GURASO ELKARTEKO BILERA (2012-06-12):
Partaideak: Patxi
Rojo, Ioseba Karrera, Agurtzane Arsuaga, Irma Tobar, Ana Jauregi, Tere Vara,
Jexux Loidi, Elena Alustiza, Mirari Beloki, Eider Amundarain, Regina Sorarrain,
Larraitz Tobar eta Feli Mujika.
Guraso Elkarteak , ekainaren 12an
egindako bileran jorratutako gaiak hauek izan ziren:
A. ESKOLA KONTSEILUAREN IRAUNKORRETIK SORTUTAKO GAIAK:
1.
EGUTEGIA
2012-2013.
Egutegia
osatzeko datuak aplikazioak sartu eta ordezkariaren onespenaren zain daude eskolan.
Eguerdian 1h 30´ko tartea geratu beharko luke bazkaltzeko, eta gure ikastetxean
1 h 25´ko saioa denez ordezkariaren onespena behar du.
2.
ENGLISH-PITINGLISH
ESKAINTZA.
Jarduerak
eskaintzen duen enpresaren izaeragatik (pribatua), irakasleek informazioa ez
banatzeko iritziarekin jarraitzen dute. IGEk ere publizitatea ez banatzea
hobesten du.
3.
IKASTURTE
AMAIERAKO BERTSO SAIOA.
Zenbait
gurasorekin hitz egin zuen eskolak bertso saioan abestutako bertsoetaz. Emandako
erantzunak eta izandako azkartasunak asetu dituela adierazi dute.
Guraso Elkarteko
BIlera ere hitz egin da horretaz eta ados gaude eskolak egindakoarekin. Honako
oharra bidali zuen eskolak bertso saioan parte hartutako ikasleen gurasoentzako,
gertatutakoaren azalpenak emanez:
4.
LPZ
.
OOG eta IGEren
izenean idatziak bidali dira Hezkuntza Ordezkaritzara. Bilera eskaera zuzendu
zaio ordezkariari.
Bilera izan zen
baina hala ere momentuz ez dago aldaketarik. 5 urteko gelan 24 ikasle egongo dira
irakasle bakarrarekin eta beste bat jardunaldi erdian.
5.
IKASTURTE
AMAIERAKO FESTA:
Jaia ondo atera zen.
Berrikuntza izan zen oizeko partidena eta oso ondo atera zen. Baita
arratsaldeko guztia ere.
6.
ORDEZKARITZA
ORGANO GORENAREN BILERA.
Bilera,
ekainaren 21ean, 16:00etan. Gai zerrenda:
1.
Ikasturte
amaierako oharra:
·
2012-2013
ikasturteko eskola egutegia.
·
Testu
liburuak 2012-2013 ikasturterako.
2.
2011-2012
Ikasturteko Plangintzaren memoria.
3.
2011-2012
ikasturteko kudeaketa ekonomikoa.
4.
2012-2013
ikasturterako Proeiktua: ikaskuntza kooperatiboak, teknologia berriak,
elkarbizitza. HNP. Kalitatea. Hobekuntza Plana.
5.
Ahozkotasuna
gelan proiektuko emanaldian abestutako bertsoak.
6.
2013-2014rako
ildo estrategikoak.
7.
Eskolaren
izen aldaketa. Guraso Elkarteak uste du ez dela garairik egokiean aldaketa
egiteko baina ez du eragozpenik jarriko.
8.
Norberak
lekarkeena.
Guraso Elkarteak DBHko estatutuen aldaketa
proposatuz egin diren pausu guztien berri eman du. Beraien ikasleak Aralar institutura
bidaltzen dituzten 5 eskoletako guraso elkarteek eskatu dute DBHko estatutuak
aldatzea, LHn Guraso Elkartean egon direnak Aralar-en egon beharrik ez izateko.
Azken idatziaren arabera ARALAR institutuko
guraso elkarteak ez du martxan jarriko prozesu hori. Datorren ikasturtean
berriro gaiari helduko zaio.
7.
2012-2013
IKASTURTERAKO IKASTAROAK.
IGEk
argazkigintza eta sareen kudeaketarako ikastaroak antolatzeko asmoa dauka.
8.
2012-2013
IKASTURTERAKO JANTOKIKO PREZIOAK.
2012-2013
ikasturterako jantokiko prezioak ezarri ditu Hezkuntza Sailak. Eskolan kuota
lineala kobratzen da, hilero berdina. Horretarako, biderkatzen da prezioa (Hezkuntzak finkatutakoa) bider
egunak (175) zati hilabeteak (10).
**
Guraso Elkartean komentatu dugu kolpean aplikatutako igoera (%15ekoa) izugarria
dela. Eusko Jaurlaritzak finkatutako prezioak direnez, ezin dugu ezer egin.
B)
GURASO ELKARTETIK
SORTUTAKO GAIAK:
1.
KURTSO
AMAIERAKO FESTA (EKAINAK 16):
Dena antolatuta bezala egin zen eta balorazio
positiboa egin zen.
Apuntatuta geratu dira lanen banaketak, erosketak,
jolasen antolaketa (DBHko ikasleak)…, hurrengo urtean begiratu ahal izateko.
2.
ALEGIAKO
FESTAK.
·
Uztailaren
11n, asteazkenean, goizeko 10:00etan, Kultur etxean bilera zehaztu da Guraso Elkarteko partaideak , Monika eta Udaletxeko norbait , gurasoen parte
hartzea eskatutako jardueretaz hitz egiteko.
·
Uztailaren
13an, ostiralean, haurrak
egindako marrazkiak plazan zintzilikatu behar ditugu. Arratsaldeko 16:00etan. Monikak: gantxoak eta sokak
ekarriko ditu.
·
Uztailaren
13an: 3x3 partiduak izango direla jakinarazten digu Kirol guraso arduradunak.
·
Uztailaren
16an, Karmen egunean (astelehena), haurrentzako bazkaria antolatu da. Eta egun berean, arratsaldeko
17:00etan haurrentzako jolasak. Bazkaria amaitzean, 15:30aldera, iaz bezala, altxorraren bila
antolatuko da ( arrakasta handia izan zuen).
·
Oharra
prestatu eta bidaliko da eskolara guraso boluntarioak apuntatzeko interesatzen
zaizkien jardueretan. Jarduera bakoitzean parte hartzeko ordutegiak zehaztuko
dira:
o
Bazkarian
parte hartu nahi duenak: 13:00etan,
plazan.
o
Altxorraren
bila: 14:30etan.
o
Jokuetarako:
16:30etan.
·
Altxorraren
bila. Erosi behar dira: zintak, opariak …
·
3.
HAUR
TXOKOA:
Elkarteko
kide arduradunak komentatzen digu 11 ume daudela jada apuntatuta datorren kurtsorako. Langilea eta zerbitzuarekin oso gustura daudela familia guztiak.
Aldi
berean, garrantzizkoa ikusten da, ekainean abian jarriko den 2 urteko haurren
matrikula berrien artean, Haur Txokoaren Zerbitzuari buruzko informazioa
zabaltzea.
Informazioari
buruzko oharra egingo du eta eskolako zuzendaritzati emango zaio.
4.
LOGOTIPOA:
Guztion adostasunaz zehaztuta geratu da Guraso
Elkartearen logotipoa.
5.
ERIZ
MAGOA:
Emanaldia
asko gustatu zen eta parte hartzea ugaria izan zen. Bestalde, kide batek
komentatzen du ekintza hauen emaitza (asistentzia aldetik, gustatu edo ez den
gustatu) nonbaiten dokumentatuta geratu beharko litzatekeela (aktan edo
dokumentu bat sortu behar). Diru asko kostatzen baitute eta hurrengo baterako
jakinaren gainean egoteko.
6.
GINKANA
(Ekainak 2):
Ekainaren 2an gauzatu zen jarduera hau. Langaurre
Txirrindulari Elkartea da antolatzailea Guraso Elkartearekin batera. Jarduera hau noiz egin guk zehaztu beharko
genuke eta urteko plangintzan sartu. Ekainean
baino martxo-apirilean egokiago ikusten dugu. Datorren urterako kontutan
hartuko dugu.
7.
KIROL
KONTUAK.
Kontuen
arduradunak jakinarazten digu orain arte izan den kirol arduradunari hil
honetan (ekainean) baja emango diola kirol kontuetan, bere karguarekin amaitzen
baitu.
8.
BARATZA:
Baratza
guraso arduradunak adierazten digu urik ez dagoela. Udalari eskaera egin zaio eta ahal den
azkarren alta emango dute berriro.
HURRENGO BILERA: IRAILAK 17, astelelena 18:00etan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario