Partaideak: Mirari Beloki, Tere Vara, Agurtzane Arsuaga,
Jesus Loidi, Mª Jose Izagirre, Iñaki Iturbe, Leire Tello, Larraitz Rodriguez,
Nekane Mujika eta Feli Mujika.
A- ESKOLA
KONTSEILUAREN IRAUNKORRETIK SORTUTAKO GAIAK:
1.- LOMCEren
INGURUKO INFORMAZIOA.
LOMCEri buruzko hiru sindikatuen azalpena izan zuten
irakasleek. Sindikatuen ordezkariek IGEri informazioa emateko prestutasuna
adierazi zuten, IGEko ordezkariek interesgarri ikusten badute.
Joan den astean, apirilaren
23an, gurasoei zuzendutako LOMCEri
buruzko hitzaldi informatiboa izan zen eta
IGEko ordezkari batzuk bertan izan ziren.
2.- ILDO
ESTRATEGIKOAK:
Eskolak, 2009ko maiatzean, hurrengo lau urtealdirako
(2009-2013), lerro estrategikoak zehaztu zituen. Bi goizeko saioetan, irakasle,
guraso eta zerbitzuetako ordezkariek hartu zuten parte. Lau urteko aldia bukatzear
dagoenez, hurrengo lau urtealdirako ildoak adosteko prozesua martxan jarri
beharko dugu ikasturtea amaitu baino lehen. IGEra pasatzen da,
2009-2013 lau urtealdirako Ildo estrategikoak dokumentua eta adosteko
jarraitutako urratsak.
Ildo
estrategikoen bilerak maiatzean egingo dira, goizez, eta egunak zehaztu gabe
daude. IGEtik gutxienez bi guraso behar dira. Azkenean bilera horietara 3 guraso joateko
geratu dira.
3.- IKASTURTE AMAIERAKO FESTA.
Ekainaren 15erako udal
lokalen erabilerarako eskaera orria aurkeztu du Eskolak kultur etxean.
Egun
horretan, kantaldiaren ostean, IGEk merienda eta jolasak eskeintzen ditu
eskolako patioan: haurrentzako
ogitartekoa eta freskagarria eta gurasoentzako
sagardoa. Hurrengo bileran meriendarako erosi beharreko osagaiak eta
kantitateak zehaztuko ditugu.
Iazko
amaierako festan, goizez, LH6. mailako
ikasleei ekintza berezi bat eskeini zitzaien: partiduak beren gurasoekin eta
bukaeran hamaiketakoa (Patxik - Josebak antolatu zuten ). Baina aurtengo 6. Mailako taldean mutilak ez daude eskola kirolean
sartuta eta beraientzako kirol jarduerak antolatzea
kontraesanahi bat da, nahiz eta neska batzuk badabiltzen baina zerbait
egiteko oso gutxi dira. Horregatik
kirol jarduerak ez dira egingo eta beste zerbait antolatzeko gelako ikasleen gurasoen
inplikazioa beharko litzatekeela esaten da eta ez da ezer erabaki.
Bestalde,
merienda eta gero, haurrentzako jokuak eta tailerrak antolatu ohi dira. Guraso batzuk proposatzen dute zerbait
desberdin egitea, hau da, jarduera mota desberdinak. Gainera propaganda jaso
dugu animazio etxe batzuretatik. Adibidez, puzgarriak, koltxonetak, joku
kooperatiboak etabar… Guraso kide bat arduratu da etxe horietako batetara deitzeko
eta informazioa pasako digu. Eguraldi txarrarekin tresna guzti horiek non jarri lotuta utzi beharko litzateke.
4.- IRTEERAK.
Eskolak IGEri pasa dio 3.
Hiruhileko irteeren laburpen orria. Aktari eransten zaio.
5.- EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA.
4. mailakoek
e-diagnostiko proba hiruhileko honetan pasako dute.
ISEI-IVEIk prestatutako
probak, bi goizetan osatuko dituzte, aurten lehen aldiz, ordenagailuz. Lehen
goizean, Gaztelania (entzumena
eta irakurmena), Matematika eta
Mixtoa (Ikasten ikasi,
ikasleen %50ak, Idazmena euskaraz, ikasleen %25ak, eta Idazmena
gaztelaniaz, ikasleen %25ak) egingo dituzte. Bigarren goizean, Euskara (entzumena eta
irakurmena), Zientzia-Gizarterako
konpetentzia eta ikasleentzako
galde-sorta egingo dute.
6.-MATRIKULA BERRIA.
2013-2014 ikasturterako,
HH 2 urteko gelarako beste izen emate eskaera berri bat jaso dugu,
hemezortzigarrena.
Eskolari
galdetzeko geratu gara aurreko ikasturtean bezala, aurten, hurrengo kurtsoari begira ez al dugun
Delegaritzaren aurrean proposamenik edo eskaerarik egin behar.
7.- LIBURUAREN EGUNA.
Apirilaren 23an,
asteartea, liburuaren eguna ospatu zen Eskolan. Horretarako, ikasleen gurasoei
liburu/ipuina irakurtzera etortzeko gonbidapena zabaldu zitzaien. Hamabi bat
gurasok parte hartu zuten.
Bestalde, atzerritik
etorritako hainbat ikaslek ere ipuina irakurri zieten ikasle txikiagoei.
B.-
GURASO ELKARTETIK ATERATAKO GAIAK.
Urtero bezala, maiatzean
haurrentzako magiako emankizuna eskeiniko dugu.
Lehenengo, Kultur etxekoekin zehaztuko da eguna eta ordua eta ondoren zein
Magoa ekarri erabakiko dugu. Guraso kide batek zerrenda bat lortu du.
2.- ALDABAKO FAMILIA BATI GARRAIOA KENDUKO DIOTE.
IGEko ordezkari batek
Aldabako guraso baten deia jaso du. Eskolatik deitu diotela esanez
hurrengo ikasturteari begira, garraioa ez duela izango, Delegaritzatik
esandakoa. Momentu honetan, Aldabatik, haur bat jeisten da, eta beste bat dago,
DBHra jeisten dena. Guraso honek IGEra
jo du laguntza eske, borroka denon artean egin dezagun.
Gai honekin aurrera
egiteko Delegaritzak emandako arrazoiak jakin behar ditugu, eta eskolari galdetzeko geratu gara. Eta
erreklamaziorako epeak ote dauden.
3. GURASOENTZAKO
HITZALDIA (BALORAZIOA):
Martxoaren 21ean burutu
zen gurasoentzako zuzendutako hitzaldia: “Beldurrak haurtzaroan”. Balorazioa positiboa
izan da baina edukien aldetik eskasa, gehiago espero zuten hitzaldian parte
hartutako gurasoek. Beraz, Hizlari
berrien proposamenak aurkeztu beharko
ditugu.
Guraso kide batek aipatzen du Goierriko ikastetxe
batean profesional batek gurasoei zuzendutako
hitzaldiak eman dituela arrakasta haundiarekin. Ea hurrengo bilerarako bere izena lortzen duen.
4.- ARARTEKO RESOLUZIOA WIFI-RI BURUZ:
Guraso kide batek, Ararteko ebazpena aipatu du eta wifi
konexio sistemak sortzen duen kutsadura elektromagnetikoarengatik eta
haurrengan sor ditzakeen kalteengatik kezka azaldu du.
Arartekoaren 2013ko apirilaren 4ko ebazpena. Horren bidez,
Hezkuntza Sailari gomendatzen zaio Eskola 2.0 hezkuntza programara sartzeko
baldintzak berrikus ditzan eta programa hori garatzeko irrati-maiztasunen
igorpen-mailak murrizteko aukera eskaintzen duten neurriak ezar ditzan.
Kutsadura elektromagnetikoaren kontrolak (neurketak) egin
beharko liratekeela adierazi da (gai honi buruz eskolarekin hitz egiteko geratu
gara).
5.- GURASO BATEN KONTSULTA, HAUTSITAKO BETAURREKOEI BURUZ.
Bost urteko ikasle bati betaurrekoak hirugarren aldiz
hautsi zaizkio. Ama, eskolara jo du lehenengo eta orain Guraso
Elkartearen laguntza eskatu du.
Hezkuntza Sailak ez dauka
horrelako asegururik. Familiak erreklamazio bat aurkeztu du eskolako idatzi
batekin batera eta Gasteizko Hezkuntzako arduradunek erantzungo diote.
Aipatu da Optika dendatan
aseguruak egiten dituztela.
Guraso Elkarteak momentuz
ez du esku hartuko gai honetan.
6.- JANGELAKO KUOTETAN KENKETAK NOIZ APLIKATZEN DIREN:
Jangelako guraso kide arduraduna enteratu da
jangelako arduradunari galdetuz zein kasutan aplikatzen dituzten kenketak
jangelako kuotetan. Orokorrean hauek dira:
-
3 egun baino gehiago faltatu ezkero,
aurrez abisatuta.
-
Eskolak antolatutako irteera guztietan.
7- PATIOKO KOMUNAK ZAINDU BEHARRA.
Arratsaldeetan, eskola ixten denean, 16:00etatik aurrera, patioko
komunak irekitzen dira arratsaldeko partean bertan jolasten gelditzen diren haurrak erabili ahal izateko.
Baina haurrek ez dituzte errespetatzen (jolastoki bezala hartzen dituzte eta ureztatu, lokaztu, trabatu... ) eta gurasoak ez dira arduratzen. Beraz, zer egin ? Ohar bat bidaltzea etxeetara erabaki da. Lehendik ere arazo berdinaren aurrean oharra bidali zen etxeetara eta efektu ona egin zuen.
8.- HAURRENTZAKO IKASTAROAK (jarraipena):
- Martxan dauden bi
ikastaroen Kuotak ez dira pasa oraindik.
-Txontxongiloaren
ikastaroaren kuota: 30 € -tan zehaztu da.
-Beste familia bat
dago bere 3 seme-alabak txontxongilo ikastaroan izena emanda, beraz,
familia honi ere 2 kuota kobratuko zaizkio, 3 ordez. Momentuz 2
familia daude kenketa berezi honekin.
9.- ALEGIAKO FESTETAKO LAGUNTZA:
Guraso kide batek dierazten digu, Festa Batzordeak Guraso Elkarteari laguntza eskatzen diola festetako
ekintza batzuk antolatzeko. Eskolako guraso guztien artean boluntarioak
eskatzen dira. Eguna: Uztailak 15 (astelehena). Ekintzak: marrazkiak zintzilikatzea, altxorraren
bila jokua, bazkaria zerbitzatzeko, tailerrak eta jolasak…. Hurrengo bileran zehaztuko da.
10.- 2012-2013 IKASTURTEKO
PLANGINTZAREN MEMORIA.
2012-2013 Ikasturteko
plangintzaren memoria maiatzak 15erako osatu eta eskolari pasatzeko geratu gara.
HURRENGO
BILERA EGUNA : MAIATZAK 20, ASTELEHENA, ARRATSALDEKO 18:00ETAN.
No hay comentarios:
Publicar un comentario