GURASO ELKARTEKO BILERA (2012-10-22)
Partaideak: Regina Sorarrain, Tere Vara, Agurtzane
Arsuaga, Irma Tobar, Ioseba Karrera, Elena
Alustiza, Ana Jauregi, Maider Zabala, Eider Amundarain eta Feli Mujika.
Izendatu
berri diren guraso partaide berriak:
Mª Jose Izagirre, Jaione Olano, Nekane Mujika, Juana Mª Davila, Iñaki
Iturbe, Pilar Palomares, Leire Tello eta Larraitz Rodriguez/Xabier Maiza.
Guraso
Elkarteak , URRIAREN 22an egindako bileran jorratu zituen gaiak honako hauek
izan ziren:
A.
ESKOLA KONTSEILUAREN IRAUNKORRETIK
SORTUTAKO GAIAK:
1.
IGE –GURASO ELKARTEA ETA eta ORDEZKARITZA ORGANO GORENERAKO HAUTESKUNDEAK
2012-2013:
Emaitzak
argitaratuta geratu dira eskolako sarreran. Ondo joan da prozesua. Orain arte,
hautatuak ez dira eskolara galderarik egitera azaldu.
Eskolak, gaurko IGEko
zuzendaritza batzordearen bilerara kide zahar eta berriak deitu ditu. Eta kide berrietatik den denak
etorri dira.
2. ORDEZKARITZA
ORGANO GORENAREN BILERA ERATZAILEA:
Hauteskunde egutegiak zehazten du Ordezkaritza Organo Gorenaren
bilera eratzailea azaroaren 5etik 9ra bitartean egin behar dela. Ondorioz,
azaroaren 8an, 17:00etarako bilera deialdiaren proposamena luzatu dute
eskolatik.
GAI ZERRENDA zehazteko dago, baina hurrengo hauek landuko
dira:
·
Aurkezpena. Ordezkaritza Organo Goranaren
eraketa.
·
2012-2013 Ikasturteko Plana.
·
2013-2014 ikasturteko espazio gabeziak.
·
E-Diagnostikoa.
3.
2013-2014 IKASTURTEAREN BEHARRAK AURREIKUSTEN:
2013-2014 ikasturterako HH 2 urteko gelarako beste bi talde
aurreikusten dira izango direla, beraz, daudenekin 14 ikastalde izan daitezke
eskolan. Une honetan, erabilera anitzerako gela bakarra geratzen da, musika gela. Ez bada beste leku
edo espaziorik egokitzen edo eraikitzen, datorren ikasturterako
musika/erabilera anitzeko gelarik gabe geratzeko arriskuan gaude.
Egoera honen aurrean, Udalarekin batera zer egin aztertu
eta beste aukerarik dagoen ikusi beharko litzateke.
4.
2012-2013 IKASTURTEKO PLANGINTZA:
Ikasturteko Plangintza 2012-2013
Ordezkaritza Organo Gorenaren bilerarako prest egon behar du, azaroaren 8rako.
Guraso Elkartearen helburuak zehaztu
ondoren, guraso elkarteko idazkariak (Eider Amundarainek) eskolara bidaliko ditu.
5.
ESKOLA-SUKALDEA:
Rosa Iturralde sukaldariak erretiroa hartu
du eta bere ordez beste langile bat etorriko da.
6.
ESKOLA-KIROLAK:
6.mailako
mutilek ez dute eskola-kirolean parte hartzeko izenik eman. Dirudienez,
Intxurre futbol taldean izena eman izanak asetzen ditu eta ez dute bestetan
parte hartu nahi.
7.
ORDENADORE GELA MUGIKORRA:
Ikasturte honetarako ordenadore gela
galtzearen ondorioz, Hezkuntza Saileko Plangintza ataleko arduradunek agindu
zioten eskolari, ordenadore “gela” mugikorra bidaliko zutela. Oraindik ez da
iritsi baina laster izango dela adierazi
dute aste honetan. Bere hitzetan, urriaren 15erako dena bideratuta egongo zela
uste zuten, baina ….
8. BI IKASLE BERRI 6. MAILAN:
Lehen Hezkuntza 6. Mailarako bi ikasle berri matrikulatu dira, marokoar
jatorrizko bi ahizpa.
9.
EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA:
Ordezkaritza Organo Gorenaren bileran,
ebaluazio diagnostikoaren eredu berriaren aurkezpena egingo du eskolak.
B.GURASO
ELKARTETIK SORTUTAKO GAIAK:
1.
ESKOLA- KIROLA / INTXURRE FUTBOL TALDEA.
Eskola eta Intxurreren artean konpromisu
bat egon da non Intxurre futbol taldean izena emateko orduan, eskola-kirolan
parte hartzea derrigortzen zitzaien. Baina ikasturte honetan, 6. mailako
mutikoek Intxurre futbol taldean izena
eman dute eta eskola-kirolan berriz, ez dira apuntatu. Ondorioz, eskola-kirola
arriskuan ikusten da batipat III Zikloko LH 5. eta 6. mailako mutikoen kasuan
eta konponbide bat bilatu behar zaio.
Hurrengo bileran sakontzeko geratu gara
gai hau.
2. ESPAZIO
FALTA ESKOLAN:
Aurtengo ikasturtean, ordenadore gelarik
gabe geratu gara, datorren urtean
berriz, arriskuan dago musika gela. Eta gainera, murrizketak direla eta,
pertsonala gutxiago, ratioak igotzen ari dira eta iaz irakasle erdi bat kendu
ziguten. Eta zer egin genezake ?
Gai hau, baita Ordezkaritza Organo Gorenean ere azalduko da
eta guraso kide berriei informatu ondoren, elkar lanean konponbideak bilatu
behar direla azaldu da.
3. GURASO
PARTAIDE BERRIAK, BARNEKO ARDUREN BANAKETA:
4 urte betetako gurasoak agurtu ondoren, jarraian
guraso elkartearen barneko arduren banaketa prozesuari hasiera ematen
diogu. Lehenengo, informatu zaie guraso
berriei guraso elkartearen barneko ardurak zein diren eta baita ere, guraso
arduradun bakoitza azaltzen edo deskribatzen joan da zein diren bere ardurapean
dituen lanak, koordinaketak, etab.
Ondoren, GURASO ELKARTEAREN BARNEKO ARDUREN
BANAKETA gauzatzen da. Guraso
partaide berri bakoitzak bere borondatez aukeratu du bete beharreko ardura.
Beraz, honela zehaztuta gelditzen da GURASO
ELKARTEAREN ERAKETA BERRIA:
GURASO ELKARTEAREN BARNEKO
ARDUREN BANAKETA:
Guraso Elkarteko lehendakaria:
Guraso Elkarteko lehendakari-ordea:
|
Leire Tello
Iñaki Iturbe
|
Batzorde Iraunkorreko partaideak:
|
Tere Vara
Leire
Tello
|
Jangela eta Haur Txokoaren arduradunak:
|
Mirari Beloki
Pilar
Palomares
|
Kiroletako arduradunak:
|
MªJose
Izagirre
Juana
Mª Davila
|
Udaleko kultur batzordeko partaidea:
|
Elena Alustiza
|
Euskara, Hizkuntza normalkuntza batzordea:
|
Irma Tobar
Xabier
Maiza
|
Idazkariak:
|
Felisa Mujika
Jaione
Olano
|
Ekonomia arduradunak:
|
Agurtzane Arsuaga
Nekane
Mujika
|
Baratza arduradunak:
|
Jexux Loidi
Iñaki
Iturbe
|
HURRENGO BILERA:
AZAROAK 20 (ASTEARTEA), 18:00etan.