Partaideak: MªJose Izagirre, Jexux Loidi, Juana Dávila,
Elena Alustiza, Jaione Olano, Tere Vara, Irma
Tobar, Pilar Palomares, Agurtzane
Arsuaga, Nekane Mujika, Iñaki Iturbe, Leire Tello, Larraitz Rodri-
guez eta Feli Mujika.
Guraso Elkarteak , AZAROAREN 20an egindako bileran jorratu zituen gaiak honako hauek izan ziren:
A. ESKOLA KONTSEILUAREN IRAUNKORRETIK SORTUTAKO GAIAK:
1.
IGEren POSTA BANDEJA.
Ikasleen Guraso Elkartearentzat eskolara
iristen den posta, bulegoko bandeja batean uzten digute, baita iraunkorreko
aktak ere.Eskolari (Jokini) jakinarazi zaio zein izango den Guraso Elkarteko postaz arduratuko den pertsona (Agurtzane) eta bulegoko giltza berak gordeko du.
2. BILERA
ORDUTEGIA:
IGEren
zuzendaritza batzordea asteartean biltzen denean, iraunkorra astelehenean
bilduko da.
IGEko
bilera eguna aldatzeko aukerak aztertu ditugu baina asteartea oraingoz egun
egokiena da denentzat eta momentuz mantenduko da.
3. ORDENADORE
BERRIAK.
Ordenagailu
gela galtzearen ondorioz, Hezkuntza Sailak 14 ordenagailu mugikorrez osatutako
armairu bat bidali du eskolara, wifi eta guzti. Ordenadoreak sarean sartzen
dituztenean, armairua gelaz gela eraman ahal izango dute.Ordenagailu horiek oraindik ez daude erabilgarri, informatikoak etortzea falta da martxan jartzeko. Beranduago erabakiko da, matrikula kopuru berrien arabera (otsailean), ordenagailu gehiago eskatu beharko ote den.
4.
ESKOLA KIROLETAKO BATZORDEA:
Joan
den asteko asteazkenean, urriak 14, eskola kiroleko batzordea elkartu zen. Bertan,
IGEren iazko ordezkariak eta Monika koordinatzaileak hilabetez hilabete egin
beharreko lanen kronograma azaldu zieten IGEko ordezkari berriei.. Partiduak
hasi dira eta baita lehen kuotak ere pasa dira.Bilera horretan aipatu da, Guraso Elkarteak erabaki beharko duela eskolako haurrek kirol elkarte pribatuetan izena emateko, aurrez eskola-kirolean izena emanda (fitxa beteta) egon behar dutela ala ez dela beharrezkoa eskola-kirolean alta emanda egotea. Ez dugu informazio gehiegirik eta beste batetarako sakontzeko utzi dugu.
6.
ELKARBIZITZAREN BEHATOKIA:
Hiruzpalau
bilera egingo ditu ikasturtean. Lehen bilera abenduaren 10ean egitea
proposatzen du Asunek eskolatik. Parte hartuko duten gurasoak zehaztu behar
dira.Elkarbizitza bilera, eguerdiko 14:30-16:00 bitartean izango da. Guraso boluntarioak behar dira, 2 edo 3 guraso. Aipatu ditugu orainarte elkarbizitza bileretara joan ohi diren gurasoak zein diren, eta bileran honetan dagoen horietako batek, besteei abisatzeko eta erantzuna eskolari (Asuni ) emateko geratu da.
B. GURASO
ELKARTETIK SORTUTAKO GAIAK:
1.
IGE-IKASLEEN GURASO ELKARTEARI BURUZ INFORMAZIOA
ZABALTZEA:
IGE-Ikasleen
Guraso Elkartearen kuota kurtso hasieran
kobratzen zaie familiei eta diru hori zertarako den, hau da, zer egiten den ezjakintasun
haundia dagoela gurasoen artean, komentatu
dugu. Aurreko
bileretan ere hutsune horretaz jabetuta, orri informatibo bat egiteko eta
matrikulazio berrien garaian gurasoei
zabaltzeko geratu ginen. Beraz, orri informatibo bat egingo dugu Guraso
Elkartearen xehetasun guztiak jasotzen dituena, eta matrikula berrien kanpaina irekitzen
denean eskola bitartez gurasoei zabalduko zaie.
2.
ESKOLA- KIROLA / INTXURRE FUTBOL TALDEA.
Aurtengo kurtsoan,
LH 6. mailako mutikoek Intxurre futbol taldean izena eman dute eta
eskola-kirolean, aldiz, ez dira apuntatu. Intxurre futbol taldeak entrenamendua
eskeintzen die eta ezin dute partiduak jokatu. Asegurorik gabe daude. Gurasoek
badakite.
Jokaera horrekin
ikusten da Eskola-kirolean arazoak sortu daitezkeela, hau da, III Zikloko LH 5.
eta 6. mailako mutikoen
taldeak desagertzea. Beraz, hurrengo
kurtsorako gai hau berriro sakondu
beharko da eta neurri egokiak hartu.
3. ABENDUAK
3, EUSKARA EGUNA:
Aurten
ere, Guraso Elkarteak gaztaina erreak eskolako haurrentzako eskeiniko ditu. Guztia
lotuta
dago. Gaztaina erretzen dutenak (Joxe
Luis eta Lukax) abisatuta daude.
15:30etan banatzen
hasteko asmoa dute, beraz, 15:00etarako Guraso Elkarteko bolondresak
eskolan geratuko dira
Materiala:
bi mahai txiki (eskolako liburutegitik
hartuko dira) , kajak eta egunkari orriak.
Joxe
Luis eta Lukaxentzako opariak (gazta eta ardoa) guraso kide batek erosiko ditu.
4. GABON
KANTAK:
Gai
hau datorren bileran zehaztuko da, baina iazko gertakizun batzuk aipatu eta
hobetzeko proposamenak luzatu dira: Musika akustika hobetzeko soinujole gehiago jartzea; haurrak eta gurasoak soinujoleengandik ez banantzeko eta haurrak kantaldian amaitu bitartean taldean jarraitu behar dutela gurasoak ohartarazteko notaren bat bidaltzea. Traktorea eta karro-estalpea. Iaz bezala aurten ere eskatuko ditugu
Guraso kide batek Iñakiri (Loatzo) galdetuko dio ikasleak aurten ere eskolatik aterako al diren musika jotzera.
5.
EUSKARA
BATZORDEA:
Irmak eta Larraitzek, Euskara batzordeko arduradunak,
Udaleko Euskara Batzordean parte
hartu dute eta honako informazioa ekarri digute: Lehengo ikasturtearen bukaeraldera,
Udal Euskara Batzordeak eskatu zion Guraso Elkarteari bertako kide bat beraien
bileretara joatea aberasgarria izango zela.
Irma-Larraitz biak egondako bileran, honako hauek azaldu dituzte:· Euskara Elkarte bat osatzeko asmoa dago.
· Diagnostikoa, euskara maila nola dagoen herrian. Erabilera, gero eta gutxiago. Goitik behera dihoala. Herri mailan kezka handia dago.
· Euskara egunarekin lotuta, hitzaldi bat, kafe-tertulia… antolatu dituzte.
· Aldizkari bat osatu nahi dute. Urteko 3 ale aterako dituzte. Urtarrilaren bukaeran lehenenegoa. Izena zehazteko dago, agian prezio txiki bat izango du, oraindik ez dakite. Elkarte desberdinak bertan parte hartzeko aukera izango dute eta Guraso Elkarteak ere bere ekarpenak egiteko atal bat izango du. Oso interesgarria iruditu zaigu aukera hau gure berriak eta informazioa zabaltzeko, beraz, hasiera batean Irma, Euskara Batzordeko kidea, izango da idatziko duena, eta gainontzeko gurasoen ekarpenak ere kontutan izango ditu. Beste atalak: bertso eskola, elkarrizketa, pelota elkartea, bukaeran errezetak, musika gaiak eta denborapasak, kruzigramak, horoskopoak… literaturaren txokoa…
· EMUN web orrialdea euskara inguruan informazioa ematen duena.
Eskolan ere, Hizkuntz normalkuntzarako bi irakasleekin bilera egin dute. Pribilejiatuak garela baina kalean guraso pilo bat erderaz hitz egiten dute eta umeen artean ere. Harremanak eta ohiturak hartzen dituzte.
Programa desberdinak daude:
-Uribarri programa: Euskara bultzatzeko eta indartzeko programa. Alegiako eskola aspaldian dago sartuta.
-Etorkinentzako IPI harrera programa. Ikastetxean etorkin bat etortzen denean Irakasle bat dago (IPI) apoio edo errefortzu moduan. Lanaldi erdirako. Bi urterako.
-Nowgela proiektua. Kantagintzan, bertsolaritzan eta irratsaioan. Diru-laguntzak jasotzen dute. Extraeskolarra bezala, bertsolaritza eguerdian.
-Ikastetxe mailan. Tabloian euskara txoko bat dago: euskara akatsak, albisteak, esaera zaharrak… Euskara egunean euskaraokea, herri-kirolak, lehiaketa bat egingo da.
6.
ESPAZIO
FALTAREN AURREAN ZER EGIN:
ü
Proposamenak
pentsatu eta azaldu behar ditugu.ü Gobernu aldaketa gertatu da eta ikusi egin behar gobernu berriak zer dioen?
ü Matrikulazioak (31 haur) baina benetan zenbat etorriko diren ikusi egin behar da.
ü Iraunkorrekoak Jokini galdetzeko geratu dira: asuntoa bideratzeko legea nola dagoen.
ü Proposamena: Aterpearen zati bat ixtea, horma prefabrikatuen bitartez eta gela berriak sortu. Eta etorkizunean, eraikuntza berria eskatuko litzateke.