2014-06-05

GURASO ELKARTEKO BILERA 2014/05/08

GURASO ELKARTEKO BILERA
EGUNA: 2014EKO MAIATZAK 8.
Partaideak: Irma Tobar, Larraitz Rodruiguez, Agurtzane Arsuaga, Nekane Mujika, Feli Mujika, Tere Vara, MªJose Izagirre, Elena Irazusta, Juana Dávila, Iñaki Iturbe, Mirari Beloki, Pili Palomares eta Jaione Olano.
          A.  BATZORDE IRAUNKORREKO GAIAK.
1.- HNP.
Lau urtetarako proiektua eginda dago. HNPko arduraduna guraso elkarteko batzordekidearekin bilduko da eta proiektua azalduko dio. HNPko proiektuaren barruan kontenplatzen diren “KANTAGINTZA” saioak aste honetan burutuko dira.
2014-05-05ean Ikaztegietan LH 1.3.4.mailak (oinez).
2014-05-09an Altzon HH4, HH5 eta LH 2.mailak
HH4 eta HH urtekoak autobusez joango dira eta LH2 mailakoak berriz, oinez.
2.- PROIEKTUAK.
SAN JUAN HLHI ikastetxeak 2014-2015 ikasturtean “BIDELAGUNA” proiektuan parte hartzeko eskaera egin du eta bertan parte hartzeko ikastetxeak egindako proiektu proposamena aurkeztu da.
Proiektu hau aurrera eramateko irakasle bat kontratatu behar da eta Pedagogi batzordeak, bai klaustroari bai guraso elkarteari proposamen hau egin dio beraien ekarpenak egin ditzaten:
                1.- Aukeraketa publikoa izatea.
                2.-Euskalduna izatea.
                3.- Alegiako edo gure 2 ikastetxeetako batean ikasi duena izatea.
                4.- Magisteritza eginda edo egiten ari dena izatea.
Horretarako osatuko den batzordeak aukeratuko du irakaslea. Batzorkideak: Bidelaguna proiektuko arduradunak (ikasketa burua, aholkularia), LH5. eta 6. mailako tutoreak eta guraso elkarteko 2 partaide.
Irakaslea,  IGEk kontratatua izan beharko duela, Baikarak lagunduta.  Baina IGEko partaide gehienek kontratazioaren kasu hori ez zuten oso garbi ikusten eta iraunkorrekoak zuzendaritza taldearekin  hitz egiteko geratu dira, dauzkagun zalantzak argitzeko.

3.- HOBEKUNTZA PLANA.
HOBEKUNTZA PLANA eginda dago eta guraso elkarteak kopia bat jaso du, aztertu eta proposamenak egin ditzan.

4.- 2014-2015 URTERAKO PLANGINTZA.
Datorren ikasturterako 2 gela behar ditugu eta horretarako  Gema Gonzalez de Txabarri, lurralde ordezkariarekin harremanetan jarri da zuzendaritza, bilera bat egiteko.
Eskolak delegaritzara deitu du  eta jaso den erantzuna da dirurik ez dagoela. IGE-ri laguntza eskatzen diote, delegaritzara joan eta bileraren bat egiteko.
Delegaritzako Nekane Agirrek eskolari esan dio, udaletxearekin hitz egiteko, udalak lokalaren bat libre duen jakiteko. Zuzendariak erantzun du esanez, hori ez dela beraien lana.
IGEko partaideak bilerara joateko ados azaldu dira eta eskolarekin koordinatuko dira datorren ikasturteari begira zein diren beharrak zehazteko, delegaritzara eskaera bideratzeko.

5.- MEMORIA.
Guraso elkarteak bete beharreko memorian zatia jaso du, eskolak banatua. Maiatzean entregatu behar dugu beteta.  Kide batek hartu du betetzeko, baina azkenean bertan denon artean osatu da.

B.- GURASO ELKARTETIK ATERATAKO GAIAK:
1.-ALEGIAKO FESTAK.
 Aurreko bileran erabaki zen, Alegiako festetan, haurrentzako jolasak antolatu eta laguntzaile lanetan,  IGEk ez duela aurten parte hartuko, guraso  faltagatik. IGEk ez du nahiko kopurua osatzen. Baina festetako haurrekin lotutako beste jardueretan  laguntzeko prest azaldu gara: marrazkiak zintzilikatu eta  haurren eguneko bazkaria zerbitzatzeko. Azken honetan guraso boluntarioak  parte hartzen dute.  Ikasturtea bukatu  baino lehen oharra pasako da eskolan boluntarioak biltzeko.
Marrazkiak jartzeko kide batzuk izena eman dute.

2.- MENDI ELKARTEA.
Aurreko urtean, gonbidapena jaso zen bileretara joateko. Kezkatuak zeuden jendearen erantzuna bajua zelako. Zailtasunak zituztelako irteerak antolatzeko.
Orain esan digute, beste saiakera bat egingo dutela jendea elkartzeko . Gure elkar-lana nahi dute, ekainerako antolatu nahi dute irteera bat.  Oharra IGEren bitartez zabalduko da ikastetxean eta datorren urteko plangintzan sartuko da Mendi elkartearekin elkarlana.
3.-HAURTXOKOA.
Aurreko bileran gelditu zen, zozketaren bidez erabakiko zela ordezko langilea aukeratzea.
Horixe egin da eta honela gelditu da zerrenda:
                1.- Vanesa López Fernández.
                2.- Andrea Larrañaga.
                3.- Mikel Arteaga Zabala.

Haur txokoaren arduraduna gelditu  da hauei jakinarazteko beraien beharra tokatuko balitz, nola izango litzatekeen.
Milari ere hauen telefono zenbakiak emango zaizkio, jakiteko berak ezin duenean nori deitu behar dion.


4.- ELKARBIZITZA PLANA.
Aurten egin duten lanarekin segituz, aurtengo eskolako festaren kartela 8 hizkuntzetan egingo dute eskolako umeak.

5.-ESKOLA PUBLIKOAREN FESTA.
Aurten Balmasedan da ekainaren 1ean.
Txindokiri eskatu zaio presupuestoa.
Irteera goizeko 9:00etan izango litzateke, eta itzulera ordua 18:00tan.
EZ DA ATERA, BEHAR ADINA KOPURUA OSATU EZ DELAKO.


6.-ESKOLA FESTA.
Eskola festarako gauza hauek kontratatatu ditugu:
-         Puzgarriak
-          “Toros babosos”
-          Joku erraldoiak
Ordutegia 17:30tik 19:00arte.
Lanen banaketa egiten da.



7.- LOMCE.
Baikaratik, Eskola Kontseiluan aurkezteko LOMCEren aurkako akordio-proposamena jaso dugu eta eskaera hau nola tramitatu ohar informatiboa ere bidali digute.
LOMCEk erabaki ahalmenak kentzen dizkio Eskola Kontseiluari eta boto eskubiderik gabeko kontsultarako organo bihurtzen du. Hurrengo Organu Gorenaren gai zerrendan sartu behar da, eztabaidatzeko eta bokatzeko.


HURRENGO BILERA: Ekainak 12, arratsaldeko 18:00tan.