EGUNA: 2014KO APIRILAK 10
Partaideak: Leire Tello, Larraitz Rodriguez, Irma Tobar, Mirari Beloki, Elena Alustiza, MªJose Izagirre, Tere Vara, Agurtzane Arsuaga, Nekane Mujika, Juana Dávila, Iñaki Iturbe, Unai Amondarain eta Feli Mujika.
A- BATZORDE IRAUNKORREKO GAIAK.
1.-IRTEERAK.
LH 3. Zikloko ikasleek Lesakako barnetegian egindako egonaldian izandako jarrera ona dela eta gaurasoei ohar bat bidali zaie zoriontzeko.
2.- LIBURUAREN EGUNA.
Apirilaren 2an liburuaren eguna ospatu zen eskolan eta aurrez hala eskatuta gurasoen parte hartzea oso ona izan da eta eskertzekoa da.
3.- ATARIA.
Atarikoek prestatutako zuzeneko irrati saioan parte hartu zuten HH-ko eta LH-ko ikasleek.
4.- EUSKALERRIKO TXIRRINDULARI ITZULIA.
Apirilak 7an garraioaren ordutegian itzulerakoan atzerapenak sortu daitezke. Oharra garraiokoei bidali zaie.
5.-BAKETIK ESKUTIK ANTZERKI TAILERRAK.
Apirilaren 10ean BAKETIK erakundeak antolatutako antzerki tailerrak izan dituzte LH 3. Zikloko ikasleek.
B) GURASO ELKARTETIK ATERATAKO GAIAK:
1.-EUSKAL ESKOLAKO PUBLIKOEN FESTA EGUNA.
Iritsi dira kartelak. Aste santuko oporrak pasa ondoren zabalduko ditugu. Halaber, oharra bidaliko dugu izena emateko dohaineko autobusarako.
2.- HAUR TXOKOA. ORDEZKO LANGILEEN ZERRENDA.
Ordezkoa izendatzeak daukan premia kontutan hartuta, denon artean erabaki da, hautaketa prozesua zozketa bidez egitea. Zerbitzuko ordezkariak izen emandakoen zerrenda ekarri ez duenez, hurrengo bileran egingo da zozketa.
3.- HAUR TXOKOA. DESKUENTOA APLIKATUKO DA.
IGEko kide guztien artean deskuentoa aplikatzea onartzea erabaki da honako egoera ematen bada:
· Haur txoko zerbitzuko azkeneko ordu erdiko erabiltzailea baldin bada (08:30etan sartzen bada):
o 08:30etako eguneroko erabiltzailea bada: 40,00 € /hileko kuota.
o 08:30etako egun solteetako erabiltzailea bada: 4,00 € / eguneko kuota.
Hurrengo ikasturte hasieran Haur txoko zerbitzuko oharrean deskuento hau aipatuko dugu.
4.- GURASOENTZAKO HITZALDIA, BIZIKIDETZARI BURUZKOA:
Bizikidetzaren barruan, gurasoentzako hitzaldia antolatu dugu:
Gaia: KULTUR ARTEAN ELKAR BIZI. ANIZTASUNEAN EZAGUTU ETA HURBILDU.
Eguna: Apirilak 28, astelehena.
Ordua: arratsaldeko 17:00etan.
Lekua: San Juan ikastetxean
* Gurasoentzako gonbidapena zabaldu da.
5.- HAURRENTZAKO MAIATZEKO EMANALDIA (ANTOLATZEN):
Eguraldiaren arabera, eszena tokia aldatu egingo da. Zirkolosak, egun horretan, 3 ordu lehenago eszena tokia okupatu behar duela abisatu dio IGEko kideari. Eta kultur etxekoekin jarri da harremanetan berriro .
6.- ZUZENDARITZA PROIEKTUAREN EBALUAKETA.
IGEko ordezkari batek adierazten du Zuzendaritza Proiektuaren ebaluaketa bilera lehengoan ospatu zela. Partaideak:
- Eskolatik 2 irakasle
- Organo Goreneko bi kide (IGEko bi ordezkari).
- Ikuskaria .
Zuzendaritza proiektuak atera duen puntuazio orokorra oso ona izan da. Legez eskatzen da, hemendik 2 urtera beste ebaluaketa egitea eta ondoren, 4 urtera beste ebaluapen bat.
Zuzendaritza proiektuaren ale bat jaso dute IGEko ordezkariek.
7.- IKASTURTE BUKAERAKO FESTA (ANTOLATZEN):
Festa egunerako aldaketa batzuk proposatu dira IGEko kideen artean eta hauek aztertzeko geratu gara.
8.- HAURRENTZAKO IKASTAROAK:
Zirkolosa tailerra: Maiatzak 8an azken saioa dela oharra bidali da, ez gaizki ulertuak egoteko.
Antzerki tailerra: amaiera eman zaio.
hurrengo bilera: maiatzak 8an (osteguna).