Partaideak: Juani
Dávila, Elena Alustiza, Nekane Mujika, Agurtzane Arsuaga, Mirari Beloki, Mª Jose Izagirre, Iñaki Iturbe, Leire
Tello, Rosi Borrachero, Larraitz Rodriguez, Irma Tobar, Jaione Olano eta Feli Mujika.
ESKOLA KONTSEILUAREN IRAUNKORREKO
GAIAK:
1.- ESKOLAK UDALETXEAREKIN EGINDAKO BILERAREN BERRI:
Honako gaiei
buruzko informazioa jaso dugu:
-Bizikletak aparkatzeko tokia: Herrian 48 plaza banatuko dituzte. Eskolarako 10 plaza izango dira. U formako
5 aparkaleku. Estali gabea oraingoz. Bizikleta planaren barruan sartzen da.
Jartzen dituztenean Mugikortasunaren inguruan, nahi izango balitz, kanpaina bat
aurrera eramateko udaletxeak bere laguntza eskeintzen du. Eskolak klaustroan
hitz egingo du kokalekutaz.
Eskolak kokalekuei buruz gure ekarpenak egiteko eskatu digu eta nahiz eta hainbat eritzi azaldu , zalantzak ere sortu dira, beraz, eskolak erabakitzeko dela esan da.
-Zabor bilketa: Gelatan orohar ondo moldatzen dira. Hhko patiorako zaborrontzi bat eskatu da, organikoa jasoko duena.
-Alegiako Plan orokorra: Udalak Plan Orokor baten barruan, hirigintza plana aurrera eraman nahi du, gure herria etorkizunari begira nolakoa den diseña dezakeena. Azaroa-abendua biartean tailer batzuk egingo dira girotzeko. Eskolarekin zerbait egin daiteke. Proposamena udalak egiten du.
2.- LOMCEREN AURKAKO
MOBILIZAZIOAK:
Lomceren aurkako konzentrazioa
urriaren 22an, arratsaldeko 16:00etan egitea adosten da, aurrez pankarta
ikastetxean eskegita egongo da.
Eskolako zuzendaritza berriari ohartarazi
iraunkorreko aktak aurretik gurasoei apalean utzi behar zaizkiela edo iturrizahar@gmail.com –era bidali.
Aldi berean, eskolara heltzen den
informazio guztia gurasoei pasatzeko eskatu da.
Guraso elkarteak prestatuta duen
triptikoa komeniko litzateke HH2 urteko haurren gelan banatzea eta horrekin
batera eskolara etortzen diren ikasle berriei ere bai.
GURASO ELKARTETIK
ETORRITAKO GAIAK:
1.- IGEtik BAJA EMANDAKO GURASO BATEN ORDEZKAPENA:
IGEtik baja emandako gurasoaren ordezkoa izendatua izan ondoren, gaur etorri da guraso berria lehen bilerara. Baratzataz arduratuko da baja emandako guraso kidea ardura horretan baizegoen.
Ordezkapen
gaiarekin lotuta, honako aldaketak izango dira berriro kurtso amaieran: beste bi guraso kideek baja
emango dute, beraien haurrak DBHra pasako direlako.
Beraz, bi proposamen aztertu dira eta azkenean bigarrena erabaki da.
1)
Ikasturte hasieran (2014ko irailean), ordezko
zerrendatik hurrengoa sartzea( 2 urtez egon beharko luke).2) Hurrengo hauteskundeetan (2014ko azaroan zerrenda berritik sartu falta diren guraso guztiak: 8 + ordezkotik 1 (Juaniren ordezkoa). Guraso kide kopurua: 7 lehengoak +8 berriak + 1 ordezko zerrendatik = 16 guraso guztira.
2.-FIRMA BILKETA:
Eskola Publikoaren aldeko Estatu mailako Plataformak “Hezkuntzaren aldeko herritarrentzako kontsulta” martxan jarri du. Bertan jasotako emaitzak gobernu zentraleko lehendakariari emango zaizkio bertan eskatzen dena kontuan izan dezan.
Firma bilketa egiteko tresnak sindikatu baten anagrama darama. Guraso elkarteko anagrama jarrita egin ote daitekeen galdetuko da. Baikaran egingo da kontsulta.
Baikaratik jasotako erantzuna izan da: gai honetaz nahiko nahasmena dago. Azken aste hauetan Estatu mailan hainbat mobilizazio antolatu dira LOMCE eta murrizketen aurka (sinadura bilketa, 24an greba,manifestazioak...). Ekintza hauek Eskola Publikoaren Aldeko Plataforma batek antolatu du, baina plataforma hau estatu mailan osatu da, eta bertan hainbat sindikatu (CCOO, UGT,CGT,STTE...) ikasleen elkarteak eta Ceapa (Estatutuko Gurasoen Konfederazioa).... eta beste elkarte batzuk parte hartzen dute. Euskadiko gehiengo sindikalek (ELA, LAB, STEE-EILAS) ez dute parte hartzen, euren lan markoa Euskadi dela eta ez Estatua argudiatuz. Horregatik Euskadin kanpaina hori CCOO eta UGT bakarrik bultzatzen ari dira.
Gure kasuan (EHIGE-BAIKARA),nahiz eta CEAPAko kideak ez izan, zeozer egin behar dela ikusita, berriro plastiko berdea atera dugu eskoletara bidaltzeko eta datorren astean eskola bakoitzan konzentrazioak egiteko.
hurrengo bilera: AZAROAK
14 (osteguna), arratsaldeko 18:00etan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario