Partaideak: Leire Tello, Iñaki Iturbe, Larraitz
Rodriguez, Nekane Mujika, Irma Tobar, Jaione Olano, Agurtzane Arsuaga, Pili
Palomares, Tere Vara, Elena Alustiza, Jesus Loidi, Mª Jose Izagirre eta Feli
Mujika.
A.-ESKOLAKO KONTSEILUAREN IRAUNKORRETIK SORTUTAKO GAIAK:
1.-ESKOLA ZUZENDARITZARAKO HAUTESKUNDE PROZESUA.
2013-2014rako zuzendaritza proiektua aurkezteko epea gaur amaitzen da. Badirudi
inork ez duela bere burua aurkeztu.Hurrengo fasea, ikuskariak zuzendaria izendatzeko balioko duena, Aste Santuaren ondoren abiatuko da.
Igeri ikastaroa: martxoaren 18tik apirilaren 19ra bitartean burutuko da. Astebete, Aste Santuaren aurretik, beste biak, oporren ondoren. Bestalde, LH 1. zikloko taldeek Tolosara txangoa izan zuten, antzezlana ikustera.
3.-ABSENTISMO
KASUA-ESKOLARA ASKOTAN HUTS EGITEN DUEN IKASLEA.
Udal gizarte zerbitzuak, Hezkuntza Saileko
ikuskaritza eta zuzendaritza taldea ikasle baten absentismoa zuzendu nahian
bilerak burutzen ari dira. Egoera zuzentzea espero da eta esku hartzea bertan
behera uztea.
5.-IZEN
EMATE KANPAINA.
Astelehenean, urtarrilak 28, hasiko da
eskolan izena emateko epea. Hezkuntza Sailaren eskaintza aztertu dugu. Lehen hezkuntza 6.mailan, bajarik egon ezean, ez dago plaza gehiago eskaintzerik: 25 ikasle daude 5. mailan, 6. mailako 25 lekurentzat. Errepikatzailerik balego, ez da bikoizketarik izango, plangintza ataleko arduradunen esanetan.
Lehen Hezkuntza 1. mailan 24 ikasle aurreikusten ditugu eta topea 25ean dago, beraz plaza bat geratzen da libre.
2013-2014 ikasturterako aurreikusten den espazio faltarako IGEren ekarpena: aterpean gela bat egiteko proposamena. Irakasle taldearen iritziz, euria egiten duenerako ez dago nahiko aterperik, eta zaila ikusten da beste aterpe bat eraikitzeko aukera: krisialdiak erakarri duen diru falta, erakunde desberdinen artean konponbidea adostu beharra (Hezkuntza Saila /Alegiako Udala).
*Aterpearen
zati bat bakarrik izango litzateke Guraso Elkarteak proposatzen duena eta ez
osoa, beraz, Mª Jose, Guraso Elkarteko kidea, Udaletxeko aparejadore
teknikariarekin hitz egiteko geratu da, gai hau aztertu eta eginkortasuna
baloratu dezan.
*Bestalde,
matrikula kanpaina amaitutakoan eta ikasle berrien kopurua zehaztutakoan,
Delegaritzara joan gaitezke, proposamenak, eskaerak luzatzera.
6.-URTEAREN
HASIERAN IZANDAKO MATRIKULA BERRIAK.
2013an hiru ikasle hasi berri dira eskolan:-LH 1.mailan, 2 ikasle berri, neska (2013/01/22) eta mutila (2013/01/09).
-LH 5.mailan 1 ikasle berria, neska (2013/01/09).
7.-SAHARAREN
ALDEKO KANPAINA.
Urtarrilaren 31a bitartean, Saharara
bidaltzeko lehengaiak jasoko ditugu, Tolosaldea Sahararekin kanpainaren
barruan.Begirale baten jarrera zakarrari buruz, berarekin hitz egin ahal izateko, nor den jakin beharko lukete. Izatez, 10 begirale daude jantokian, bi urtekoen arduradunekin hasi eta 16 urte bitartekoraino.
Informazioa/txostenak bidaltzeko aukera aztertuko dute irakasleen artean. Oraingo eredua: begiraleek antzematen dutena jantokiko arduradunari adierazten diote, edota ikasleen tutoreei zuzenean. Tutoreek informazioa pasa behar diete gurasoei edo haurraren bila datorren arduradunari. Gurasoei adieraztekoa larria den kasuetan, jantokiko arduradunak zuzenean gurasoei telefonoz deitzen die.
Behar bada, kasu batzuetan, informazioa ez da tutoreenganaino iritsi eta zuzentzeko neurriak, hartzen ari da jantokiko batzordea.
*Mª
Josek, Guraso Elkarteko kideak, Tolosako ikastetxe bateko jantokiko txosten
eredua ekarri du jantokiko batzordeari aurkezteko (Leireri pasa dio Jokini emateko).
*Ogia :
bigarrengo platerarekin batera ateratzen dela eta zergatik hasieratik ez
den eskeintzen. Leire geratu da galdetzeko eta enteratzeko zein den arrazoia.
*Begirale
baten jarrera zakarra: Banakako kexak azaldu direla eta, eztabaidatu da
Guraso Elkartea sartu ala ez duen sartu behar guraso horiei alde jokatzeko. Kasu horretan
ikusten da, banakako kexak izanik, lehenengo,
guraso horiek begiraleari kexa azaldu beharko diotela eta jarreraz aldatzen
ez badu, jantokiko arduradunari, honek beharrezko
neurriak hartzeko.
B.- GURASO ELKARTETIK SORTUTAKO GAIAK.
1.-GURASOENTZAKO
FORMAZIOA.
Agurtzanek Baikaratik iritsitako
gurasoentzako formazio eskaintza (2012-2013) e-postaz aurreratu zigun.
Seme-alaben heziketan gurasoei lagungarri izan ditzaketen gaiak dira eta gai
desberdin batzuk aukeratu ondoren, Agurtzane Baikararekin zehaztekotan geratu
da. Proposatuko ditugu hiru hitzaldi, hilean bat, bukaeraldera. Eguna: osteguna eta ordua: aratsaldeko
19.00etan. Pilik komentatzen du, nahiz eta hitzaldiak euskaraz izan, erderazko euskarria, idatziz besterik ez bada, eman dezaketen. Agurtzane galdetzeko geratu da.
Denok ados azaldu gara egin duen lanarekin. Aldaketa bakarra, hiru guraso ez zeuden ados zabalketa egiterakoan, bere izenak triptikoan azaltzearekin eta gainontzekoek berriz, ez diote inportantzirik eman, baina azkenean erabaki da izenik gabe azaltzea, ikusita izenekin bi urtez behin zabalketa berritu beharko litzatekeela eta izenik gabe, aldiz, ez dela beharrezkoa izango, matrikula berriaren kanpainan guraso berriei ematearekin nahikoa izango da.
Euskara hutsean dago eta erderaz itzuli beharko da. Elebidun testua triptiko formatoan ez dela sartuko eta erderazko itzulpena beste foileto batean, formato berdinean, egiteko geratu gara (Felik egingo du) eta erderaz oharrak eskatzen dituzten familiei bi modeloak (euskara-erdera) emango zaizkie.
Aurten matrikulatu diren haur txikien gurasoei (2 urteko gela) hurrengo kurtsoan, irailean, banatuko zaizkie informazio foiletoak.
3.- GABONETAKO
KANTALDIA (BALORAZIOA).
- Nekanek kantaldi egunean jasotako dirua zehaztu digu: 339,12
€ . Horietatik Udalak 100 € jarri ditu. Pausoka Elkarteari zuzendu zaio aipatu
dirua.- Abestien zerrenda aldatzeko geratu gara, hau da, abesti berriak sartu behar ditugula zerrendan, datorren urterako. Zerrenda aspaldian berritu gabe baitago.
- Hamaiketakoaren osagaiak: *Txokolatea: 35 tableta Milka + 7 tableta gehiago erosi ziren = 42 tableta beharko dira hurrengorako. * 28 barra ogi.
- Soinujoleei eta trakotorearen gidariari Aurren afaltzeko gonbitea luzatuko diegu. Bakoitzari bi lagunentzako gonbitea larunbat batean afaltzeko. Txartelak Terek dauzkala iazkoak esaten du.
4. KIROLA:
PELOTA ESKOLA.
Mª Josek Intxurre Pilota Eskolari eskatutako
txostena jaso du. Txostenak dioenaren arabera, partiduak bakarrik egiten dituzte.
5.
MENDI ASANBLADAREN ESKAERA.
Mª Josek, Mendi Asanbladako arduradunekin
hitz egin du. Urtean 3-4 irteera umeekin joateko antolatu nahi
dituzte. Oso errezak. Irteera laburrak, inguruan ditugun lekuak ezagutzeko
aukera emanez, adib.: errota bisitatu, erlategiak, mehategiak… eta ibilaldi edo bisitatxoaren
ondoren hamaiketakoa eskeini… Goizeko 9 edo 10etatik aurrera izango dira irteerak,
buelta txikiak izango dira goizetik eguerdi bitartean. Doakoak dira. Beraz, Guraso Elkartearen bidez oharrak gurasoei bidaltzea
eskatu digute, ahalik eta guraso gehien irtenaldi horien berri izan dezaten. Izen-emateko orria,
eskolako tabloian jartzea proposatzen dute. Orainarte Iskiñan jarri ohia da.Haurrek bere gurasoekin edo arduradun batekin derrigorrez joan behar dutela azaldu da.
Eskolari baimena eskatu beharko dela lehenengo Leireri komentatu zaio, Jokinekin hitz egiteko. Oharrak eskolatik bidaliko baitira.
Mendi Asanbladari buruzko informazio laburra: bazkideak 10-12€-ko kuota ordaintzen dute urtean. Urtebukaeran babarrun jatea eta zozketa bat egiten da bazkideen artean. Autobusako irteeretan bakarrik egiten da ordainketa. Urte guztirako seguru bat bazkideen izenean egiten da.
6.
HAURRENTZAKO TAILERRAK.
Bi proposamen aurkezten dira, lehenengoa
Elenak aurkezten du eta bigarrengoa, Pilik, honako hauek dira:1) Antzerkia:
Izaskun Lopetegik luzatutako proposamena. Adina: LH 2. edo 3. mailatik gorako haurrak hobe (7-8 urtetik gorakoak). Helburuak: jokuen bitartez autoestima indartu, lotsak galdu …. Haur kopurua: gehienez 10-15 tartean. Astean behin, 2 ordu. Hiruhilabete bat. Urtebete edo kurtso osoa beharko litzateke obra bat ateratzeko. Espazio zabala behar da. Prezioa orduko: 35 €. Ez dakigu Izaskunen disposizioa zein den, berari galdetzeko geratu da Elena.
2) Topic (txontxongiloak):
Adinaren arabera, teknika desberdinak erabiltzen dituzte, aukera zabalak daude: txontxongiloak nola egin ikasi, historio bat inbentatu eta ondoren, aurkezpena egin. Adina: HH 4 urtetik aurrera. Haur kopurua: gehienez 20 haur talde bakoitzean. Adin desberdinetako 2 talde sortu daitezke. Materiala beraiek jartzen omen dute... Astean behin, 2 ordu edo 1,5 -ko saioak. Bi hilabeteetan. Aurreikusten den kostua: 1.500 € gutxi gora-behera, talde bakoitzeko. Ikasleko ekarpena zehaztuko beharko litzateke, izena ematen duten haur kopurua jakitean.
Ikusita, gauden garaian, bi tailer batera ezin dela antolatu, aurten, topic-txontxongiloaren tailerra, proposatzea erabaki da. Antzerkia berriz, datorren kurtsoan eskeiniko genuke.
Oharra egin eta eskolan pasako da (Irmak). Ordutegia: arratsaldeko 4:30etatik 6:00etara, egunak, asteartea edo osteguna aukeratzeko, HH4 urteko gelatik aurrera. Haur bakoitzeko egin beharreko ekarpena ere ( 25€-30€ koa gutxi-gora behera) bertan azaltzea komeni dela geratu gara.
Datorren bilerako eguna, OTSAILAK 19, asteartea, arratsaldeko 18:00etan.