2017-03-03

Guraso elkarteko bilera 2017/02/14 BILERAKO AKTA

GURASO ELKARTEKO BILERA (2017/02/14)

Partaideak: Olatz Irazustabarrena, Joseba Garmendia, Iñaki Oreja, Imanol AIzpurua, Amaia Saizar, Jon Asurabarrena, Inma Altuna, Andrea Larrñaga, Irene Lasa, Amagoia Murua, Gema Mujika eta Urrategi Perea .


1-IRAUNKORRA
Ebaluazio diagnostikoa: EDko frogak egin behar dituzten gurasoentzat bilera informatiboa egingo da otsailaren 22an 17:00etan.
Arbel digitalak: Lehen hezkuntzako tutoretza guztiak hornitu dira.
Zuzendaritza Proiektua: Ikuskariak zuzendaritza proiektua aurten ebaluatu behar du ikastetxeko OOGnean eta horren data otsailak 20a izango da arratsaldeko 17:30etan da.
HNP:“Arnastu euskara” ekimenean parte hartzea erabaki du Pedagogi Batzordeak guraso elkartearekin batera. Maiatzak 20ean Lip Dub erraldoi bat egingo da eta euskararen aldeko jaia bertan ospatuko da. Horretarako otsailaren 16ean Zerkausian 18:00tan aurkezpen ekitaldi bat egongo da eta bertara zuzendaritza, HNP, guraso elkartekoak eta nahi duen orok joateko gonbidapena jasotzen ari da.
Euskararen inguruko hausnarketa saioa”, Inaxio Usarralde hizlaria. 450 euroGonbidapena DBHkoei ere luzatu zienez onartuko balute bi ikastetxeek finantziatu beharko lukete.
NOLEGA:
● Apirilak  4, asteazkena, Ikaztegietara LH 2.3.4.mailak
● Apirilak 5, asteazkena, Altzora HH 4, HH 5 eta LH 1.mailak
Irteera: LH 6. mailako ikasleak Arotzeneara, otsailak 15,16,17.
Gurasos: Guraso elkarte honek bidalitako korreo baten birbidalpena egitea OGG-ari eskatu zaio. Guraso elkartea hau guraso guztien artean zabaltzearen aldekoa azaldu da.      

2-KIROLA
Aste Santurako haurrentzat bi proposamen aurkeztu dituzte:
1.- Apirilak 10-13 bitarte:  Patinaia ikastaroa. Ikastaroa emateko begiralea badago. (Ixone)
2.- Apirilak 18-21 asteko, egun batean 3 ordutako orientazio saio  bat, zehazten joango dira bertan parte hartuko duten haurren adina eta ikastaroa nola eta non  eramango den aurrera.

Gurasoentzat patianaia ikastaro bat antolatzeko aukera ikusten da, honetarako aukera bakarra asteazkena gaueko 9.00tatik 10.00tara delarik, frontoian libre ordu horretan bakarrik bait dago. Hau aurrera eramateko, begiralea badago eta herritar guztiei zabaltzea egoki ikusten da, kartel bitartez eta Udalari eskatuz honen berri emateko baita ere.
Aurreko bileran, izan ziren kexen ondorio, kirol arduradunekin izandako bilerak ondorio onak izan ditu eta lehenengo  momentutik aldaketak ikusi dira.
Aurtengoan, Eroetxe Krossak Kirol arduradunak honen inguruko informazioa zabaldu dute eta whats app bidez guraso gehiago enteratu dira,  bestalde, begiraleen parte hartzea eta bertaratzea, eskertzekoa dela esan da.
Kirol arduradunek, hitzaldi baten proposamena egin dute, “Kirola bere osotasunean jorratuko lukeena” konpetitibitatea, elikadura, prestakuntza.... Ikasle eta gurasoei zuzendutakoa izango dela aurreikusten da, eta hau aurrera eramateko, Iñaki Artolarekin harremanetan daude. Gaurkoratu direnak egokia ikusten dute eta aurrera eramateko proposamen egokia dela esan da.
3- ESKOLAKO FESTA
Kurtso amaierako festarako eszenarioa eta musika ekipoa
-Musika ekipoa erosteko aurrekontua ekarri da eta, 600 euro inguru, kostatzen omen da iaz alokatu zenaren ezaugarri  berdinak dituen batek. Prezio horretan eta eskolarekin erdibana ordainduz gero, bertaratu direnak euren adostasuna azaldu dute.
-Eskenatokiaren alokairua iaz kostatu zena kontutan izanda, aurten Guraso Elkarteak bat eraikitzeak izan dezakeen kostua kalkulatzea pentsatu da. Horretarako, Iñaki Orejak Silberrekin hitz egingo du ea posible izango zen estruktura bere ikasleekin egitea baita honek izango duen material kostua jakitea eta Josebak oihal ¨inifugoak¨ duen prezioa begiratuko du.
Andrea, dantza taldekoekin hitz egiteko geratu da, ea eurek interesa duten eskenatokian eta  hala balitz,ea  bien beharrak betetzeko aukerak dauden.
4-Jokinen jubilazioa
Aurten Jokin jubilatzen dela kontutan izanik, hurrengo iraunkorrean zuzendaritza taldearekin hitz egin ea zerbait egiteko asmoa duten. 
Denbora irizpide bat jarri aurrerantzean jubilatu behar diren irakasleei zerbait egin edo ez erabakitzeko. 
Bilerara bertaratu direnek, irizpide bezala, 15 urte eskolan lan egitea egoki ikusten dute. 

5- EUSKERA
Euskerako hitzaldia: Eskolako aktan jorratu dugunaren gain esan, “marketing” kanpaina egiten hasi direla. 
Data: apirilak 5ean arratsaldeko 16.00-17.30 bitartean
Zaintza zerbitzua eskaintzea ongi baloratu da.
Korrika txikia: 
Apirilak 6 arratsaldeko 15.00etan.
Aurreko deialditan bezala, herrian zehar zirkuito bat osatuko da eta LH6ko ikasleak besteak biltzen joango dira, gainontzeko taldeak toki jakinetan itxarongo dietelarik.
Eskolak eskatu du arratsaldea luzatzeko modurik badagoen eta, Guraso Elkartetik aproposa ikusten da merienda bat eskaintzea. Txokolatea bizkotxoekin.
Gurasoen laguntza behar da, alde batetik txokolatea prestatzeko, kotxeko megafonia eramateko eta korrika garaian bide gurutzeak  egiteko.

Arnastu Euskera (In eskolako aktan azaltzen da. Hala ere,  aktan maiatzak 20an jartzen du, baina batzordeko arduradunak 20a edo  27a izan daitekela esan dute.

6-Graffiti Tailerra (Olatz)
Grafiti tailerra aurrera eramango da, ekainak 5 -9 ko astean 15-tatik 17.00tara.
10 haurreko, heldu arduradun bat egon  beharko du. Pareta erabiltzeko baimena eskatua dago eta onartu da. Pareta pintatzeak 700 inguruko kostua izango du eta ikasle bakoitzak erropa zaharra eta maskarila bat ekarri beharko ditu. 
Gaia landareak izango dira eta  ikasle bakoitzak bat pintatu eta bere izena jartzeko aukera izango du. 
Esaldi bat jartzeko aukera eskaini da eta oso egokia ikusi da taldean, hau euskararekin lotua egontea. 
Aste Santu ondoren izen ematea irekiko da, taldeak egin ahal izateko. 
Guraso Elkartearen ardura izango da paretaren garbiketa, eta Udaletxeari eskatzea pentsatu da, eskaera Jon Asurabarrenak egingo du.

7-Guraso Elkarteko webgunea
Mikel Altuna irakasleak bere burua eskaini du gurasoekin webgune horrek duen funtzionamentua azaltzeko.
UrrategiK bere burua eskaini du Guraso Elkarteko atala betetzeko.

8-Galderak eta proposamenak
Hurrengo bilerarako, kuota ordaintzen ez dutenekin zer egin behar den eztabaidatzeko beharra ikusten da.


Hurrengo bilera martxoak 14an izango da arratsaldeko 6.00etan.