2012-05-25

2012KO MAIATZAREN 15EKO BILERAREN AKTA. ITURRIZAHAR GURASO ELKARTEA


GURASO ELKARTEKO BILERA (2012-05-15)

Partaideak:  Patxi Rojo, Ioseba Karrera, Larraitz Tobar, Mirari Beloki, Agurtzane Arsuaga, Irma Tobar, Tere Vara, Jexux Loidi, Regina Sorarrain, Elena Alustiza, Ana Jauregi eta Feli Mujika.
 Guraso Elkarteak , maiatzaren 15ean egindako bileran jorratutako gaiak hauek izan ziren:
 
A.  ESKOLA KONTSEILUAREN IRAUNKORRETIK SORTUTAKO GAIAK:
 1.      IKUSKARIAREN GALDERASORTA.
Galderasortak osatzeko falta ziren kideek  bete dituzte eta Aurora ikuskariari pasako zaizkio.
 2.      ESKOLAREN IZEN ALDAKETA.
Irakasle taldearen bozketan, izena aldatzeko prozesua abiatzekoaren aldeko iritzia azaldu da.
  • Guraso Elkarteko bileran aipatu da gurasoen eritzia ez ote den kontutan hartu behar. Gai hau Ordezkaritza Organo Gorenean aterako denez, gure eritzia bertan emango dugu
 3.      2012-2013 IKASTURTEKO PLANIFIKAZIOA.
Bi eskutitz bidali ditugu Hezkuntza Sailera: bata, IGEren izenean, bestea, Ordezkaritza Organo Gorenaren izenean. Kopia bana IGErentzat.
 4.      2012KO AURREKONTUAK.
Maiatzaren 18rako bidali behar ziren dokumentuak Hezkuntza Sailera. Kopia bat IGErentzat.
 5.      MEMORIA 2011-2012.
IGEk osatu behar duenaren fotokopia utzi zuen Axunek IGEren bandejan.
  • Guraso Elkarteak bete beharreko atala osatuta dago. Falta da sartzea, bilera hontan proposaturiko gurasoentzako ikastaroak.  
 6.      FAKTURAK: AUTOBUSA.
Txindokik bidali ditu fakturak eskolaren izenean. Astean burutuko dugu ordainketa.
  • Guraso Elkarteak urtero ordaintzen dituen bidai gastuak (autobusak) ziklkoko hauek dira:
o       I ZIKLOA x 1 bidaia  - Gorliz
o       II ZIKLOA x 1 bidaia - Zuhatza
o       III ZIKLOA x 2 bidai  - Arotzenea eta Pagoeta
 7.      IRTEERAK.
  • Pagoeta:  LH6 – Maiatzak 9
  • Gorliz: LH1 eta LH2 – Maiatzak 22, 23
  • Zuhatza: LH3 eta LH4 – Maiatzak 23, 24, 25
  • Orendain: LH5 eta LH6 – Maiatzak 24
  • Olaberria: Haur Hezkuntza - ?
  • Altzo: HH5, LH2 eta LH4- Maiatzak 9
  • Ikaztegieta: HH4, LH1 eta LH3 – Maiatzak 11
8.      ELKARBIZITZA BATZORDEA.
Maiatzaren 7an bildu zen. Arauei buruzko galdesortaren 76 erantzun jaso zituzten. Oinarrizko arauen aukeraketa egingo du Elkarbizitza taldeak eta ikasturtearen amaieran triptiko batean argitaratuko ditu. Hurrengo bilera, maiatzaren 30ean.
9.      ORDEZKARITZA ORGANO GORENAREN BILERA.
Ekainak 21 (osteguna), 16:00etan.
10.  ESKOLAKO HODITERIAN IZANDAKO ATASKOA.
Eskolan eskuoihalak kendu dituzte komunetik eta komuneko papera utzi dute.
 B)   GURASO ELKARTETIK SORTUTAKO GAIAK:
 ·       KURTSO AMAIERAKO FESTA (EKAINAK 16):

·         Malabaristak ez ditugu aurten kontratatuko. Hauen ordez, haurrentzako jokoak antolatzea pentsatu da eta horretarako, DBH 3. Mailako ikasleei  proposatuko zaie, beraiek joko batzuk antolatu eta prestatu ditzatela haurrekin jolasteko. Diru truke izango da.  Ordutegia: 18:00etan hasi eta dena jaso ondoren bukatu (20:00ak aldera). Beharrezko materiala Guraso Elkarteak jarriko du. Ikasleen tutoreekin hitzegin eta ikasleei proposamena luzatzeko guraso elkarteko kide bat geratu da.

·         Goizetik, LH6. Mailako ikasleekin (neska-mutilekin) partiduak bantolatuko dira: futbola  eta saskibaloia. Ikasleak guraso-irakasleen kontra. Bukaeran piskolabis bat  eskeiniko  da.

·         MERIENDA:  Zehaztu dira:  erosi beharreko jaki eta edariak eta zein dendetan eta erosketen arduradunak.

2. GABON KANTAKO EKITALDIAN JASOTAKO DIRUA  :
     Kontuak eramaten dituen arduradunak jakinarazten digu,  gabon kantako ekitaldian jaso zen dirua,  gastuak kenduta gelditu den kantitatea, erabaki beharko dela nora bideratu. Elkarte eta erakunde desberdinak aipatu dira eta oraingo honetan bertako elkarte bati ematea erabaki dugu: haurren minbiziaren aurkako elkarteari  (AECC).

3. ALEGIAKO UDALAK EMANDAKO DIRU-LAGUNTZA:
  Kontuak eramaten dituen kideak jakinarazten digu Alegiako Udalak diruz lagundu duela. Egindako diru sarreraren zenbatekoa  iazko antzekoa izan dela.

4. BLOG :
  Gure bloga desagertu egin da edo desagertzen ari da. “Blogsome” delakoa ixten ari da eta bukaera horrekin zeuden blog guztiak desagertuta geratuko dira. Beraz, beste zerbait pentsatu beharko da. Beste blog bat sortzea oso erraza da. Berri horrek “blospot.com” bukaera izango luke. Baina izena pentsatu beharko da, lehenengo berdina edo beste bat.
  Lehenengo izena uztea pentsatu da: alegiakoeskola.blogspot.com

5. ERIZ MAGOA:
Maiatzaren 25ean izango da Eriz Magoaren emanaldia. Oharra pasako da eskolan, egunkarietan  e.a. zabalduko da eta  ordainketari buruz elkarteko kide bat arduratuko da.

6. BALIARRAINGO AUTOBUS GERRIKODUNAK.
  Autobus konpainiara Guraso Elkartetik bidali zen idatzia baina ez dugu erantzunik jaso. Elkarteko kide bat geratu da autobusetan zaintza egiten duenari  galdetzeko.
  Galdetu dio eta eta berak dioenez, gehienetan, autobusa gerrikoduna bidaltzen omen dute, ez beti, baina bai gehienetan.
   
7. ESTATUTOAK:
  DBHko guraso elkarteko kide batek deitu zion gure elkarteko kideari eta esan zion, gure proposamenarekin oso ados ez daudela .Arrazoiak: bi eskola direla, eta bi bezela funtzionatzen dutela. Kontua da beraiek erabaki dutela, guraso guztiei galdeketa bat pasa eta hortik ateratzen dena izango omen da erabakia, hau da, astelehenean, ohar bidez gurasoei galdetuko omen die eta zer erabakitzen duten esango omen digute.
  Gure Organo Gorenean gai honetaz informatzeko geratu gara.

8. GURASOENTZAKO IKASTAROAK:
  Datorren urteari begira, gurasoei zuzendutako ikastaro batzuk proposatu dira .  Memorian sartzeko geratu gara.

9. KIROLA. KONTUAK
  Guraso Elkarteko kirol arduradunak aurtengo ikasturteko kontuak azaldu dizkigu: gastuak, diru sarrerak…  Defizitarioa ateratzen da urtero.  Datorren ikasturteari begira, kirol kuotak igo ala ez igo eztabaida sortu da.  
  Erabakia hartu da :  kirol kuotak berdin mantentzea,  ez  igotzea.  
  Kirol arduradunak kutoak zehaztuko ditu gurasoei banatuko dizkien orrietan:
·         Kirol jarduerak: 50 € /urteko  (25 € azaroan + 25 € martxoan)
·         Pelota:  40 €/ urteko
 
HURRENGO BILERA:  EKAINAK 12 (ASTEARTEA) , 18:00etan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario