Partaideak: Mª Jose Izagirre, Jesus Loidi, Iñaki Iturbe,
Elena Alustiza, Juana Dávila, Nekane Mujika, Pili Palomares, Irma Tobar, Jaione
Olano, Mirari Beloki, Tere Vara, Agurtzane Arsuaga eta Feli Mujika.
A- ESKOLA
KONTSEILUAREN IRAUNKORRETIK SORTUTAKO GAIAK:
1.- IKASTURTE
AMAIERAKO FESTA.
Egitaraua bihar banatuko du eskolak
ikasleen artean.
14:30etan IGEko kideak eskolara etorriko
dira. Ordurako ateak zabalik izango ditu Jokinek. Egunerako egin beharrekoak: aldageletako
komunak ireki, bi bandeja handiak (rustiderak) eta erratzak prestatu. Balde bat
eskatuko zaio Jokini bidoiak uraz betetzeko. Eskailera pare bat ere beharko da
kartela jartzeko frontoian.
Puzgarriak 15:30-16:00ak bitartean
etorriko dira. Auzoko atetik sartu beharko dute, aurreko jolastokiak autorik
sartu gabe. Botikinetik edo musika gelatik hartuko dugu argindarra,
eguraldiaren arabera.
Jokini argitzeko, Santosen oroimeneko
txapelketako partidurik badagoen eta DBH 4. Mailako ikasleek parte hartuko
duten edo ez.
-DB4. Mailako ikasleei ezezkoa esango
zaie, aurten beste era batera antolatu baitugu.
-Santos partiduak goizetik izango dira.
Larunbaterako eguraldi nahiko ona eman dutenez,
bigarren puzgarria eskatuko dugu. . Terek Leireri abisatuko dio bigarren
puzgarria eskatzeko eta aurrekontuaren arabera bi puzgarri atzekaldeko patioan
jartzea erabaki da.
2.- LH6. MAILAKO TALDEAREN
BIKOIZKETA ESKAERA:
IGEko zuzendaritza batzordeak idatzia bidali dio Gipuzkoako
Ordezkariari.
5. mailako ikasleen gurasoek beste bi idatzi prestatu dituzte, bata
Gipuzkoako Ordezkariari zuzendua, beste Konrado Mugertza Langileriaren
Kudeaketarako zuzendariari. Gela horretako gurasoak eskolatik idatzia sinatzera
pasako dira, ekainaren 10 eta 11 bitartean.
*** Eskolatik ekaineko azken astean gai honi buruz jaso dugun oharra honako hau izan da: Plangintza ataleko Nekane Aguirre Arregui arduradunak adierazi duenez, irailean aurreikesten dugun ikasle kopurua gauzatzen bada, hau da, 28 ikasle daudela baieztatzen bada, berraztertuko dute irakasle gehiago (irakasle osoa, erdia edo herena) bidaltzea eskolara.
3.- 2013-2014
IKASTURTEKO ESKOLA EGUTEGIA.
Hezkuntza Sailak onartutako egutegiaren fotokopia
eta eskolan moldatutakoa jaso ditu IGEren ordezkariak.
Bien arteko ezberdintasuna: eskolako egutegian 2014ko
otsailaren 27a, ostegun gizena, goizez arituko direla, ez goiz eta arratsaldez
eredu ofizialean agertzen den modura. Hezkuntza Saileko aplikazio informatikoak
goizeko bi jardunaldi berezi onartzen ditu, Gabon eta Aste Santu aurrekoak.
Ikastetxeko ikuskariarekin harremanetan
jarri da eskola eta arazorik ez dagoela adierazi dute, baldin eta oharretan
idatziz adierazten badute otsailaren 27ko gorabehera.
4.- OOG- ORDEZKARITZA ORGANO GORENAREN BILERA DEIALDIA.
Organo Gorenaren bilera ekainaren 26an,
16:00etan, izango da. Behin behingo gai zerrendaren ale bat jaso du IGEren
ordezkariak eta bileran geunden kide guztiek kopia bana jaso dugu.
Garrantziskoa dela bilera honetan gurasoon parte hartzea azaldu da.
5.-
IUPren TXOSTEN EDO MEMORIA.
IGEren atala ekainaren 25erako
betetzekotan geratu gara. Zirriborro bat prestatuta dago baina jarduera batzuk falta dira. Agurtzanek
zirriborroa emailez denoi bidaltzeko geratu da, nahi duenak bere ekarpenak eman ditzan.
Eskolak 2012-2013 ikasturteko
memoriaren ale bat utziko du IGErentzat.
6.-2013-2017
ALDIRAKO ILDO ESTRATEGIKOAK.
Bozketaren emaitzak:
* IKASLEAK: 131 boto
* METODOLOGIA: 60 boto
* IRAKASLEAK: 56 boto
* HIZKUNTZA NORMALKUNTZA 27 boto
* PARTAIDETZA: 16 boto
* BESTE ERAKUNDEAK: 1
Hartutako erabakiari forma eman behar dio
eskolak datorren Organo Gorenaren bilerarako.
Gaiak:
- Elikagaien elaborazioa eta ehungintza
(1. zikloa).
- Ura: kontsumoa eta aurreztea; Fruta eta
barazkiak (2. zikloa).
- Segurtasuna; ura: kontsumoa eta aurreztea
(3. zikloa).
Gurasoentzat hitzaldia: ekainak 17,
14:30etan.
Gaia: ADINGABEAK ETA SAKELEKO TELEFONOA.
Hitzaldirako gutxieneko parte
hartzaileak: 10.
B.- GURASO
ELKARTETIK ATERATAKO GAIAK.
1.-GURASOEN
ELKARTEAK JOKINI EGINGO DION
AGURRA.
IGEko partaide bat geratu da jaidaldian izango diren irakasleren bati abisatzeko agurra eta opari bat eskeini behar diogula Jokini eta zein momentutan egitea izango den egokiena (bukaeran).
2.- ALEGIAKO
FESTAK (HAURRENTZAKO JARDUERAK):
Alegiako festetan haurrentzako jarduera batzutan laguntzeko
IGEtik guraso boluntarioak zehaztu ditugu. Egun hauetan eta lan hauek egiteko laguntza beharko da:
-Uztailak 12 (ostirala): 16:00etan
plazan. haurrak eskolan egin dituzten festa irudiko marrazkiak zintzilik jartzea.
- Uztailak 15 (astelehena): Hamaiketakoa,
jokuak, bazkaria, 15:30etan Play bac (azken
hau partehartzaile kopuruaren arabera egingo da).
Bazkaria zerbitzatzeko guraso laguntzaile boluntarioak
eskatuko dira ohar baten bidez.
3. BAKETIK HITZALDIAK:
Teatro Forum Proiektoaz guraso kide batek informazioa ematen du.
Eskolan datorren ikasturtean gauzatuko da Baketik eskutik.
Helburua:
Eskola eremuan balore etikoak bultzatzea.
Proposatutako gaia: eskolan ematen diren jazarpen eta indarkeri jokaeren
prebentzioa.
8-13 urte bitarteko haurrek parte har
dezakete. Kopurua: 50 gehienez. 4 orduko saioak
izango dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario