2013-01-08

GURASO ELKARTEA DATA 2012-12-11


GURASO ELKARTEKO BILERA 2012-12-11


Partaideak: MªJose Izagirre, Jexux Loidi, Juana Dávila, Elena Alustiza, Feli Mujika, Pilar Palomares, Agurtzane Arsuaga, Nekane Mujika, Iñaki Iturbe, Leire Tello, Larraitz Rodriguez eta Jaione Olano.

 
A.-ESKOLAKO KONTSEILUAREN IRAUNKORRETIK SORTUTAKO GAIAK:


1.-HAURREN BABESGABETASUN EGOERETAN ESKU HARTZEKO PROTOKOLOA.

IGE-rentzat haurren babesgabetasun egoeretan esku hartzeko protokoloa eta prozedurak eman dizkio zuzendariak, jakin dezagun kasu hauetan zer egiten duen ikastetxeak.

 
2.-JANTOKIEN DEKRETU BERRIAREN ALDEKO MANIFESTUA.

Jantokiari dagokion dekretu berri baten onarpena egin du Ordezkaritza Organo Gorenak.
Dekretu honetan azaltzen da, gaur egun duen garrantzia janariak gure bizitzan.Arrazoi hauetan oinarritzen dute dekretu honen aldaketa:

            -Elikagaien eraldaketa eta prestaketa eremu hurbilenean egitea, nekazaritza ekologikoa bultzatzea, sasoiko elikagaiak kontsumitzea eta bertako produktoak kontsumitzea.
              -Jantokiko kostuak jaistea, eta aldi berean langileen lan baldintzak hobetzea.
            -Desadostasuna erakutsi momentu honetan jantokien kudeaketa egiten den moduari. Hau da, zentralizatua egotea, negozioa bezala bihurtua egotea eta honela irabazi haundiak dituztela.

EHIGEK sinatutako ESKOLA-JANTOKIEN DEKRETU BERRI BATEN ALDEKO AGIRIAn  IGE guztiak bertan ordezkatuta gelditzen garela jakinarazten du Agurtzanek.   


3.-HAUR HEZKUNTZAKO BEROGAILUAREKIN IZANDAKO ARAZOAK.

Arazoak daude berogailuarekin, bero haundia egiten duelako, eta ezin dute tenperatura erregulatu.Teknikariak dabiltza arazo honi konponbidea eman nahiean.Eraikina egin denetik, inork ez omen daki nola funzionatzen duen, nahiz eta urtero etorri errebisioa egitera. Momento honetan, programan aldaketaren bat egin dute, orain ikusi beharko da aldaketa honekin arazoa konpontzen den edo ez.

 
4.-LARRIALDIETARAKO PRESTAKUNTZARAKO ESKOLAREN HUSTUTZE SIMULAKROA.

Lehen 3 hilabeteetan zehar egin behar den larrialdietarako simulakroa egin da eta dena ondo atera dela.


5.-EUSKARAREN EGUNA, GABON KANTAK.

Eskolak eskerrak eman dizkio IGE-ri, abenduaren 3an egin zen gaztain jateari.

IGEk  komentatzen zuen datorren urteari begira hobeto beharreko gauzak hauek direla:

-          Gaztainak erretzea lehenago hastea.
-          Gaztainak banatzeko garaian, orri txuriak erabiltzea, azkarrago lan egiten delako.
Gabon kantak:
Abenduaren 19ean egingo da entsegua arratsaldeko 15:30etan eskolako arkupetan.Euskara Batzordeko kideak gelditu dira oharra bidaltzekotan.
Gabon eguneko oharra ere bidaliko da.


6.-KUOTEN KOBRATZEA.

IGEren kuota kobratu dira, aurreko bileran esan zen bezala.

 
7.-BEHATOKIA ERATZEKO BILERA.

Elkarbizitza Batzordeko kideak bildu ziren abenduaren 10ean, zenbait gurasoekin (borondatez etorritakoak) eta 3 irakasle (Iñaki, Axun, Nekane).

Elkar informazioa pasatzea zen helburua.Baita gurasoak dituzten proposamenak jasotzea ere gustatuko litzateke. 

Proposamenen barruan, aurreko urteetan aurrera atera diren kurtsillo, hitzaldiei buruz hitzegin zen.Batzutan antolatu diren kurtsilloak kanpotik etorritako jendeak eman dituela eta beste batzuetan herriko jendeak.

Antzerkia, txontxongiloak (Topic), zenbait ideiak aipatu ziren.Galdetzekotan gelditu dira hauen kostuak.Kostua zenbatekoa izaten den arabera, erabakitzen da IGE-ak kosteatu edo parte bat ordaindu. Mª Joseri galdetu zitzaion udaletxeak asmoa baduen ikastarorik martxan jartzea, erantzuna ezezkoa izan da.

Baikarari galdetuko zaio, gurasoentzako ikastarorik badagoen, Agurtzane gelditu zen galdetzekotan.

8.-JANTOKIKO BATZORDEA.

Pili Palomares, jantokiko arduraduna, jantokiko arduradunekin bilera izan du,ikasturtean izan diren gorabeherez hitzegiteko.

Momentu honetan, araua batzuk idatzi dira.Hurrengo pausoa izango delarik arau hauek betetzen ez dituenak ze ondorio izango dituen erabakitzea. Prozesu hau luze joango da, eta esaten da hurrengo ikasturteari begira jarriko dela martxan.

Momento honetan 224 haur gelditzen dira bazkaltzen.Bazkarien prezioak komentatu dira, ohikoak direnak, egunero gelditzen direnak 4,60€ kostatzen dela eguneroko bazkaria. Eta ez ohikoa dena 5€.

Ez ohiko tratua du, astean 3 egun baino gutxiagotan gelditzen dena, bestela ohikoa da.

Eusko Jaurlaritzari 12€ kostatzen zaizkio.

Gaur egun 3 menu ekartzen dira ikastetxera:

-          betiko menua
-          menu begetarianoa
-          txerrikirik gabeko menua

Zeliako den haur bat dago eta honentzako ere menu berezia ekartzen da.

Zenbait gurasoen partetik kexa bat aipatu da, bazkal ordu ondorengo jolas orduan, haurrak erropa gutxirekin ateratzen direla jolastera.

Zaintzaileak arreta gehiago edukitzea eskatu da.

Komentatu da, euria egiten duenean txikienak barruan gelditzen direla. Eta haundiagoentzat musika gela irekitzen dela.


9.-ERAIKINAREN BEHARRAK 2013-2014rako.

Otsailean jakingo omen dela hurrengo ikasturteari dagokion beharrak, nahiz eta behar horiek orain ere badaudela eta denok dakigula egoera honen berri.

Hala ere gai hau aurrerago sakondu beharko da. 

B.- GURASO ELKARTETIK SORTUTAKO GAIAK.

1.-ABENDUAK 24.

Aurreko bileran gelditu ginen gauza batzuk zehazteko:

            . Traktorea eskatzea. Rekondorekin hitzegin da, bainan traktorea izorratuta duela.Beste batekin harremanetan jarri gaitu, erantzunaren zain gaude. Traktorea ez bada lortzen, estalpea ezin izango da atera.

            . Loatzo Musika Eskola. Musikarekin izaten diren arazoak, gehienbat ez dela ondo entzuten, aurten Loatzo Musikako Eskolakoei laguntza eskatzea erabaki zen. Beraiek ere eguna nahiko konpletoa izaten dutela komentatzen da, gainera denek ez omen dituztela abesti guztiak  jotzen, doinu desberdinak …. Arazoak ikusten dira, proposamena kalejiran jotzea da, eta abestiak Inmak joko ditu. Lehengo urtean bezala panderojolea jartzea erabakitzen da, Elenak bere gizonari esango dio.Bestela Mirari esango zaio.

Arazo honen aurrean, Josebarekin komentatu zen eta berak zioen, soinujolea jartzean, denok bere inguruan jarri behar dugula. Honela bozgarailua ez genukela beharko.

Jendearen inplikazioa behar da egun horretarako, zeren ikusten da  guraso eta haurrak bere erara ibiltzen direla.Arazo honen aurrean, proposatzen da, IGEko partaide geran gurasoak gela bat hartu eta gela hori bideratu egun horretan. Adostasuna iristen da, esaten denean denon artean bideratzea elkartzen geran jende guztia.

            .Ibilbidea. Luzegia dela diote. Erabakita gelditzen da, ze lekutan kantatuko den.Eguraldi txarra egiten badu, eskolako estalpean eta udaletxe azpian kantatuko da.

            . Hamaiketakoa. Lehengo urteko erosketak ikusi ondoren erabakitzen da 35 txokolate tableta eta 28 ogi erostea. Erosketak, erabakita dagoen bezala egingo dira, hau da urtero leku desberdinetan erosketak egitea. Aurten txokolatea Matxinan erosiko da eta ogia Agirreri erosiko zaio. Erosketak Mirarik egingo ditu.

Hamaiketakoa preparatzeko, 10:15etan gelditu gera: Elena, Feli, Larraitz, Juana, Mª Jose eta Jaione. Bakoitzak kutxilo zerraduna eraman beharra dago.

            .Bildutako dirua. Leirek ekarri duen proposamena onartzen da, Pausoka Elkarteari ematea. Elkarte hau  behar bereziak dituzten Umeen Gurasoen Elkarte Gipuzkoarra da.


2.-  KULTURA BATZORDEA.

Elenak bilera izan du udaletxekoekin, abenduaren 24ean olentzeroren etorrera dela eta. Udaletxeak laguntza behar du egun horretarako.Idatzi bat egingo da bolondresak eskatzen.

Mendi Asanbladako kide den Joxi Arandiak, IGE-ri laguntza eskatu dio ikusita azkeneko urteetan  jendearen parte hartzeak beherakada jasan duela eta.Irteerak antolatzen direla, bainan aurrera ez direla ateratzen jende kopurua eskasa delako.

Beraiek egiten dituzten bilerak, Intxurre Elkartean egiten dituzte, parte hartzera gonbidatu gaituzte. Mª Josek esan du, ahal duenean azalduko dela bilera batetara.


3.- KIROL BATZORDEA.

Eguberrietako oporretan,pelota txapelketa antolatzen da Alegiako herriak inguruko beste batzuekin: Altzo, Amezketa, Ikaztegieta.

Azkeneko urteetan IGE-k 300€ ematen ditu diru laguntza bezala.

Dauden garaiak ikusita, komentatzen da diru asko dela.Galdetzen zen zertarako behar ote duten dirua. Esplikatzen da txapelketaren funtzionamendua: parte hartzaile guztiak Alegian elkartzen dira argazki bat ateratzeko. Finala urtero herri desberdinetan izaten da, eta sari hauek banantzen dira:

-          Maila guztietan, bai lehenengo eta baita bigarren egiten dutenentzat trofeoak.
-          Parte hartzaile guztiei niki bana.
-          Eta denentzako, Alegian ateratzen den argazkiarekin ateratako egutegia.
-          Bukatzeko denentzat merienda.
200€ ematea onartzen da, bainan memoria bat eskatuko zaie.


Datorren bilerako eguna, urtarrilak  21 da arratsaldeko 18:00etan.