2017-04-21

Guraso elkarteko bilera 2017/04/02 BILERAKO AKTA

GURASO ELKARTEKO AKTA (2017/04/02)
Partaideak: Olatz Irazustabarrena, Joseba Garmendia, Iñaki Oreja, Imanol AIzpurua, Amaia Saizar, Jon Asurabarrena, Inma Altuna, Andrea Larrañaga, Irene Lasa, Gema Mujika , Garbiñe Peñagarikano, Xabier Irazusta, Amagoia Murua  eta Urrategi Perea.

1-ESKOLAKO AKTA
ZUHAITZ EGUNA Apirilaren 3an ospatuko dugu zuhaitz eguna. Irteera egun osokoa izango da.
BARNE FORMACIÓN Barne formación enpresak extraeskolar baten eskaintza egiten du.Enpresa honek helarazitako korreoa Guraso elkarteko kide guztiei bidali zaie. Dokumentua atxikita dago.
Ez da egokia ikusi honen zabalkuntza enpresa pribatu batena delako.
KORRIKA Ikastetxeak ordaindutakoaren erdia (106,25 euro) eskolako kontuan sartu behar da. Faktura atxikita dago.
 GE-ak ordaindu du bere zatia.
OPTOMETRISTA Optometristaren fakturaren 90 euro (hitzaldia) eskolako kontuan sartu.
GE-ak ordaindu du bere zatia.

NOLEGA Apirilak 5, asteazkena, Altzora (HH 4,HH 5,LH 1.mailak) autobusez.
Apirilak 4, asteartea, Ikaztegietara (LH 2.LH 3.LH 4.mailak). Printzipioz oinez.
2017-2018 IKASTURTEKO PROIEKTUAK

Hezkuntza sailak datorren ikasturterako proiektu batzuen deialdia egin du.
Berritzeguneko erreferentearekin bilera egin du Zuzendaritza taldeak eta “BIKAINTASUNERANTZ” eta “BIDELAGUNA” proiektua  aurkeztea erabaki du oraingoz.
Zertan datza BIKAINTASUNERATZ proiektua:
Egun ikastetxean ditugun proiektu desberdinak Proiektu global batean biltzea, bertan datorren ikasturtean proiektu bakoitzean landuko dena zehaztuz.
  • IK/KI (IKASKUNTZA KOOPERATIBOAN) metodologia ardatz hartuta zeharkako konpetentziak lantzeko eta hauek ebaluatzeko eman beharreko pausoak finkatu.
  • ELKARBIZITZA proiektuaren barruan GOLDEN 5 programan pausoak ematen jarraitu.
  •  “Goggle Drive” eta ikastetxeko “Web gunearen” erabileraren inguruko erabakiak hartu.
  • Arloetako programazio orokorretan lorpen adierazleak mailakatu:
HEZIBERRI 2020 dekretuak Ebaluazio irizpide bakoitzeko lorpen adierazleak zehazten ditu baina zikloa bukatzean lortu beharko liratekeenak, hau 3.maila eta 6.maila bukatzean. Beraz datorren ikasturtean maila bakoitzean lortu beharreko lorpen adierazleak zehaztu nahi ditugu.
BIKAINTASUNERANTZ proiektuak atala hauek izan behar diu:
     -Diagnostikoa.
     -Helburu estrategikoak.
     -Helburu orokorrak.
     -Hartzaileak.
     -Gauzatuko diren ekintzak, irakasleentzako prestakuntza-jarduerak.
     -Aurrekontua.
     -Plangintza eta gauzatzeko egutegia.
     -Proiektua ebaluatzeko irizpideak eta emaitzak neurtzeko adierazleak.
-BIDELAGUNA Proiketuaren deialdia argitaratzen denean urtero bezela eskatuko da.
Guraso Elkartetik ondo ikusten da eskola horrelako proiektuetan sartzea.
2- Guraso Elkarteko zordunekin zeregin: BAIKARAk esandakoa
Asistentarekin zuzenean hitz egitea pentsatu da.
3- IKTko arduradunak interneten eta sare sozialen erabilpenari buruz proposaturiko inkesta aurkeztu eta onartu
Egokia ikusten da eta honekin aurrera jarraitzea idea ona dela baloratzen da.
4-Irakasleen jubilazioaren agurrerako opari edo detailearen zehaztapena
Taila bat egingo zaio.
5-Graffiti Tailerrerako bozetoen aurkezpena
Aurkeztu diren bi bozetoetatik lehenengo aukeratu da eta izenik ez jartzea izango dela egokiena erabaki da. Esaldia oso haundia dela komentatu da eta txikiagoa egiteko esango zaio.
6- Greba eguneko zerbitzu minimoak
Greba aurretik ikastetxeetan zerbitzu minimoko informazioa jasotzen da zirkular baten bitartez. Oraingoan hurrengoa bete behar  zen, zuzendaritza taldeko kide bat eta atezaina, dagoen kasuetan.
7-Udalekuak
Kirol batzordea, futbol Udalekuak prestatzen ari da Zestoako Sastarrain baserri eskolan. 5 eta 6.mailari luzatuko zaio, aste betekoa izango da udalekua eta Alegiako festen ondoren izango litzateke.
8- Kurtso amaierako festarako proposamena eta eszenarioko gordetzeko lekua   )
-Eszenatokiak duen kostua eta jasotzeak sortzen duen egonezina ikusita, iaz bezala Oinkari dantza taldearena alokatzea pentsatu da, gestioa egin da eta iazko prezioan utziko digutela esan dute.
- Atrakziones Sanz-ekoekin harremanetan jarri gara puzgarriak eskolako festarako eskatzeko eta berandu gabiltzala diote.
- Sustrai donuak eskeintzen duen dantza festa antolatzea onartu da eskolako festa egunean. Ordutegia arratsaldeko 6etan onartu da baina beraiek ez dute libre ordu hori. Hurrengo bileran ikusiko da ordua aldatzen den edo beste zerbait jarri.
- Patata Tropikalak egingo du ikasturte amaierako emanaldia Elizpe zineman maiatzaren 19an arratsaldeko 16.30etan. Kondaira baten truke antzeztuko dutelarik.

9- Eskolako patioan bizikleta erabilerari buruzko proposamena
Eskolaz kanpo bizikletak sortzen duten arazoak ikusita, hauen erabilpena debekatzea proposatu da. Udalarekin hitz egin beharko litzateke eremua berea denez, guk bakarrik ezingo genuke debekatu.

10-Galderak eta proposamenak
Hurrengo bilera maiatzak 2arratsaldeko 6etan

2017-04-04

Guraso elkarteko bilera 2017/03/14 BILERAKO AKTA

GURASO ELKARTEKO AKTA
Partaideak: Olatz Irazustabarrena, Joseba Garmendia, Iñaki Oreja, Imanol AIzpurua, Amaia Saizar, Jon Asurabarrena, Inma Altuna, Andrea Larrañaga, Irene Lasa, Gema Mujika , Garbiñe Peñagarikano, eta Urrategi Perea.
Gai zerrenda:
1-ESKOLAKO AKTA
ELDUAIEN HIZKUNTZA ESKOLAREN ESKAINTZA
Informazioa korreo elektronikoz bidali da.
Eskaintzaren artean:
  1. Eskola-orduz kanpoko saioak
  2. Udako hizkuntza ludoteka
Ikastetxeentzako atzerriko egonaldiak.
Informazio hau guraso guztiei zabaldu edo ez galdetu da eta bilerara bertaratutakoak, ezetz erabaki dute enpresa pribatu bat dela eta eskolaren bidea ez dela egokia propaganda hori zabaltzeko.
KORRIKA TXIKIA
Korrika txikia (Apirilak 6). Kilometroa erosteaz Marijo, kultur etxeko arduraduna, arduratuko da. Erdia DBHkoek ordainduko dute. SAN JUAN ikastetxeari dagokiona berriz ikastetxea eta Guraso elkartearen artean ordainduko da.
Guraso elkartekoek bukaera animatuko dute musika jarriaz eta ikasleei txokolatea banatuz.
Aurreko bileran erabaki zen moduan, guraso elkartea arratsaldeko lauetatik aurrera arduratuko da egun horri luzapena emateaz.
NIGERIA
Martxoaren 13tik aurrera ikastetxean egongo dira ikusgai klasean egindako lanak.
Martxoaren 27tik aurrera kultur etxean jarriko dira ikusgai.
Kultur etxea eta ikastetxea elkarturik Nigeriar ipuin kontalari batekin harremanetan jartzen saiatuko dira.
IKASTETXEKO ARBELAK
Arbelen errebisioa egin du Eusko Jaurlaritzak kontratutako enpresa batek ea amiantorik bazuten edo ez jakiteko. Ez dago arazorik.
KURTSO BUKAERAKO JAIALDIA
Ekainaren 3an goizez izango da.


LH 5 LEMOIZERA
Martxoaren 13tik 16ra Lemoizko Euskal Girotze Barnetegian egongo dira LH 5. mailakoek. Bertan LH 5. Mailako tutorea eta zuzendaria egongo dira.
Azken 2-3 urteko ohitura jarraituz, ahal den egokien, gurasoak korreo elektronikoz informatuta egongo dira.


JOKINEN JUBILAZIOA
Irakasleok zerbait berezia egitea pentsatzen badute edo ideiaren bat bururatzen bazaie, Guraso elkartearekin jarriko da harremanetan.


2- Guraso Elkarteko zordunekin zer egin
Baikara-ra deituko da informazio eske, ea beste Guraso elkarteak nola jokatzen duten arazo honen aurrean eta Herriko gizarte laguntzailearekin ere hitz egingo da.




3- Antzezlan edo antzerki baten aukeraketa
Patata Tropikala konpainiarekin jarriko gara harremanetan, ea maiatzeko ostiralen batean posible duten euren obretako bat eskaintzea.


4- IKTko arduradunak interneten eta sare sozialen erabilerari buruz proposaturikoa.
Eskolako IKTko arduraduna dago ikasleek internet eta sare sozialen inguruan duten erabilerarekin eta Guraso elkarteari honen inguruan egin beharreko lanketa baten iritzia ikusten du, alde batetik ikasleei galdetegi bat pasa eta gero emaitzak ikusita erabakiak aztertu eta aurrera eraman. Ideia ona dela iruditzen da eta eman beharreko pausuak burutzeko eskatuko zaio IKTko arduradunari.


5-Irakasleen jubilazio edo irakasleen agurrerako irizpideak
Eskolan dauden irakasleak jubilatzen direnean, edo eta eskolan 15 urtetik gora pasatzen duten irakasleekin, Guraso elkarteak detaile bat izan behar duela ikusten da.
Hurrengo bilerako, ideiak ekarri behar dira detaile horren inguruan.

6-Graffiti Tailerrerako esaldia
Aukeratu den esaldia hau da: EUSKARA GUK ZAINDU BEHARREKO LANDAREA DA.
Euskara gu zaindu beharreko landarea da.
Grafiti tailerreko arduradunari esan behar zaio,ikasle bakoitzak bere izenak jartzeko beste modu bat pentsatzeko, Altzon dagoena ez da gehiegi gustatzen.


7- Patioko komunen egoera eta garbitzaileen kexa
Garbitzaileak duten kexari erantzuteko, haiei eskatuko diegu egoera txar batean ikusten dituztenean argazkiak ateratzeko, gero argazki horiekin gurasoei ohar bat bidaliko zaie, gogoraraziz, haur bakoitzaren arduraduna bere gurasoa dela eta zerbitzu hori zabalik mantentzea denon esku dagoela.


8- Kurtso amaierako festarako agertokiko telaren kostua (Joseba)
Agertokiak izango duen kostu zehatza jakin behar dugu aurrera eraman edo ez jakiteko. Silber prest azaldu da bere ikasleekin estruktura muntatzeko, baina horretarako erabili behar den materialaren gastua Guraso Elkarteak bere gain hartu beharko du.
Hurrengo arazoa aurreikusi da,agertoki hori gordetzeko tokia non egongo den, Udalak toki gutxi omen du eta. Hurrengo bilera iraunkorrean gaia landuko da.
Bestalde ere, beharrezkoa ikusten da erabakia hartzeko kostu zehatza ezagutzea.
9.- Musika bozboragailuak eta mahaia:
Aurrekontu zehaztu bat ekarri da eta orain eskolari aurkeztu behar zaio ea eurek prest dauden erdia ordaintzeko. Guraso elkartea prest azaldu da erdia ordaintzeko.
10.- Martxoak 22rako Hezkuntza publikoan, dagoen greba deialdia:
Eskolako zuzendaritzak Guraso elkarteko kideak gonbidatu zituen, martxoak 22rako dagoen greba deialdiaren inguruko informazioa jasotzera, deialdia egin duten hiru sindikatuko kideak eman behar zuten hitzaldi informatibo batetara.
Greba hau hezkuntzan parte hartzen duten langileen eskubideak aldarrikatzeko, egingo da, baita honek hezkuntz sisteman dakarren galerak salatzeko ere.
7-Galderak eta proposamenak

Hurrengo bilera apirilak 4ean izango da arratsaldeko seietan.