GURASO ELKARTEKO BILERA (2012-05-15)
Partaideak: Patxi
Rojo, Ioseba Karrera, Larraitz Tobar, Mirari Beloki, Agurtzane Arsuaga, Irma
Tobar, Tere Vara, Jexux Loidi, Regina Sorarrain, Elena Alustiza, Ana Jauregi
eta Feli Mujika.
Guraso Elkarteak , maiatzaren 15ean
egindako bileran jorratutako gaiak hauek izan ziren:
A. ESKOLA KONTSEILUAREN IRAUNKORRETIK SORTUTAKO GAIAK:
1.
IKUSKARIAREN
GALDERASORTA.
Galderasortak
osatzeko falta ziren kideek bete dituzte
eta Aurora ikuskariari pasako zaizkio.
2.
ESKOLAREN
IZEN ALDAKETA.
Irakasle
taldearen bozketan, izena aldatzeko prozesua abiatzekoaren aldeko iritzia
azaldu da.
- Guraso Elkarteko bileran aipatu da gurasoen eritzia ez ote den kontutan hartu behar. Gai hau Ordezkaritza Organo Gorenean aterako denez, gure eritzia bertan emango dugu
3.
2012-2013
IKASTURTEKO PLANIFIKAZIOA.
Bi eskutitz
bidali ditugu Hezkuntza Sailera: bata, IGEren izenean, bestea, Ordezkaritza
Organo Gorenaren izenean. Kopia bana IGErentzat.
4.
2012KO
AURREKONTUAK.
Maiatzaren 18rako
bidali behar ziren dokumentuak Hezkuntza Sailera. Kopia bat IGErentzat.
5.
MEMORIA
2011-2012.
IGEk osatu behar
duenaren fotokopia utzi zuen Axunek IGEren bandejan.
- Guraso Elkarteak bete beharreko atala osatuta dago. Falta da sartzea, bilera hontan proposaturiko gurasoentzako ikastaroak.
6.
FAKTURAK:
AUTOBUSA.
Txindokik bidali
ditu fakturak eskolaren izenean. Astean burutuko dugu ordainketa.
- Guraso Elkarteak urtero ordaintzen dituen bidai gastuak (autobusak) ziklkoko hauek dira:
o
I ZIKLOA
x 1 bidaia - Gorliz
o
II
ZIKLOA x 1 bidaia - Zuhatza
o
III
ZIKLOA x 2 bidai - Arotzenea eta Pagoeta
7.
IRTEERAK.
- Pagoeta: LH6 – Maiatzak 9
- Gorliz: LH1 eta LH2 – Maiatzak 22, 23
- Zuhatza: LH3 eta LH4 – Maiatzak 23, 24, 25
- Orendain: LH5 eta LH6 – Maiatzak 24
- Olaberria: Haur Hezkuntza - ?
- Altzo: HH5, LH2 eta LH4- Maiatzak 9
- Ikaztegieta: HH4, LH1 eta LH3 – Maiatzak 11
8.
ELKARBIZITZA
BATZORDEA.
Maiatzaren 7an
bildu zen. Arauei buruzko galdesortaren 76 erantzun jaso zituzten. Oinarrizko
arauen aukeraketa egingo du Elkarbizitza taldeak eta ikasturtearen amaieran
triptiko batean argitaratuko ditu. Hurrengo bilera, maiatzaren 30ean.
9.
ORDEZKARITZA
ORGANO GORENAREN BILERA.
Ekainak 21
(osteguna), 16:00etan.
10.
ESKOLAKO
HODITERIAN IZANDAKO ATASKOA.
Eskolan eskuoihalak
kendu dituzte komunetik eta komuneko papera utzi dute.
B)
GURASO ELKARTETIK
SORTUTAKO GAIAK:
·
KURTSO
AMAIERAKO FESTA (EKAINAK 16):
·
Malabaristak
ez ditugu aurten kontratatuko. Hauen ordez, haurrentzako jokoak antolatzea
pentsatu da eta horretarako, DBH 3. Mailako ikasleei proposatuko zaie, beraiek joko batzuk
antolatu eta prestatu ditzatela haurrekin jolasteko. Diru truke izango da. Ordutegia: 18:00etan hasi eta dena jaso
ondoren bukatu (20:00ak aldera). Beharrezko materiala Guraso Elkarteak jarriko
du. Ikasleen tutoreekin hitzegin eta ikasleei proposamena luzatzeko guraso
elkarteko kide bat geratu da.
·
Goizetik,
LH6. Mailako ikasleekin (neska-mutilekin) partiduak bantolatuko dira: futbola eta saskibaloia. Ikasleak guraso-irakasleen kontra.
Bukaeran piskolabis bat eskeiniko da.
·
MERIENDA: Zehaztu dira: erosi beharreko jaki eta edariak eta zein
dendetan eta erosketen arduradunak.
2. GABON KANTAKO EKITALDIAN JASOTAKO DIRUA :
Kontuak eramaten dituen arduradunak jakinarazten
digu, gabon kantako ekitaldian jaso zen dirua,
gastuak kenduta gelditu den kantitatea, erabaki
beharko dela nora bideratu. Elkarte eta erakunde desberdinak aipatu dira eta
oraingo honetan bertako elkarte bati ematea erabaki dugu: haurren minbiziaren
aurkako elkarteari (AECC).
3. ALEGIAKO
UDALAK EMANDAKO DIRU-LAGUNTZA:
Kontuak eramaten dituen kideak jakinarazten
digu Alegiako Udalak diruz lagundu duela. Egindako diru sarreraren zenbatekoa iazko antzekoa izan dela.
4. BLOG
:
Gure bloga desagertu egin da edo desagertzen
ari da. “Blogsome” delakoa ixten ari da eta bukaera horrekin zeuden blog
guztiak desagertuta geratuko dira. Beraz, beste zerbait pentsatu beharko da.
Beste blog bat sortzea oso erraza da. Berri horrek “blospot.com” bukaera
izango luke. Baina izena pentsatu beharko da, lehenengo berdina edo beste bat.
Lehenengo izena uztea pentsatu da: alegiakoeskola.blogspot.com
5. ERIZ
MAGOA:
Maiatzaren
25ean izango da Eriz Magoaren emanaldia. Oharra pasako da eskolan,
egunkarietan e.a. zabalduko da eta ordainketari buruz elkarteko kide bat
arduratuko da.
6. BALIARRAINGO
AUTOBUS GERRIKODUNAK.
Autobus konpainiara Guraso Elkartetik bidali
zen idatzia baina ez dugu erantzunik jaso. Elkarteko kide bat geratu da autobusetan
zaintza egiten duenari galdetzeko.
Galdetu dio eta eta berak dioenez, gehienetan,
autobusa gerrikoduna bidaltzen omen dute, ez beti, baina bai gehienetan.
7. ESTATUTOAK:
DBHko guraso elkarteko kide batek deitu zion
gure elkarteko kideari eta esan zion, gure proposamenarekin oso ados ez daudela
.Arrazoiak: bi eskola direla, eta bi bezela funtzionatzen dutela. Kontua da
beraiek erabaki dutela, guraso guztiei galdeketa bat pasa eta hortik ateratzen
dena izango omen da erabakia, hau da, astelehenean, ohar bidez gurasoei
galdetuko omen die eta zer erabakitzen duten esango omen digute.
Gure Organo Gorenean gai honetaz informatzeko
geratu gara.
8. GURASOENTZAKO
IKASTAROAK:
Datorren urteari begira, gurasoei zuzendutako ikastaro
batzuk proposatu dira . Memorian
sartzeko geratu gara.
9. KIROLA.
KONTUAK
Guraso Elkarteko kirol arduradunak aurtengo ikasturteko
kontuak azaldu dizkigu: gastuak, diru sarrerak…
Defizitarioa ateratzen da urtero. Datorren ikasturteari begira, kirol kuotak igo
ala ez igo eztabaida sortu da.
Erabakia hartu da : kirol kuotak berdin mantentzea, ez
igotzea.
Kirol arduradunak kutoak zehaztuko ditu
gurasoei banatuko dizkien orrietan:
·
Kirol
jarduerak: 50 € /urteko (25 € azaroan +
25 € martxoan)
·
Pelota: 40 €/ urteko
HURRENGO BILERA: EKAINAK 12 (ASTEARTEA) ,
18:00etan.