Partaideak: Mª Jose
Izagirre, Pili Palomares, Elena Alustiza, Nekane Mujika, Juani Dávila, Feli
Mujika, Agurtzane Arsuaga, Irma Tobar, Larraitz Rodriguez, Iñaki Iturbe eta
Jaione Olano.
ESKOLA KONTSEILUAREN IRAUNKORREKO
GAIAK:
1.- IRAKASLEAK.
Alegiako eskolan dauden
irakasleen kopuruak azaldu dira. HHn 6 tutore eta laguntzaile bat, LHn 7 tutore
eta 6 espezialista (Gorputz Heziketa, ingelesa, musika, HIPIa, aholkularia eta
Pta), erlijioko maisua konpartitua (Berastegi eta Amezketa), logopeda
hezitzailea (ez irakaslea), jangela arduraduna eta AKA (administrazio lanak).
2.- LH 6.MAILA.
28 ikasle daude matrikulatuak ( 4 etorkin, 2
errepikatzaile, laguntza beharrekoak….). Ikusita zer nolako gela den,
gurasoak, guraso elkarteak eta organo gorenak bikoizketa eskatu zuten gela
honetako bereiziki.
Uztailean
Donostiatik, Nekane Agirrek 28 ikasleekin jornada erdiko laguntza izango
genuela adierazi zuen. Bainan irailean ikasle bat ez da azaldu eta ez dakigu
non dagoen. Bere gurasoekin ezin da komunikatu. IGEko partaide batzuk komentatu
zuten, ikasle honen lehengusuak esan zuela, ez dela etorriko. Beraz, momentu
honetan 27 daude. Zuzendariak Donostiako
Nekane Agirrerekin hitz egingo du egoeraren berri jakiteko.
Ikasle eta familia kopuruari
buruzko zerrenda eskatzekotan gelditu gera eskolari.
3.-UDALETXEA.
Eskolak udaletxearekin uztailean
egindako bileran argiteria eta berogailuaren aurrezteaz hitz egin zen. Esfortzu
bat egingo da. EA21eko ikasturte honetako gaia ENERGIA da. Honekin lotuta
argiterian 27 argi kendu dira, toki argitsuenetan ezabatu dira. Ondo badoa horrela
jarraituko da eta arazoren bat badago gaia berriz aztertuko da.
HHko berogailuaren erabilera
okerra dela eta hausnarketa bat egin zen, EA21etaz baliatuta, berogailua
erabili behar den momentuan gelaz gela ikasleek
tenperatura, berogailu iriki-itxi kopurua… neurtuko dituzte txantiloi
baten bidez. Emaitzak ikusi ondoren udalarekin elkartuko dira.
4.- IKASLEAK.
2013-2014 ikasturtean 238
ikasle daude eta honela daude banatuak:
HH2 18 ikasle
HH3 28 ikasle
HH4 28 ikasle
HH5 21 ikasle
LH1 24 ikasle
LH2 20 ikasle
LH3 30 ikasle
LH4 23 ikasle
LH5 18 ikasle
LH6 28 ikasle
5.-HJA –Erlijioa / Erlijioa – HJA.
LH5. Mailatik erlijiotik HJAra aldatzeko 2
eskaera izan dira irailean. Ikuskariaren hitzetan, ebazpenak dion bezala: aldaketak
batetik bestera egin daitezke beti idatziz, bai HJAtik erlijiora edo erlijiotik
HJAra.
Eskolak AJAn jar dezake aldaketak egiteko epe
bat. Hau Organo Gorenak onartu behar du. Ikasturte amaierako
zirkularrean ohar gisa agertzea gomendatu du.
6.- PROIEKTUAK.
Eskolak martxan dituen
proiektuetan, pertsona hauek parte hartzen dute:
-Kalitatea: Joseba, Nekane Guerrero.
-HNP: Nekane Lopez eta Larraitz.
-Ikaskuntza Kooperatiboa: Iñigo eta Arantza.
-Elkarbizitzan: Axun eta Iñaki.
-EA21: Jone eta Esther.
7.- ESKOLA KIROLA:
LH2.zikloan( 3-4. Mailak) oso
neska gutxi apuntatu dira. Udaletxeko zinegotziekin eta elkartu zen kirol taldearekin. Gelaz gela animatu
ondoren, 8 izatera iritsi dira, honela taldea osatuz.
8.- BIZIKLETA FESTA:
Irailak 21, bizikleta festa
ospatu zen. Komentatu zen partaidetza txikia izan zela beste urteekin
alderatuz.
9.- KONTSUMOBIDE:
Ikastaro desberdinak azaldu dira
gurasoentzat. Irailak 25erako da izena
emateko epea, eta epea gertu dagoenez, ikastetxeari informazioa azkar pasatzea komeni da.
-Adingabeak eta teknologia berriak.
- Publizitateari aurre egiteko onena
hezitzea.
Beste urtetan, honelako
hitzaldietan gurasoen partaidetza oso txikia izan ohi da. Komentatzen zen,
egiten diren ordutegiak agian ez direla
egokiak. Proposatu zen, galdetzea ordutegia aldatzea badagoen.1.- HAURTXOKOA:
IGEko Haurtxoko partaideak
haurtxokoari dagokion informazioa ekarri zuen.
Zaintzaileak proposatu zuen ordaintzea egoten den denboraren arabera, horrela pentsatzen du
agian jende gehiagok beraien haurrak ekarriko dituztela. Gaur egun, 6€
ordaintzen dira eguneko. Hilabetean 10 egun baino gehiago etortzen denak 60€
ordaintzen ditu, bestela lehen esan bezala 6€ eguneko.Proposamen desberdinak jarri ziren mahai gainean, bainan erabaki zen Milari informea eskatzea, momentu honetan dauden haur kopurua eta bakoitzak zenbat denbora pasatzen duen.
Baita ere aztertzen da langilearen egoera eta jangelako langileen hitzarmenean sartzea proposatzen da. Aurretik baloratu behar da aurtengo ikasturtean izen emanda dauden ikasle kopuru zehatza zein den eta betetako ordutegiak.
2.- DIRU KONTUAK:
IGEko diruzainak aurkeztu
ditu 2012-2013 ikasturteko kontuak (2012-09-01etik
2013-09-23ra bitartera).
2.- ORDEZKOA:
IGEko partaide baten baja dela eta (ez du seme-alabarik San Juan eskolan ikasten duenik), ordezkoa jarri behar dela batzuk
diote, beste batzuk zioten urte bete dela bakarrik eta ez sartzea inor.
OGG-Ordezkaritza Organo Gorena edo Eskola Kontseiluan osatzen duten kide kopuru
totalaren erdia osatu behar dugu gutxienez eta une honetan 14 guraso gara eta 15ekin osatzen da. Beraz, azkeneko bozketan osatutako ordezko zerrendatik lehenengo postuan geratu zirenak sartu beharko dutela erabaki da. Gutako kide batek abisatuko diela geratu da. Berez, urtebete tokatzen zaie, baina komentatu zen gonbidapena
luzatuko zaiela 4 urtetan egotekoarena. Iraunkorrekoak eskolako zuzendaritza taldeari jakinaraziko dio hurrengo bileran ordezkapen honetaz eta guraso berriaren izenak pasako dizkio.
3.- AZKEN OHARRAK:
- Iraunkorreko arduradunek
proposatu dute hemendik aurrera bilerak ostegunetan izatea.
- Gurasoentzako formazioa: profesional batzuk aipatu dira eta hurrengo bileran sakonduko dugu.
- Euskarako arduradunak adierazi dizkigu, joan den ikasturte amaieran, ikastaroetan parte hartu zuten ikasleei pasatako inkesten emaitzak (oso inkesta gutxi jaso omen zituzten).
hurrengo bilera: Urriak 17 (osteguna), arratsaldeko 18:00etan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario