2014-07-03

Guraso Elkartearen bilera, 2014ko ekainak 12



EGUNA: 2014EKO EKAINAK 12.

Partaideak:  Mª Jose Izagirre, Irma Tobar, Jaione Olano, Larraitz Rodriguez, Mirari Beloki, Tere Vara, Elena Alustiza, Iñaki Iturbe, Nekane Mujika, Agurtzane Arsuaga, Leire Tello, Pili Palomares, Juana Dávila, Unai Amondarain eta Feli Mujika.

  1. BATZORDE IRAUNKORREKO GAIAK.

1.- PLANGINTZA.
2014-2015 ikasturtean gela baten beharrean dago eskola eta Lurralde Ordezkaritzako Plangintzakoekin bilera egin da. Parte hartzaileak: 

  • Lurralde Ordezkaritzatik: Nekane Agirre eta Gema Gonzalez de Txabarri
  • Alegiako Udaletxetik: Unai Iraola eta Mari Jose Izagirre.
  • Alegiako San Juan HLHItik: Joseba Garaikoetxea, Jone Guerrero eta Nekane Guerrero.

Bileraren akta eransten da.

Ordezkaritzaren proposamena ondokoa da:Tutoretza (19 m²), LH3-B (55 m²) eta LH1 (55 m²)  geletan hiru gela ateratzea. Gutxi gora behera gela bakoitzak 42 m² azalera izango duelarik. Tutoretza gela berriz, HH-ko eraikinean,  HH3 (Leire) urteko gelaren ondoan dagoen espazioan egokitzea (10 m²).

 2.- LOMCE.
Lomce-a martxan jartzeak suposatuko dituen aldaketen berri eman digu Joseba zuzendariak (ikastaro bat jaso du)  IGEko kideei. Txosten idatzia ere pasa digu.
Oraindik ez dakite nola inplantatuko den. Hipotetikoa da dena. Zirrikitu legal guztiak bilatuko dira, aplikazio ahalik eta arinena izan dadin. Lomcek esaten duena Alegiako ikastetxean agian ez da  hórrela izango. Ez dago ezer erabakita. Lomcek bizipen laburra izango duela aurreikusten da.

Uztailean Eusko Jaurlaritzak argitaratuko duen arautegiak zehaztuko du eskolako funtzionamentua eta ikastetxeak hori derrigorrez bete behar du.

LOMCE EGUTEGIA:

2014-2015 ikasturtean: LH1, LH3+Ebaluaketa eta LH5

2015-2016 ikasturtean: LH2, LH4 eta LH6+Ebaluaketa.

 ALDAKETA NAGUSIAK:

  • Zikloak desagertu egingo dira (3 ziklo daude orain) eta administratiboki kurtsoz kurtso egin beharko dira aktak.
  • Ingurune arloa bitan bikoizten da. 1) Ciencias de la Naturaleza 2) Ciencias Sociales.
  • Herritartasun asignatura desagertu egiten da.
  • Erlijioaren ordezkoa (HJA) desagertzen da eta Valores Sociales y Cívicos asignatura sortzen da erlijioaren ordezkoa.

 ASIGNATURAK(ANTOLAKUNTZA):

Tronkalak (5 kurtsoko): Ordutegi osoaren %50a.

  • Ciencias de la Naturaleza.
  • Ciencias Sociales.
  • Gaztelania eta literatura
  • Matematika
  • Primera Lengua Extranjera.

Espezifikoak (3/kurtsoko):

  • Nahita-nahiezkoak:
    • Gorpuntz Hezkuntza
    • Erlijioa / Valores Sociales y Cívicos
  • Hauetatik gutxienez 1:
    • Arte hezkuntza
    • Segunda Lengua Extranjera.
       
      De libre configuración autonómica:

  • Euskara eta literatura

     
    EBALUAKETAK:
     
  • LH3 bukaeran ebaluaketa egingo da.
  • LH6 bukaeran ebaluaketa egingo da.
  • Behin bakarrik errepikatu ahalko da LH etapa guztian, orain bezalaxe.
     


B.- GURASO ELKARTETIK ATERATAKO GAIAK:

 1.- FAMILIA BATEN ESKAERA (KENKETAK): 

Iraunkorreko partaideak komentatzen du, irakasle batek adierazitakoa: 3 seme-alabeko guraso batek esan diola,  eskolak antolatutako jardueretan (irteerak...) familiak  egin beharreko ekarpenetan ea kenketaren bat aplikatu dezaketen, IGEK haurrentzako tailerretan aplikatzen dituen antza.
 Bileran erabaki da, eskolako jardueretan familiak egin beharreko ekarpenak , eskolak  zehazten dituela Eusko Jaurlaritzarekin batera, eta eskolara bideratzekotan geratu gara familia hau (bekak edo laguntzei buruz eskolak informatuko baitie).
 2.- ESKOLAKO JAIALDIA (BALORAZIOA):

Balorazioa:  Positiboa . Gauza batzuk hobetu daitezke eta datorren urtean kontutan hartuko ditugu. 
Aipatzeko gertakizunak:
-LH 6 mailako ikasleei diploma banatzerakoan ez dira aurreko urtetan bezala  mikrofonotik deitu, eskolak horrela erabakita. Arrazoia: Publikotik ikasleekiko egiten ziren desberdintasunak ekiditzeko.
-Ogiberri : aurten ere bikain portatu dira, ogiak, kroissanak eta napolitanak dohain ekarri dizkigute. IGEtik bidaliko zaie gure eskertza. 
-Komunak:  Eskolako zuzendaritza partaideak komentatu ditu datorren urtean komunak pixka bat zaindu egin beharko ditugula. Bukaerako zerri eginda omen zeuden.
 

3.- HAUR TXOKOA

Zerbitzuaren arduradunak  komentatzen du arratsaldeko haur txoko zerbitzua ez dela atera. Oharra eskolan pasa ondoren, ez da eskaerarik jaso (bat bakarrik).

Baita ere komentatzen du,  ama batek honako eskaera egin duela datorren ikasturteari begira: bere seme zaharrena LH6 mailatik DBH1 pasako dela, eta beste seme txikiarekin batera haur txokoan utzi dezaketen,  08:00-08:30 bitartean . Institutuan 08:30etan hasten dira.  Barreian bizi dira. IGEk erabaki behar du.

IGEko partaide batek Baikarara deitzeko gelditu da ea eragozpenik legoken galdetzeko.

Baikaratik jasotako informazioa honako hau izan da:  IGEk kudeatutako zerbitzua denez, bere arautegi propia du eta IGEk erabakiko ditu eskaerak. IGEk eskolari jakinarazi  eta baimena eskatu beharko dio, lokala edo gela eskola eremukoa delako eta gainera DBHko lehen ikaslea izango litzatekeelako zerbitzuan.

Iraunkorrekoak eskolako zuzendariari jakinarazi dio eta honek, hasiera batean, ez dio eragozpenik jarri.

IGEk hurrengo bileran  arautuko dugu egoera berri hau.
Organo Gorenean erabaki da ikasle hori DBHko ikaslea izango denez, gurasoak bertako zuzendariarekin eta guraso elkartearekin harremanetan jarri beharko duela, jakinarazteko Haur txoko zerbitzua erabiliko duela.
Familiaren erantzuna izan da, agian familiarekin moldatuko direla. 
 

4.- LOMCE-REN AURKAKO PROPOSAMENA (ORGANO GORENA):

IGEko idazkariak iraunkorreko kideari galdetu dio noiz izango den Organo Goreneko bilera. Eta honek erantzun du eskolatik  ez dutela eguna zehaztu baina ekaineko azken astean izango dela. Idazkariak Baikaratik jasotako LOMCEren aurkako proposamen-idatzia pasa dio iraunkorreko kideari,  eskolako zuzendariari emateko,  Organo Goreneko gai-zerrendan sartu behar delako eta Organo Gorenak erabaki ondoren,  zuzendariak sinatu eta Ehigera bidali behar dugu (ehige@ehige.com).

IGEtik eskolara e-mailez berbidali dugu Baikaratik iritsitako informazio osoa.
Organo Gorenean onartu da eta sinatuta bidali dugu Ehigera.
5.-ESKOLA KIROLA:
Ikasturte bukaeran aurkeztu beharreko balantze ekonomikoa aurkeztekotan geratu dira.

  

HURRENGO BILERA: Irailak 18, osteguna, arratsaldeko 18:00tan.