Partaideak: Nekane Mujika, Iñaki Iturbe, Jesus Loidi,
Juana Dávila, Irma Tobar, Larraitz Rodriguez, Agurtzane Arsuaga, Leire Tello,
Jaione Olano eta Feli Mujika.
A- ESKOLA KONTSEILUAREN IRAUNKORRETIK SORTUTAKO GAIAK:
1.- ZUHAITZ EGUNA.
Balorazio positiboa denon
aldetik.
Guraso Elkarteko kideak 14:45etan geratu gara eskolan laguntzeko.
IGEk egindako ekarpena: 100,-€-koa izan dela jakinarazi digu diruzainak.
3.- IGERIAN IKASTEKO IKASTAROA.
Martxoaren 18an hasiko dira 1., 2.,
3. eta 4. mailak, Tolosako Usabal kiroldegian. Aste bete oporren aurretik
egingo dute. Beste biak, Aste Santuaren ondoren.Ikasleen guraso bakoitzak ordaindu beharrekoa: 14,55 € izango da.
Gastuak (monitoreak + garraioa) honela finantziatzen dira:
--Foru Aldundiak: 18 € ikasleko.
--Udalerriek: Gastu orokorrari Foru Aldundiko finantziazioa kenduta, gelditzen den diferentziaren erdia jartzen dute, herri bakoitzak bere ikasle kopuruaren arabera. Alegiako Udalak gastuaren gehiengoa jartzen du.
--Ikasleen gurasoak: Gelditzen den diferentziaren beste erdia (14,55 €/ikasleko).
Guraso Elkarteak sinatutako atxikimendu-orria eskolara (Jokini) ahalik eta azkarren emango zaio, berak horrela eskatu baitu.
5.- GURASO BATEN KONTSULTA, HAUTSITAKO BETAURREKOEI BURUZ.
Bost urteko ikasle bati betaurrekoak hirugarren
aldiz hautsi zaizkio. Ama, asegururik badaukagun galdezka etorri da.Hezkuntza Sailak ez dauka horrelako asegururik.
Gurasoek erreklamazioa egin dezakete:
1.-Hezkuntza Sailari zuzendu eta eskolara ekarriko den idatzia, azalduz:
*Nor den. *Non bizi den. *Zer gertatu zen. *NANren fotokopia.*Fakturaren fotokopia.
2.-Eskolak idatzia osatuko du eskolan jasotako bertsioarekin.
3.-Bi idatzi hauek Hezkuntza Saileko Lege Aholkularitza atalera bidaliko ditu ikastetxeko arduradunak.
4.-Lege Aholkularitzako arduradunek erabakiko dute erreklamazioa kontuan hartu edo ez.
5.-Gasteizko Hezkuntzako arduradunek erabakiko dute erreklamazioa kontuan hartu edo ez.
Orainarte ikasturte bukaeran pasa izan digute betetzeko baina denbora gehiago izan dezagun, aurten, azkarrago. Ikasturte hasieran aurkeztutako txostenean oinarrituta hurrengo bileran osatzen hasiko gara.
1.-GURASOEI ZUZENDUTAKO HITZALDIA.
“Beldurrak haurtzaroan” hitzaldia
zehaztuta dago: martxoak 21, osteguna, arratsaldeko 19:00etan, kultur etxean. Eskolan
oharra banatuta dago. Baikaratik hitzaldiari buruzko kartelak bidali dituzte
eta eskolako, kultur etxeko iragarkietan jarriko ditugu, baita ere Hitzan, blogan … 40 inguru ikaslek eman dute izena. Bi talde osatu dira eta bi monitore izango dira tanda berean. Ordutegia: ostegunetan, 16:30-18:00, kultur etxean. Apirilaren 18an hasi eta ekainaren 6an amaitu (8 saio). Kostua: 1.450 €. Gai honen arduraduna ezin izan da etorri bilerara eta ikasleek ordaindu beharreko kuota hurrengo bileran zehaztuko dugu. Aurreko ikasturtean ikastaroaren kuota bi zatitan kobratu zen baina aurten, hasieratik kuota osoa kobratuko da eta bidaliko zaien oharrean zehaztuko da dena.
Aurten ere, familia bateko hiru seme-alaba (ikasle) ikastaroan daude izen emanda eta iaz erabaki bezala, kasu honetan, familiari hiru ordez bi kuota kobratuko zaizkio.
ANTZERKI TAILERRA:
16 ikaslek eman dute izena.
Bakoitzari bidali zaio oharra. Ordutegia: astearteetan, 16:00-17:00etara izango da.
Apirilaren 18an hasi eta ekainaren 18an amaitu (11 saio). Ikasleko kuota: 15
€-tan zehaztu da.
HURRENGO BILERA EGUNA : APIRILAK
23, ASTEARTEA, ARRATSALDEKO 18:00ETAN.
No hay comentarios:
Publicar un comentario