2012-10-29

GURASO ELKARTEKO BILERA (2012-10-22)



GURASO ELKARTEKO BILERA (2012-10-22)

Partaideak:  Regina Sorarrain, Tere Vara, Agurtzane Arsuaga,  Irma Tobar, Ioseba Karrera, Elena Alustiza, Ana Jauregi, Maider Zabala,  Eider Amundarain eta Feli Mujika.

Izendatu berri diren guraso partaide berriak:  Mª Jose Izagirre, Jaione Olano, Nekane Mujika, Juana Mª Davila, Iñaki Iturbe, Pilar Palomares, Leire Tello eta Larraitz Rodriguez/Xabier Maiza.

Guraso Elkarteak , URRIAREN 22an egindako bileran jorratu zituen gaiak honako hauek izan ziren:


A.   ESKOLA KONTSEILUAREN IRAUNKORRETIK SORTUTAKO GAIAK:

1.    IGE –GURASO ELKARTEA ETA  eta ORDEZKARITZA ORGANO GORENERAKO HAUTESKUNDEAK 2012-2013:
Emaitzak argitaratuta geratu dira eskolako sarreran. Ondo joan da prozesua. Orain arte, hautatuak ez dira eskolara galderarik egitera azaldu.
Eskolak, gaurko IGEko zuzendaritza batzordearen bilerara kide zahar eta berriak  deitu ditu. Eta kide berrietatik den denak etorri dira.


2.    ORDEZKARITZA ORGANO GORENAREN  BILERA ERATZAILEA:
Hauteskunde egutegiak zehazten du Ordezkaritza Organo Gorenaren bilera eratzailea azaroaren 5etik 9ra bitartean egin behar dela. Ondorioz, azaroaren 8an, 17:00etarako bilera deialdiaren proposamena luzatu dute eskolatik.
GAI ZERRENDA zehazteko dago, baina hurrengo hauek landuko dira:
·         Aurkezpena. Ordezkaritza Organo Goranaren eraketa.
·         2012-2013 Ikasturteko Plana.
·         2013-2014 ikasturteko espazio gabeziak.
·         E-Diagnostikoa.



3.    2013-2014 IKASTURTEAREN BEHARRAK AURREIKUSTEN:

2013-2014 ikasturterako HH 2 urteko gelarako beste bi talde aurreikusten dira izango direla, beraz, daudenekin 14 ikastalde izan daitezke eskolan. Une honetan, erabilera anitzerako gela bakarra geratzen da, musika gela. Ez bada beste leku edo espaziorik egokitzen edo eraikitzen, datorren ikasturterako musika/erabilera anitzeko gelarik gabe geratzeko arriskuan gaude.
Egoera honen aurrean, Udalarekin batera zer egin aztertu eta beste aukerarik dagoen ikusi beharko litzateke.






4. 2012-2013 IKASTURTEKO PLANGINTZA:
      Ikasturteko Plangintza 2012-2013 Ordezkaritza Organo Gorenaren bilerarako prest egon behar du, azaroaren 8rako.
      Guraso Elkartearen helburuak zehaztu ondoren, guraso elkarteko idazkariak (Eider Amundarainek)   eskolara bidaliko ditu.


5. ESKOLA-SUKALDEA:
     Rosa Iturralde sukaldariak erretiroa hartu du eta bere ordez beste langile bat etorriko da.  


6. ESKOLA-KIROLAK:
     6.mailako mutilek ez dute eskola-kirolean parte hartzeko izenik eman. Dirudienez, Intxurre futbol taldean izena eman izanak asetzen ditu eta ez dute bestetan parte hartu nahi.

  
7.  ORDENADORE GELA MUGIKORRA:
     Ikasturte honetarako ordenadore gela galtzearen ondorioz, Hezkuntza Saileko Plangintza ataleko arduradunek agindu zioten eskolari, ordenadore “gela” mugikorra bidaliko zutela. Oraindik ez da iritsi baina laster izango dela  adierazi dute aste honetan. Bere hitzetan, urriaren 15erako dena bideratuta egongo zela uste zuten, baina ….


8. BI IKASLE BERRI 6. MAILAN:
     Lehen Hezkuntza 6. Mailarako bi ikasle berri matrikulatu dira, marokoar jatorrizko bi ahizpa.


9. EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA:
      Ordezkaritza Organo Gorenaren bileran, ebaluazio diagnostikoaren eredu berriaren aurkezpena egingo du eskolak.



B.GURASO ELKARTETIK SORTUTAKO GAIAK:

1.    ESKOLA- KIROLA / INTXURRE FUTBOL TALDEA.
     Eskola eta Intxurreren artean konpromisu bat egon da non Intxurre futbol taldean izena emateko orduan, eskola-kirolan parte hartzea derrigortzen zitzaien. Baina ikasturte honetan, 6. mailako mutikoek  Intxurre futbol taldean izena eman dute eta eskola-kirolan berriz, ez dira apuntatu. Ondorioz, eskola-kirola arriskuan ikusten da batipat III Zikloko LH 5. eta 6. mailako mutikoen kasuan eta konponbide bat bilatu behar zaio.

     Hurrengo bileran sakontzeko geratu gara gai hau.


2.    ESPAZIO FALTA ESKOLAN:
     Aurtengo ikasturtean, ordenadore gelarik gabe geratu gara,  datorren urtean berriz, arriskuan dago musika gela. Eta gainera, murrizketak direla eta, pertsonala gutxiago, ratioak igotzen ari dira eta iaz irakasle erdi bat kendu ziguten.  Eta zer egin genezake ?
    Gai hau, baita  Ordezkaritza Organo Gorenean ere azalduko da eta guraso kide berriei informatu ondoren, elkar lanean konponbideak bilatu behar direla azaldu da.


3.    GURASO PARTAIDE BERRIAK, BARNEKO ARDUREN BANAKETA:
     4 urte betetako gurasoak agurtu ondoren, jarraian guraso elkartearen barneko arduren banaketa prozesuari hasiera ematen diogu.   Lehenengo, informatu zaie guraso berriei guraso elkartearen barneko ardurak zein diren eta baita ere, guraso arduradun bakoitza azaltzen edo deskribatzen joan da zein diren bere ardurapean dituen lanak, koordinaketak, etab.  
     Ondoren, GURASO ELKARTEAREN BARNEKO ARDUREN BANAKETA gauzatzen da. Guraso partaide berri bakoitzak bere borondatez aukeratu du bete beharreko ardura.
    Beraz, honela zehaztuta gelditzen da GURASO ELKARTEAREN ERAKETA BERRIA:

GURASO ELKARTEAREN BARNEKO ARDUREN BANAKETA:

Guraso Elkarteko lehendakaria:
Guraso Elkarteko lehendakari-ordea:

 Leire Tello
 Iñaki Iturbe
Batzorde Iraunkorreko partaideak:
Tere Vara
Leire Tello
Jangela eta Haur Txokoaren arduradunak:
Mirari Beloki
Pilar Palomares
Kiroletako arduradunak:
MªJose Izagirre
Juana Mª Davila
Udaleko kultur batzordeko partaidea:
Elena Alustiza

Euskara, Hizkuntza normalkuntza batzordea:
Irma Tobar
Xabier Maiza
Idazkariak:
Felisa Mujika
Jaione Olano
Ekonomia arduradunak:
Agurtzane Arsuaga
Nekane Mujika
Baratza arduradunak:
Jexux Loidi
Iñaki Iturbe

 

HURRENGO BILERA:  AZAROAK 20 (ASTEARTEA), 18:00etan.