Partaideak: Mª Jose Izagirre, Jexux Loidi, Iñaki
Iturbe, Tere Vara, Nekane Mujika, Juana Dávila, Irma Tobar, Larraitz Rodriguez,
Elena Alustiza, Feli Mujika, Agurtzane Arsuaga, Mirari Beloki eta Jaione Olano.
A- ESKOLA KONTSEILUAREN IRAUNKORRETIK
SORTUTAKO GAIAK.
1.-
MATRIKULAZIO KANPAINA.
Datorren
ikasturteari dagokionez, HH2 gelarako 17 haurren matrikulazioa izan da.Orduan
gela bat izango da. 2 urterekin hastea daukaten guztiak ez omen dute izena eman
esan da.
HH3 urteko haurren gelarako 4 haurrek izena eman dute,
guztira 31 haur izango dira, beraz 2 gela.
Ikusi da, hurrengo ikasturterako gela bat behar dela, bainan
zuzendaritzari esan behar zaio Alegia ikastetxeak duen arazoa, espazioarena, ez
dugula ahaztu behar eta gai honekin borroka egiten segi behar dugula.
2.- JANTOKIkO ETA BEHAKETAREN TXOSTENA.
Araudia aztertzen ari dira
eta zirriborro bat utzi digute.Zirriborro honetan ikusten da
betebeharreko arauak zein diren eta betetzen ez dituenen ondorioak.
Ondoren irakasle taldeak bere proposamenak aurkeztuko
ditu.Jarraian, jantoki batzordeak jasoko ditu aldaketak eta arautegia osatuko
du.Gero martxoaren 11ean behatokia elkartuko da, bertan arauen eta neurri
zuzentzaileen aurkezpena egingo da.
Jantokiko txostenari buruz, irakasle taldeak aztertuko du
gaia.
Aurreko bileran, galdetu zen ogia bigarren platerarekin
banatzearen arrazoia zein ote zen. Galdeketa hau egin da, eta erantzuna da ume
batzuk ogia jaten dutela eta gero lehenengo platera ez dutela jaten.
Jangelako kuotaren ordainketaren
gaian, zenbait duda daude:
-
Gutxienez zenbat egun falta behar duen umeak
eskolara joan gabe, kuota ez ordaintzeko.Hori bai, dena aurretik abisatuta.
-
Umeak eskursioak izaten dituztenean, eskolak
badaki umeak falta direla(egun bat edo gehiagotan), duda dago egun horiek
deskontatu behar dituzten edo ez.
Jangelako kide arduraduna geratu da galdetuko duela.
3.- KORRIKA 2013
Martxoaren 14ean pasako da
Alegiatik arratsaldeko 19:30tan.
Aurten ere
Korrika Txikia egingo da, urteroko zirkuitoa eginez.
San Juan eta
Aralar eskolen artean KM bat erosiko da, kostua 400€ da.
Orain dela 2
urteko aktak begiratzen aritu gara ikusteko nola kudeatzen den KM-aren
erosketa.
Aktan ez du
ezer jartzen, kontua begiratzekotan gelditu da kontu hartzailea.
Azken orduko informazioaren arabera, San Juan ikastetxeak eta Aralar institutuak bien artean ordaintzen dutela eta gero
eskolak guri erdia eskatzen digula. 2011ko kontuetan ez dago mugimendurik.
Ikusiko da Jokinek eskatzen digun eta eskatzen badu ere ordainketa egiteko
arazorik ez daukagu eta hurrengo bileran gaia azalduko da berriro.
4.- ZUHAITZ EGUNA.
Martxoaren lehen hamabostaldian
ospatuko da, eguna ez dago zehaztuta, eguraldiaren arabera izango da.
Eguraldiak lagundu ezkero, handienak egun pasa egingo dute Langaurrean. Udalak
ez du erabaki non landatuko diren zuhaitzak.
5.- IKASLE BERRIAK LH-n.
Ikasle berriak hasi dira bigarren
hiruhilabetean.Hasitakoak atzerritarrak dira eta ez dakite euskaraz. Lehen IPI
bat bazegoen jardunakdi erdirako. Orain ikusita dagoen egoera, jardunaldi
osorako du lanaldia.
6.-IKASTURTEKO PLANGINTZAREN ALDI BATERAKO
MEMORIA.
Asunek IGE-ko bandejan utziko du
memoria,IGE-ko partea bete behar omen degu. Garbi ez daukagu zer betetzea tokatzen
den, jasotzean ikusiko da.
7.- BEHATOKIAREN BILERA.
2.puntuan komentatu bezala, martxoaren
11n Elkarbizitza Behatokiaren bilera izango da jangelako araudia begiratzeko. Guraso Elkarteko kide bat joango dela geratu da.
8.- INGELESA IKASTEKO IKASTAROA.
LH6.mailako ikasleak ingelesa
ikasteko barnetegian hartuko dute parte otsailak 25etik martxoak 1 arte. Guraso
bakoitzak 35€ ordainduko du, eta beste partea Hezkuntza Sailak ordainduko du.
B.- GURASO ELKARTE (IGE) -tik ATERATAKO GAIAK.
1.-FORMAZIOA.
Guraso kide batek Baikarakoekin hitz egin du. Bertako
teknikari bat izango da hitzaldiak emango dituena, Iñaki Saenz.
HItzaldiaren formatoa izango
litzateke, teoriko-praktikoa, eta saio bakoitza 1:30 eta 2 ordu tartean.Posible
dela otsailean hastea esan zaigu.
Gure proposamenetatik, 7 gai
ziren, eta berak komentatu du 4 gai hauekin hastea badagoela:
-
Beldurrak haurtzaroan.
-
Autoestima sendotzeko proposamenak.
-
Eraginkortasunez hitz egin eta entzun.
-
Nola lagundu seme-alabei beren gatazkak
gainditzen.
Komentatu da, lehendabizi saio
batekin hasiko garela, eta ondo joaten bada orduan beste saioren bat jarriko litzateke martxan.
"
Beldurra haurtzaroan" aukeratu da,
eta martxoak 7 izatea proposatzen dugu, arratsaldeko 18:30etan. , Kultur Etxean . Gai hau zehazteko gelditu da.
2.- HAURRENTZAKO TAILERRAK.
TXONTXONGILO TAILERRA:
Guraso kide arduradunak
Topic-en informatu eta
presupuestoa ekartzekotan gelditu zen. Bera gaurko bilerara ezin izan du etorri
eta beste kide bati presupuestoa pasa
dio bileran aurkezteko. Irakurtzen egon gara baina agertzen den
moduan ez dugu ondo ulertzen eta arduradunarekin zenbait gauza argitzeko geratu dira: datak, prezioa,
taldeko kopuruak, irakasle kopurua…
Ikastaroari buruzko oharra
bidalia dago, gaur bertan (otsailak 19, ) eta izena emateko azken eguna
otsailak 26 izango da.
ANTZERKI TAILERRA:
Antzerki tailerrari buruz, guraso kide batek
presupuestoa ekarri du. Gai honekin nahiz eta eritzi desberdinak egon, azkenean martxan jartzea erabaki da, Aste
Santua pasata hasi eta kurtso bukaerarte izango litzateke. Abisua Euskara batzordeak
ahal duen azkarren egingo du. Izena emateko azken eguna otsailak 26 izango da.
Oharrean 2 egun aukeratzeko jarriko dira eta ordutegian ere aukeratu egin
beharko da, astean egun bat izango da eta saioa ordubetekoa.
-Aukeratzeko egunak: asteartea edo ostirala.
-Aukeratzeko ordutegia: 16:00-17:00 edo 17:00-18:00 izango da (ordubete
aukeratu behar da).
-Prezioa: 20€ inguru. Izena ematen duten kopuruaren arabera zehaztuko
da.
Iraupena: 11 saio.
Ikastaroen planifikaziorako kide batzuk otsailaren 27an elkartzeko geratu dira, 17:00etan, eskolan
.
3.- TXANDALA.
Guraso kide
batek eginiko
galdera edo proposamen bat luzatzen du. Zergaitik San Juan eskolak ez duen
txandala bat. Ikusten delako beste ikastetxe gehienak badutela. Komentatzen da,
lehen bazela, eta urte batzuk badirela gai hori ez dela aurrera ateratzen.
Gai honen inguruan ez da ezer erabaki.
4. DONOSTIKO ZAZPI ESKOLAKO GURASO ELKARTEAK
EGINIKO ATXIKIMENDU ESKAERA.
Donostiako zazpi Eskolako Guraso
Elkarteak eginiko atxikimendu eskaera jaso dugu. Hezkuntza Sailara guraso
elkarteen kezkak eta eskaerak azaldu nahi dituzte, nola hala, aurrekontuak prestatzerakoan
hezkuntza komunitate osoa kontutan izatea, geletako ratioak haunditzea, gaixoaldietan
irakasleak ordezkatzeko epeak luzatzea, etabar…
Ikusita gai honek duen
garrantzia, gure atxikimendua bidali da. Dagoeneko erantzuna jaso dugu esanez
28 eskolek sartuak garela eta eskaera idatzia otsailak 15eko dataz Eusko
Jaurlaritzan sartu dela. Bilerarako eguna eta ordua zehaztutakoan, abisatzeko
geratu dira eta norbait bilerara joateko interesatuta badago, bere izena eta
telefonoa eman dezakeela jakinarazten da.
Bestetik esan da, Eskola
bakoitzak behar desberdinak dituela eta nahiz eta atxikimendua emanda
izan, San Juan Eskolan dauzkagun
beharrak eta eskaerak luzatzeko gure
aldetik borroka egin beharko dugula.
5. AFARIEN TXARTELAK:
Guraso kide batek
prestatu ditu txartelak
(bina lagunentzako afaria Arrue jatetxean) eta ekarri ditu bilerara banaketa
egiteko. Diruzaina geratu da Arruetik
pasatzeko abisua emateko eta ordainketa zehazteko.
6. GURASO ELKARTEARI BURUZKO
FOILETO INFORMATIBOAK:
Guraso kide batek
foiletoa erderatu ondoren, banaketa egiteko geratu gara.
Euskarako batzordekoei pasa zaizkie diptiko ereduak eta beraiek egingo dutela geratu dira.
Hurrengo bilera eguna martxoak
18, arratsaldeko 18:00tan.