2012-06-23

GURASO ELKARTEKO BILERA (2012-06-12)


GURASO ELKARTEKO BILERA (2012-06-12):

Partaideak:  Patxi Rojo, Ioseba Karrera, Agurtzane Arsuaga, Irma Tobar, Ana Jauregi, Tere Vara, Jexux Loidi, Elena Alustiza, Mirari Beloki, Eider Amundarain, Regina Sorarrain, Larraitz Tobar eta Feli Mujika.

Guraso Elkarteak , ekainaren 12an egindako bileran jorratutako gaiak hauek izan ziren:


A.  ESKOLA KONTSEILUAREN IRAUNKORRETIK SORTUTAKO GAIAK:

1.      EGUTEGIA 2012-2013.
Egutegia osatzeko datuak aplikazioak sartu eta ordezkariaren onespenaren zain daude eskolan. Eguerdian 1h 30´ko tartea geratu beharko luke bazkaltzeko, eta gure ikastetxean 1 h 25´ko saioa denez ordezkariaren onespena behar du.

2.      ENGLISH-PITINGLISH ESKAINTZA.
Jarduerak eskaintzen duen enpresaren izaeragatik (pribatua), irakasleek informazioa ez banatzeko iritziarekin jarraitzen dute. IGEk ere publizitatea ez banatzea hobesten du.

3.      IKASTURTE AMAIERAKO BERTSO SAIOA.
Zenbait gurasorekin hitz egin zuen eskolak bertso saioan abestutako bertsoetaz. Emandako erantzunak eta izandako azkartasunak asetu dituela adierazi dute.

Guraso Elkarteko BIlera ere hitz egin da horretaz eta ados gaude eskolak egindakoarekin. Honako oharra bidali zuen eskolak bertso saioan parte hartutako ikasleen gurasoentzako, gertatutakoaren azalpenak emanez:


4.      LPZ .
OOG eta IGEren izenean idatziak bidali dira Hezkuntza Ordezkaritzara. Bilera eskaera zuzendu zaio ordezkariari.
Bilera izan zen baina hala ere momentuz ez dago aldaketarik. 5 urteko gelan 24 ikasle egongo dira irakasle bakarrarekin eta beste bat jardunaldi erdian.
5.      IKASTURTE AMAIERAKO FESTA:
Jaia ondo atera zen. Berrikuntza izan zen oizeko partidena eta oso ondo atera zen. Baita arratsaldeko guztia ere.
6.      ORDEZKARITZA ORGANO GORENAREN BILERA.
Bilera, ekainaren 21ean, 16:00etan. Gai zerrenda:
1.      Ikasturte amaierako oharra:
·        2012-2013 ikasturteko eskola egutegia.
·        Testu liburuak 2012-2013 ikasturterako.
2.      2011-2012 Ikasturteko Plangintzaren memoria.
3.      2011-2012 ikasturteko kudeaketa ekonomikoa.
4.      2012-2013 ikasturterako Proeiktua: ikaskuntza kooperatiboak, teknologia berriak, elkarbizitza. HNP. Kalitatea. Hobekuntza Plana.
5.      Ahozkotasuna gelan proiektuko emanaldian abestutako bertsoak.
6.      2013-2014rako ildo estrategikoak.
7.      Eskolaren izen aldaketa. Guraso Elkarteak uste du ez dela garairik egokiean aldaketa egiteko baina ez du eragozpenik jarriko.
8.      Norberak lekarkeena.


Guraso Elkarteak DBHko estatutuen aldaketa proposatuz egin diren pausu guztien berri eman du. Beraien ikasleak Aralar institutura bidaltzen dituzten 5 eskoletako guraso elkarteek eskatu dute DBHko estatutuak aldatzea, LHn Guraso Elkartean egon direnak Aralar-en egon beharrik ez izateko.  Azken idatziaren arabera ARALAR institutuko guraso elkarteak ez du martxan jarriko prozesu hori. Datorren ikasturtean berriro gaiari helduko zaio.

7.      2012-2013 IKASTURTERAKO IKASTAROAK.
IGEk argazkigintza eta sareen kudeaketarako ikastaroak antolatzeko asmoa dauka.

8.      2012-2013 IKASTURTERAKO JANTOKIKO PREZIOAK.
2012-2013 ikasturterako jantokiko prezioak ezarri ditu Hezkuntza Sailak. Eskolan kuota lineala kobratzen da, hilero berdina. Horretarako, biderkatzen da prezioa (Hezkuntzak finkatutakoa) bider egunak (175) zati hilabeteak (10).

            ** Guraso Elkartean komentatu dugu kolpean aplikatutako igoera (%15ekoa) izugarria dela. Eusko Jaurlaritzak finkatutako prezioak direnez, ezin dugu ezer egin.

  
B)   GURASO ELKARTETIK SORTUTAKO GAIAK:

1.      KURTSO AMAIERAKO FESTA (EKAINAK 16):
Dena antolatuta bezala egin zen eta balorazio positiboa egin zen.  

Apuntatuta geratu dira lanen banaketak, erosketak, jolasen antolaketa (DBHko ikasleak)…, hurrengo urtean begiratu ahal izateko.


2.      ALEGIAKO FESTAK.
·        Uztailaren 11n, asteazkenean, goizeko 10:00etan, Kultur etxean bilera zehaztu da Guraso Elkarteko partaideak , Monika eta Udaletxeko norbait , gurasoen parte hartzea eskatutako jardueretaz hitz egiteko.

·        Uztailaren 13an, ostiralean, haurrak egindako marrazkiak plazan zintzilikatu behar ditugu. Arratsaldeko 16:00etan. Monikak: gantxoak eta sokak ekarriko ditu.

·        Uztailaren 13an: 3x3 partiduak izango direla jakinarazten digu Kirol guraso arduradunak.

·        Uztailaren 16an, Karmen egunean (astelehena), haurrentzako bazkaria antolatu da. Eta egun berean, arratsaldeko 17:00etan haurrentzako jolasak. Bazkaria amaitzean,  15:30aldera, iaz bezala, altxorraren bila antolatuko da ( arrakasta handia izan zuen). 

·        Oharra prestatu eta bidaliko da eskolara guraso boluntarioak apuntatzeko interesatzen zaizkien jardueretan. Jarduera bakoitzean parte hartzeko ordutegiak zehaztuko dira:

o      Bazkarian parte hartu nahi duenak:  13:00etan, plazan.
o      Altxorraren bila: 14:30etan.
o      Jokuetarako: 16:30etan.

·        Altxorraren bila. Erosi behar dira: zintak, opariak …
·         
3.      HAUR TXOKOA:
            Elkarteko kide arduradunak komentatzen digu 11 ume daudela jada apuntatuta datorren  kurtsorako. Langilea eta zerbitzuarekin  oso gustura daudela familia guztiak.
            Aldi berean, garrantzizkoa ikusten da, ekainean abian jarriko den 2 urteko haurren matrikula berrien artean, Haur Txokoaren Zerbitzuari buruzko informazioa zabaltzea.
            Informazioari buruzko oharra egingo du eta eskolako zuzendaritzati emango zaio.

4.      LOGOTIPOA:
Guztion adostasunaz zehaztuta geratu da Guraso Elkartearen logotipoa.

5.      ERIZ MAGOA:
          Emanaldia asko gustatu zen eta parte hartzea ugaria izan zen. Bestalde, kide batek komentatzen du ekintza hauen emaitza (asistentzia aldetik, gustatu edo ez den gustatu) nonbaiten dokumentatuta geratu beharko litzatekeela (aktan edo dokumentu bat sortu behar). Diru asko kostatzen baitute eta hurrengo baterako jakinaren gainean egoteko.

6.      GINKANA (Ekainak 2):
Ekainaren 2an gauzatu zen jarduera hau. Langaurre Txirrindulari Elkartea da antolatzailea Guraso Elkartearekin batera.  Jarduera hau noiz egin guk zehaztu beharko genuke eta  urteko plangintzan sartu. Ekainean baino martxo-apirilean egokiago ikusten dugu. Datorren urterako kontutan hartuko dugu.

7.      KIROL KONTUAK.
            Kontuen  arduradunak jakinarazten digu orain arte izan den kirol arduradunari hil honetan (ekainean) baja emango diola kirol kontuetan, bere karguarekin amaitzen baitu.

8.      BARATZA:
            Baratza guraso arduradunak adierazten digu urik ez dagoela.  Udalari eskaera egin zaio eta ahal den azkarren alta emango dute berriro.                  

           
HURRENGO BILERA:  IRAILAK  17, astelelena 18:00etan.

2012-06-17

ESKOLAKO FESTA 2012

Ekainaren 16an ospatu zen aurtengo eskolako festa.
Goizean 10:00etan 6. mailako ikasle eta gurasoen arteko kirol jarduerak izan ziren eskolako jolastokian eta larraitz auzoan.




16:00etan ikasleen emenaldia izan zenb herriko frontoian. Jarraian merienda eman zitzaien ume guztiei jolastokian  (Ogi Berrik dohan eman zituen ogi eta napolitana guztiak, eskerrik asko!) Segidan hainbat joko egin ziren. Aurten DBHo ikasleek antolatu zituzten jolas horiek.
20:00etan Guraso Elkartearen eskutik zahagi ardoa egin zen herriko plazan.