GURASO ELKARTEKO BILERA
EGUNA: 2014EKO MAIATZAK 8.
Partaideak: Irma Tobar, Larraitz
Rodruiguez, Agurtzane Arsuaga, Nekane Mujika, Feli Mujika, Tere Vara, MªJose
Izagirre, Elena Irazusta, Juana Dávila, Iñaki Iturbe, Mirari Beloki, Pili
Palomares eta Jaione Olano.
A. BATZORDE
IRAUNKORREKO GAIAK.
1.- HNP.
Lau urtetarako proiektua eginda
dago. HNPko arduraduna guraso elkarteko batzordekidearekin bilduko da eta
proiektua azalduko dio. HNPko proiektuaren barruan kontenplatzen diren
“KANTAGINTZA” saioak aste honetan burutuko dira.
2014-05-05ean Ikaztegietan LH
1.3.4.mailak (oinez).
2014-05-09an Altzon HH4, HH5 eta LH 2.mailak
HH4 eta HH urtekoak autobusez joango dira eta
LH2 mailakoak berriz, oinez.
2.- PROIEKTUAK.
SAN JUAN HLHI ikastetxeak 2014-2015 ikasturtean
“BIDELAGUNA” proiektuan parte hartzeko eskaera egin du eta bertan parte
hartzeko ikastetxeak egindako proiektu proposamena aurkeztu da.
Proiektu hau aurrera eramateko irakasle bat kontratatu behar da eta
Pedagogi batzordeak, bai klaustroari bai guraso elkarteari proposamen hau egin
dio beraien ekarpenak egin ditzaten:
1.-
Aukeraketa publikoa izatea.
2.-Euskalduna
izatea.
3.-
Alegiako edo gure 2 ikastetxeetako batean ikasi duena izatea.
4.-
Magisteritza eginda edo egiten ari dena izatea.
Horretarako osatuko den
batzordeak aukeratuko du irakaslea. Batzorkideak: Bidelaguna proiektuko
arduradunak (ikasketa burua, aholkularia), LH5. eta 6. mailako tutoreak eta
guraso elkarteko 2 partaide.
Irakaslea, IGEk kontratatua izan beharko duela, Baikarak
lagunduta. Baina IGEko partaide gehienek
kontratazioaren kasu hori ez zuten oso garbi ikusten eta iraunkorrekoak zuzendaritza taldearekin hitz egiteko geratu dira, dauzkagun zalantzak
argitzeko.
3.- HOBEKUNTZA PLANA.
HOBEKUNTZA PLANA eginda dago eta
guraso elkarteak kopia bat jaso du, aztertu eta proposamenak egin ditzan.
4.- 2014-2015 URTERAKO
PLANGINTZA.
Datorren ikasturterako 2 gela
behar ditugu eta horretarako Gema
Gonzalez de Txabarri, lurralde ordezkariarekin harremanetan jarri da
zuzendaritza, bilera bat egiteko.
Eskolak delegaritzara deitu du eta jaso den erantzuna da dirurik ez dagoela.
IGE-ri laguntza eskatzen diote, delegaritzara joan eta bileraren bat egiteko.
Delegaritzako Nekane Agirrek
eskolari esan dio, udaletxearekin hitz egiteko, udalak lokalaren bat libre duen
jakiteko. Zuzendariak erantzun du esanez, hori ez dela beraien lana.
IGEko
partaideak bilerara joateko ados azaldu dira eta eskolarekin koordinatuko dira
datorren ikasturteari begira zein diren beharrak zehazteko, delegaritzara eskaera
bideratzeko.
5.- MEMORIA.
Guraso elkarteak bete beharreko
memorian zatia jaso du, eskolak banatua. Maiatzean entregatu behar dugu
beteta. Kide batek hartu du
betetzeko, baina azkenean bertan denon artean osatu da.
B.- GURASO ELKARTETIK ATERATAKO
GAIAK:
1.-ALEGIAKO FESTAK.
Aurreko bileran erabaki zen, Alegiako
festetan, haurrentzako jolasak antolatu eta laguntzaile lanetan, IGEk ez duela aurten parte hartuko, guraso faltagatik. IGEk ez du nahiko kopurua osatzen. Baina festetako haurrekin lotutako beste jardueretan laguntzeko prest azaldu gara: marrazkiak zintzilikatu eta haurren eguneko bazkaria zerbitzatzeko. Azken honetan guraso boluntarioak parte
hartzen dute. Ikasturtea
bukatu baino lehen oharra pasako da eskolan boluntarioak biltzeko.
Marrazkiak jartzeko kide batzuk
izena eman dute.
2.- MENDI ELKARTEA.
Aurreko urtean, gonbidapena jaso
zen bileretara joateko. Kezkatuak zeuden jendearen erantzuna bajua zelako.
Zailtasunak zituztelako irteerak antolatzeko.
Orain esan digute, beste saiakera
bat egingo dutela jendea elkartzeko . Gure elkar-lana nahi dute, ekainerako
antolatu nahi dute irteera bat. Oharra IGEren bitartez zabalduko da ikastetxean eta
datorren urteko plangintzan sartuko da Mendi elkartearekin elkarlana.
3.-HAURTXOKOA.
Aurreko bileran gelditu zen,
zozketaren bidez erabakiko zela ordezko langilea aukeratzea.
Horixe egin da eta honela gelditu
da zerrenda:
1.-
Vanesa López Fernández.
2.-
Andrea Larrañaga.
3.-
Mikel Arteaga Zabala.
Haur txokoaren arduraduna gelditu da hauei jakinarazteko beraien beharra
tokatuko balitz, nola izango litzatekeen.
Milari ere hauen telefono
zenbakiak emango zaizkio, jakiteko berak ezin duenean nori deitu behar dion.
4.- ELKARBIZITZA PLANA.
Aurten egin duten lanarekin
segituz, aurtengo eskolako festaren kartela 8 hizkuntzetan egingo dute eskolako
umeak.
5.-ESKOLA PUBLIKOAREN FESTA.
Aurten Balmasedan da ekainaren
1ean.
Txindokiri eskatu zaio
presupuestoa.
Irteera goizeko 9:00etan izango
litzateke, eta itzulera ordua 18:00tan.
EZ DA ATERA, BEHAR ADINA KOPURUA OSATU EZ DELAKO.
EZ DA ATERA, BEHAR ADINA KOPURUA OSATU EZ DELAKO.
6.-ESKOLA FESTA.
Eskola festarako gauza hauek
kontratatatu ditugu:
- Puzgarriak
-
“Toros babosos”
-
Joku erraldoiak
Ordutegia 17:30tik 19:00arte.
Lanen banaketa egiten da.
7.- LOMCE.
Baikaratik, Eskola Kontseiluan
aurkezteko LOMCEren aurkako akordio-proposamena jaso dugu eta eskaera hau nola
tramitatu ohar informatiboa ere bidali digute.
LOMCEk erabaki ahalmenak kentzen
dizkio Eskola Kontseiluari eta boto eskubiderik gabeko kontsultarako organo
bihurtzen du. Hurrengo Organu Gorenaren gai zerrendan sartu behar da,
eztabaidatzeko eta bokatzeko.
HURRENGO BILERA: Ekainak 12,
arratsaldeko 18:00tan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario