GURASO ELKARTEAREN BILERA, 2016ko urtarrilak 18
Partaideak:
Irene Lasa, Imanol Aizpurua, Larraitz Rodriguez, Leire Tello, Nekane Mujika,
Amaia Saizar, Pili Palomares, Iñaki
iturbe, Garbiñe Peñagarikano eta Jaione Olano.
IRAUNKORREKO PUNTUAK:
1.- KONPOSTA:
Jangelako hondakin organiko batzuekin
hasi dira konposta egiten. Asteak mailaka banatu dituzte.
2.- EUSKAL GIROTZE BARNETEGIA
(URTARRILAK 25-28) LH5:
LH5A Elgoiberrera doaz eta LH5B
Lemoizera. Autobus zerbitzuko aurrekontua bi enpresari eskatu zaie. Aizpurua eta Tolosaldeari, azken hau izan da aukeratua.
3.- ZAKARRONTZIAK:
Jolastoki nagusian eta erreka ondoan
jarri dituzte berriak. Faltan botatzen dira harmaila inguruan. Zuzendaritzari
komentatuko zaio hurrengo bilera iraunkorrean.
4.- SANTA AGEDA:
Goizean 9.30 etan irtengo dira
abestera eskolako patioan eta ondoren Udaletxe aurrean.
Ostegun gizena denez gero
hamaiketakoa jango da eta musika jarriko da hau ospatzeko.
ONDOREN LANDUTAKO GAIAK:
–
JANGELA:
Guraso batzuek eskatu dute ea posible den gela bat irekitzea etxeko lanak egin
nahi dituzten aurrentzat.
–
Etxeko
lanak: Baikaratik etxeko lanen inguruan inkesta bat pasatu digute eta
interesgarria iruditzen zaigu. Baina beraiek planteatzen duten moduan egiten
bada ez ditugu eskolako datuak ezagutuko eta ondorioz erabaki da eskola mailan
egitea eta erantzunak guk jaso. Ez da zehaztu nola burutuko den.
–
Gabonetako
emanaldia: orokorrean guraso elkarteko partaideak ez gera gustora gelditu nola
joan den ikusita. Umeak sakabanatuta ibili dira, guraso askok hartu dutenez
parte oso talde haundia sortu da eta ez da isiltasuna errespetatu abesteko
garaian. Haur haundienak ez dute parte hartzen abesten. Zerbait pentsatu
beharra dago honen inguruan.
–
Patinaia
ikastaroa: arazoak daude astean zehar egiteko, frontoia oso okupatua bait dago.
Ikusi beharko da ea aste santuan posible den. Imanolek hartu du honen ardura.
–
Eskolako
festa, aurreko bileran zehaztu gabe gelditu zen, irakasleak eguerdira aurreratzea ea posible ote den
galdetu zuten, zenbait arrazoi argudiatuz. Iritzi desberdinak daude gai honi
buruz, eguerdira pasako balitz lan gehiago dago egin beharra, eta guraso
elkarteak laguntza beharko luke, denak ez dute garbi ikusten. Batzuk galdetzen
dute, aurten saiakera bat egin eta ez balitz gustatuko, ea atzera bueltarik
izango ote duen. Botazioa egin da, nahiz eta jende gutxi egon, eta ezezkoa
atera da.
Hala ere, hurrengo bileran
hitzegitekotan gelditu gera, dudak daudelako. Eskolari ez zaio ezer esango
momentuz.
Hurrengo bilera otsailaren 16
arratsaldeko 18:00tan.