GURASO ELKARTEKO AKTA (2017/04/02)
Partaideak: Olatz Irazustabarrena, Joseba Garmendia, Iñaki Oreja, Imanol AIzpurua, Amaia Saizar, Jon Asurabarrena, Inma Altuna, Andrea Larrañaga, Irene Lasa, Gema Mujika , Garbiñe Peñagarikano, Xabier Irazusta, Amagoia Murua eta Urrategi Perea.
1-ESKOLAKO AKTA
ZUHAITZ EGUNA Apirilaren 3an ospatuko dugu zuhaitz eguna. Irteera egun osokoa izango da.
BARNE FORMACIÓN Barne formación enpresak extraeskolar baten eskaintza egiten du.Enpresa honek helarazitako korreoa Guraso elkarteko kide guztiei bidali zaie. Dokumentua atxikita dago.
Ez da egokia ikusi honen zabalkuntza enpresa pribatu batena delako.
KORRIKA Ikastetxeak ordaindutakoaren erdia (106,25 euro) eskolako kontuan sartu behar da. Faktura atxikita dago.
GE-ak ordaindu du bere zatia.
OPTOMETRISTA Optometristaren fakturaren 90 euro (hitzaldia) eskolako kontuan sartu.
GE-ak ordaindu du bere zatia.
NOLEGA Apirilak 5, asteazkena, Altzora (HH 4,HH 5,LH 1.mailak) autobusez.
Apirilak 4, asteartea, Ikaztegietara (LH 2.LH 3.LH 4.mailak). Printzipioz oinez.
2017-2018 IKASTURTEKO PROIEKTUAK
Hezkuntza sailak datorren ikasturterako proiektu batzuen deialdia egin du.
Berritzeguneko erreferentearekin bilera egin du Zuzendaritza taldeak eta “BIKAINTASUNERANTZ” eta “BIDELAGUNA” proiektua aurkeztea erabaki du oraingoz.
Zertan datza BIKAINTASUNERATZ proiektua:
Egun ikastetxean ditugun proiektu desberdinak Proiektu global batean biltzea, bertan datorren ikasturtean proiektu bakoitzean landuko dena zehaztuz.
- IK/KI (IKASKUNTZA KOOPERATIBOAN) metodologia ardatz hartuta zeharkako konpetentziak lantzeko eta hauek ebaluatzeko eman beharreko pausoak finkatu.
- ELKARBIZITZA proiektuaren barruan GOLDEN 5 programan pausoak ematen jarraitu.
- “Goggle Drive” eta ikastetxeko “Web gunearen” erabileraren inguruko erabakiak hartu.
- Arloetako programazio orokorretan lorpen adierazleak mailakatu:
HEZIBERRI 2020 dekretuak Ebaluazio irizpide bakoitzeko lorpen adierazleak zehazten ditu baina zikloa bukatzean lortu beharko liratekeenak, hau 3.maila eta 6.maila bukatzean. Beraz datorren ikasturtean maila bakoitzean lortu beharreko lorpen adierazleak zehaztu nahi ditugu.
BIKAINTASUNERANTZ proiektuak atala hauek izan behar diu:
-Diagnostikoa.
-Helburu estrategikoak.
-Helburu orokorrak.
-Hartzaileak.
-Gauzatuko diren ekintzak, irakasleentzako prestakuntza-jarduerak.
-Aurrekontua.
-Plangintza eta gauzatzeko egutegia.
-Proiektua ebaluatzeko irizpideak eta emaitzak neurtzeko adierazleak.
-BIDELAGUNA Proiketuaren deialdia argitaratzen denean urtero bezela eskatuko da.
Guraso Elkartetik ondo ikusten da eskola horrelako proiektuetan sartzea.
2- Guraso Elkarteko zordunekin zeregin: BAIKARAk esandakoa
Asistentarekin zuzenean hitz egitea pentsatu da.
3- IKTko arduradunak interneten eta sare sozialen erabilpenari buruz proposaturiko inkesta aurkeztu eta onartu
Egokia ikusten da eta honekin aurrera jarraitzea idea ona dela baloratzen da.
4-Irakasleen jubilazioaren agurrerako opari edo detailearen zehaztapena
Taila bat egingo zaio.
5-Graffiti Tailerrerako bozetoen aurkezpena
Aurkeztu diren bi bozetoetatik lehenengo aukeratu da eta izenik ez jartzea izango dela egokiena erabaki da. Esaldia oso haundia dela komentatu da eta txikiagoa egiteko esango zaio.
6- Greba eguneko zerbitzu minimoak
Greba aurretik ikastetxeetan zerbitzu minimoko informazioa jasotzen da zirkular baten bitartez. Oraingoan hurrengoa bete behar zen, zuzendaritza taldeko kide bat eta atezaina, dagoen kasuetan.
7-Udalekuak
Kirol batzordea, futbol Udalekuak prestatzen ari da Zestoako Sastarrain baserri eskolan. 5 eta 6.mailari luzatuko zaio, aste betekoa izango da udalekua eta Alegiako festen ondoren izango litzateke.
8- Kurtso amaierako festarako proposamena eta eszenarioko gordetzeko lekua )
-Eszenatokiak duen kostua eta jasotzeak sortzen duen egonezina ikusita, iaz bezala Oinkari dantza taldearena alokatzea pentsatu da, gestioa egin da eta iazko prezioan utziko digutela esan dute.
- Atrakziones Sanz-ekoekin harremanetan jarri gara puzgarriak eskolako festarako eskatzeko eta berandu gabiltzala diote.
- Sustrai donuak eskeintzen duen dantza festa antolatzea onartu da eskolako festa egunean. Ordutegia arratsaldeko 6etan onartu da baina beraiek ez dute libre ordu hori. Hurrengo bileran ikusiko da ordua aldatzen den edo beste zerbait jarri.
- Patata Tropikalak egingo du ikasturte amaierako emanaldia Elizpe zineman maiatzaren 19an arratsaldeko 16.30etan. Kondaira baten truke antzeztuko dutelarik.
9- Eskolako patioan bizikleta erabilerari buruzko proposamena
Eskolaz kanpo bizikletak sortzen duten arazoak ikusita, hauen erabilpena debekatzea proposatu da. Udalarekin hitz egin beharko litzateke eremua berea denez, guk bakarrik ezingo genuke debekatu.
10-Galderak eta proposamenak
Hurrengo bilera maiatzak 2arratsaldeko 6etan
No hay comentarios:
Publicar un comentario