Partaideak: Irma Tobar, Agurtzane Arsuaga, Pili Palomares, Jexux Loidi, Elena Alustiza, Nekane Mujika, Iñaki Iturbe, Mª Jose Izagirre, Leire Tello, Larraitz Rodriguez, Feli Mujika eta Jaione Olano.
A-ESKOLA KONTSEILUAREN IRAUNKORRETIK SORTUTAKO GAIAK.
1.-2013-2014 IKASTURTERAKO ZUZENDARITZA TALDEA.
Datorren urterako zuzendaritza taldea Joseba Garaikoetxea (zuzendaria), Jone Guerreo eta Nekane Guerrerok osatuko dute.
2.- EGUTEGIA 2013-2014.
2013-2014 ikasturteari dagokion egutegiaren proposamena jasotzen da.IGE-ko partaideak ikusiko degu eta onartua gelditzen da.
3.-GREBA DEIALDIA MAIATZAREN 30erako.
Maiatzaren 30ean irakasle taldeak greba deialdiarekin bat egitea erabaki du.Beraz, ez da klaserik izango.
4.- ILDO ESTRATEGIKOAK.
Ikastetxearen proiektu estrategikoaren orria eta bozketarako taulen fotokopia banatu dute IGE-koen atean.
Bakoitzak bere lehentasunak finkatuko ditu 3 aukerak eginez. Lehen aukerari 5 puntu emango zaizkie, bigarrenari 3 puntu eta hirugarrenari puntu bat.
5.- ERABILITAKO ARROPA BILTZEKO KANPAINA.
Erabilitako arropa biltzeko kanpaina martxan jarri da, SOS Afrika Gobernuz Kanpoko Erakundeak bultzatutako kanpaina bat da. Eta eskolak parte hartzea erabaki du. Etxean, erabiltzen ez degun erropa ekarriko beharko da eskolara.4Eskola berak kudeatuko kanpaina hau.
6.- IKASTURTE AMAIERAKO FESTA.
Ikasturt amaierako festa ekainaren 15ean izango da, larunbata.
Urtero bezala, emanaldia arratsaldeko 16:00etan hasiko da. Ondoren,jolastokian merienda partituko da.
Lanen banaketa egin da IGE-ko partaideen artean. 14:30etan geratzen gera eskolan fest egunean.
Ondoren, puzgarriak eta jolasak jarriko dira jolastokian.
Beste gai bat ere pendiente gelditzen da, 6.mailakoak zerbait egin behar duten lehengo urtean bezala. Hau da, futbol partida jokatu haur eta gurasoen aurka.Partidaren ondoren hamaiketakoa izan zuten. Hau dena IGE-k antolatu zuten.
Mª Josek komentatu du bilera bat dutela gai honi buruz hitzegiteko.
Festa bukatzean, dena jasota utzi beharra dago eta txukun.
Iluntzeko 20:00etan zahagi ardoa dago. Janaria bakoitzak ekarri beharko du eta udaletxeak ardoa jarriko du.
7.- ALDABAKO ESKOLA GARRAIOA.
Momentuz azken erabakiarekin, Hezkuntza Saileko arduradunen berririk ez dago. Gai hau berrikusten ari dira. Hasiera batean, 2013-2014urteko ikasturteari begira, garraio zerbitzua kendu egingo zitzaiola esan zitzaion eskolari. Bainan gero 2 eskaintza egin zituen:
- Haurra DBHkoekin eskolara etorri eta Haur Txokoan eduki 9:00 arte.Astelehena, asteartea eta ostegunean garraioa izango luke etxera joateko.
- Beste aukera zen: Hezkuntza Saila kilometroko diru kopuru bat ordaintzeko prest dago, haurra etxeko ibilgailuan ekartzen badute.
8.- ESKOLA KONTSEILUA.
Eskola Kontseiluaren bilera ekainaren 26ean izango da16:00etan.
IGE-ren partetik ez dago bilera honetarako inongo proposamenik.
B.- IGE-tik ATERATAKO GAIAK.
Partaide batek komentatzen du, eskola publikoari dagokion urteroko festa orain dela, eta ez dela autobusarik antolatzen, eta ez dugula parte hartzen. Gainera,ikusita egiten ari diren murrizketak eta denori afektatzen digula eta indar gehiago egin beharko genukela momentu honetan.Gure umeak eskola publikoan ikasten dute eta gu ere bertako partaideak gera.
Aurtengo festarako ez dago denborarik zerbait egiteko, datorren urteari begira egin beharko da zerbait.
Proposamena datorren urterako antolatzeko IUPA-n jartzea komentatu da.
Datorren bilera, ekainaren 11ean gelditu gera arratsaldeko 18:00etan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario