Partaideak: Irene Lasa, Imanol Aizpurua, Larraitz Rodriguez, Leire Tello, Nekane Mujika, Amaia Saizar, Garbiñe Peñagarikano eta Jaione Olano.
Lehenik ikestak irakurri ditugu. 8 bakarrik jaso dira eta bertan irakurritakoa komentatu da. Idea asko ez daude. Kontuan hartuko dira komentatu dizkiguten gauzak.
IRAUNKORREKO PUNTUAK:
1.- ABENDUAK 24KO KANTALDIA:
– Ensaioa Abenduak 21 arratxaldean egingo da. Musika Inma eta Mirariri komentatuko zaie, lehengo urtean bezala. Ahal badute ensaiora joan. Musikarientzat afaria Arruen ematen zaie.
– Hamaiketakoa kantaldia osoa amaitu ondoren banatuko da eta txokolatezko napolitanak eskatuko dira Ogi Berrin.
– Maindira txuri bat hartu beharra dago dirua biltzeko. Bildutako dirua Potosi Komunitaterako izango da.
– Oharra berridatzi eta korreoz pasatuko zaie gurasoei.
– Hitz ordua hamaikak laurden gutxiak eskolako patioan azken gauzak lotzeko. Txalekoa eta makilarekin.
2.- BIZIKIDETZA:
Pasiloetako, komunetako eta jolasatokiko arauak jarri dira
3.- JANGELA:
Urtarriletik aurrera konposta egiten hasiko dira jangelako hondakinen zati batekin, udaletxeko langileen laguntza izango dute.
4.- BERRIZTU:
Berriztu planaren barruan 15 ordenagailu berri jarri dira ikastetxean.
5.- IDAZLEAK IKASTETXEAN:
Programa honen barruan Olaizola Lazkano, Jesus Maria (Txiliku) idazlea etorriko da ikastetxera 3 mailara. Aurrena liburua gelan laduko da.
6.- PIANOJOLEA:
Ikasturtero bezala pianojolea kontratatzeko diru laguntza eskaera egin da udaletxean
7.- APAINGARRI JASANGARRIAK:
Abenduaren 14ean jasoko dituzte udaletxeko langileek.
8.- IKASTURTE AMAIERAKO JAIALDIA:
Jaialdia arratxaldean izan beharrean goizean izatea proposatzen da eskolatik. Arrazoia txikientzako bero asko egiten duela ekainean ordu horretan frontoiean eta oso pisua geratzen zaiela txikiei.
Aldekoak eta kontrakoan badaude baina hobeto begiratu behar dela uste dugu eta hurrengo bileran landu beharko da.
Imanolek komentatu du, kirolatako kuota ordaintzeko familia batzuk falta zirela, bekadunak.
Atzetik ibili behar izan dutela, bainan azkenean lortu dutela, eta lortu dutela kobratzea, bat izan ezik baja eman duelako.
Baita ere esan zuen, desfibriladore kurtsilloa egin dutela Intxurrekoekin batera, eta kurtsilloa Udalak ordaindu du.
Hurrengo bilera, urtarrilak 18 18.00tan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario