak zintzilik jartzea. 

- Uztailak 15 (astelehena): Hamaiketakoa, jokuak, bazkaria,  15:30etan Play bac (azken hau partehartzaile kopuruaren arabera egingo da).

Bazkaria zerbitzatzeko guraso laguntzaile boluntarioak eskatuko dira ohar baten bidez.
 

3.  BAKETIK HITZALDIAK:
Teatro Forum Proiektoaz guraso kide batek informazioa ematen du.

Eskolan datorren ikasturtean gauzatuko da Baketik eskutik.

Helburua:  Eskola eremuan balore etikoak bultzatzea.

Proposatutako gaia: eskolan ematen diren jazarpen eta indarkeri jokaeren prebentzioa.

8-13 urte bitarteko haurrek parte har dezakete. Kopurua: 50 gehienez. 4 orduko saioak izango dira. 

 HURRENGO BILERA EGUNA : IRAILAK 23 , ASTELEHENA,  ARRATSALDEKO 18:00ETAN.

 

 

2013-07-03

akta bilera 2013/05/20

Partaideak: Irma Tobar, Agurtzane Arsuaga, Pili Palomares, Jexux Loidi, Elena Alustiza, Nekane Mujika, Iñaki Iturbe, Mª Jose Izagirre, Leire Tello, Larraitz Rodriguez, Feli Mujika eta Jaione Olano.

A-ESKOLA KONTSEILUAREN IRAUNKORRETIK SORTUTAKO GAIAK.
1.-2013-2014 IKASTURTERAKO ZUZENDARITZA TALDEA.
Datorren urterako zuzendaritza taldea Joseba Garaikoetxea (zuzendaria), Jone Guerreo eta Nekane Guerrerok osatuko dute.
2.- EGUTEGIA 2013-2014.
2013-2014 ikasturteari dagokion egutegiaren proposamena jasotzen da.IGE-ko partaideak ikusiko degu eta onartua gelditzen da.
3.-GREBA DEIALDIA MAIATZAREN 30erako.
Maiatzaren 30ean irakasle taldeak greba deialdiarekin bat egitea erabaki du.Beraz, ez da klaserik izango.
4.- ILDO ESTRATEGIKOAK.
Ikastetxearen proiektu estrategikoaren  orria eta bozketarako taulen fotokopia banatu dute IGE-koen atean.
Bakoitzak bere lehentasunak finkatuko ditu 3 aukerak eginez. Lehen aukerari 5 puntu emango zaizkie, bigarrenari 3 puntu eta hirugarrenari puntu bat.
5.- ERABILITAKO ARROPA BILTZEKO KANPAINA.
Erabilitako arropa biltzeko kanpaina martxan jarri da, SOS Afrika Gobernuz Kanpoko Erakundeak bultzatutako kanpaina bat da. Eta eskolak parte hartzea erabaki du. Etxean,  erabiltzen ez degun erropa ekarriko beharko da eskolara.4Eskola berak kudeatuko kanpaina hau.
6.- IKASTURTE AMAIERAKO FESTA.
Ikasturt amaierako festa ekainaren 15ean izango da, larunbata.
Urtero bezala, emanaldia arratsaldeko 16:00etan hasiko da. Ondoren,jolastokian merienda partituko da.
Lanen banaketa egin da IGE-ko partaideen artean. 14:30etan geratzen gera eskolan fest egunean.
Ondoren, puzgarriak eta jolasak jarriko dira jolastokian.
Beste gai bat ere pendiente gelditzen da, 6.mailakoak zerbait egin behar duten lehengo urtean bezala. Hau da, futbol partida jokatu haur eta gurasoen aurka.Partidaren ondoren hamaiketakoa izan zuten. Hau dena IGE-k antolatu zuten.
Mª Josek komentatu du bilera bat dutela gai honi buruz hitzegiteko.
Festa bukatzean, dena jasota utzi beharra dago eta txukun.
Iluntzeko 20:00etan zahagi ardoa dago. Janaria bakoitzak ekarri beharko du eta udaletxeak ardoa jarriko du.
7.- ALDABAKO ESKOLA GARRAIOA.
Momentuz azken erabakiarekin, Hezkuntza Saileko arduradunen berririk ez dago. Gai hau berrikusten ari dira. Hasiera batean, 2013-2014urteko ikasturteari begira, garraio zerbitzua kendu egingo zitzaiola esan zitzaion eskolari. Bainan gero 2 eskaintza egin zituen:
-          Haurra DBHkoekin eskolara etorri eta Haur Txokoan eduki 9:00 arte.Astelehena, asteartea eta ostegunean garraioa izango luke etxera joateko.
-          Beste aukera zen: Hezkuntza Saila kilometroko diru kopuru bat ordaintzeko prest dago, haurra etxeko ibilgailuan ekartzen badute.
8.- ESKOLA KONTSEILUA.
Eskola Kontseiluaren bilera ekainaren 26ean izango da16:00etan.
IGE-ren partetik ez dago bilera honetarako inongo proposamenik.

B.- IGE-tik ATERATAKO GAIAK.
Partaide batek komentatzen du, eskola publikoari dagokion urteroko festa orain dela, eta ez dela autobusarik antolatzen, eta ez dugula parte hartzen. Gainera,ikusita egiten ari diren murrizketak eta denori afektatzen digula eta indar gehiago egin beharko genukela momentu honetan.Gure umeak eskola publikoan ikasten dute eta gu ere bertako partaideak gera.
Aurtengo festarako ez dago denborarik zerbait egiteko,  datorren urteari begira egin beharko da zerbait.
Proposamena datorren urterako antolatzeko IUPA-n jartzea komentatu da.

Datorren bilera, ekainaren 11ean gelditu gera arratsaldeko 18:00etan.