2013-11-23

IGEko akta azaroa

GURASO ELKARTEAREN BILERA, 2013KO AZAROAREN 14AN.
 
Partaideak: Mª Jose Izagirre, Pili Palomares, Nekane Mujika, Feli Mujika, Agurtzane Arsuaga, Irma Tobar, Larraitz Rodriguez, Iñaki Iturbe, Leire Tello, Elena Irazusta, Mirari Beloki, Unai Amondarain eta Jaione Olano.
 
BATZORDE IRAUNKORRETIK ETORRITAKO GAIAK:
 
1.- MATRIKULA BERRIAK.
3 senide Pakistandar matrikulatu berri dira. Bata HH2 urteko gelan, bestea LH 3B mailan, eta bestea berriz LH5.mailan.
2.- BIZIKLETAK UZTEKO PROIEKTUA.
Udaletxeak bizikletak uzteko proiektuaren kokapenari buruz DBHkoek eta LHtik luzatu zitzaien proposamenarekin bat datoz.
Beraz, Larraitz auzoa eta Ikastetxeko futbol zelaiaren artean dagoen gunean izango da kokapena.
3.- BARATZA.
Baratza martxan jarri behar da eta IGEri laguntza eskatu dute. Jone irakaslearekin jarri behar da harremanetan.
4.- BILERAK.
Hemendik aurrera Iraunkorreko bilerak ostiraletan 15:30etan egitea erabakitzen da.
5.-ABENDUAK 3, EUSKARAREN EGUNA.
 Euskaren eguna, abenduak 3. Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere euskararen eguna ospatuko da,eta gaztainak erretzeko ardura gurasoak hartu dute.
6.-GABONETAKO APAINGARRI JASANGARRIAK.
 Ikastetxeak Gabonetan plazako zuhaitzak apaintzeko apaingarri jasangarriak egiteko konpromisoa hartu du.Abisuak banatuak daude. Konpromiso hau Agenda 21tik atera da.
7.-PATIO EREMU BABESTUA IRISTAKORRA.
Ikastetxeak, patioko eremu babestua euria egiten duenean oso irristakorra eta arriskutsua suertatzen denez, eskolak Udaletxeari egoerari honi nolabaiteko irtenbidea ematea eskaria egingo du.
8.- LOATZO MUSIKA ESKOLA.
Loatzo musika eskolakoek, azaroak 21ean, ikastetxeko patio babestua erabiltzeko eskaera luzatu diote ikastetxeari, entsaio orokorra egiteko.
9. ABENDUAK 24.
Loatzo Musika Eskolako maisu bat IGEko bilerara etorri da, eta proposamen bat luzatu du. Bere ikasle batzuk prest daudela abenduaren 24 egunean soinua jotzeko. IGEko partaide guztiei, ideia gustatu zaie eta hori jakinarazi diogu.
 
IGE-TIK ATERATAKO GAIAK:
 
1.- JANGELAKO BATZORDEA.
Jantokiko guraso arduradunak esan zuen jangelako bilera izan zutela, berak ezin izanzuen joan lana zuelako.Akta zeukan eta irakurri egin zuen. Jangela nola dagoen banatua azaldu zuen.
Hiruhilabeteka informeak bidaliko dituzte.HH2 haurrak, egunero ematen dute etxera informea. Begiraleek betetzen dituzte.
Aurreko bilera batean, IGEko partaide batek galdetu zuen, ikasleak irteera egitean egun hori deskontatzen ote zen edo ez.Komentatu dute, deskontatzen dela, horren adibidea esan zuten orain dela gutxi DBH 1.mailakoak Hondarrabira eginiko irteera bere garaian ez zutela deskontatu eta azarokoan kenduko dutela.
Kenketak honako egoerak direnean aplikatuko dira:
*Eskolak antolatutako irteerak direnean.
*Gutxienez astebete osoa huts egitean, %50eko deskuentoa aplikatuko da, beti ere 48 orduko aurrerapenarekin abisatzen bada.
2.- IGE-KO PARTAIDEEN EUSKARA MAILA:
Euskara, Hizkuntza normalkuntza batzordeko kideak IGEko partaide guztiei inkesta bat betearazi zien.Euskara mailaren egoera jakiteko da inkesta hori.
3.-  GURASOENTZAKO FORMAZIOA.
Ikasturte honi begira, hitzaldiak antolatzekotan gelditu ginen. Guraso kide batek  e.mail bitartez bidalitako informazioa  irakurri du, eta aukeratutako gaia “Komunikazioa familian” izan da.Ostegunetan eskeiniko lituzke hitzaldiak arratsaldeko18:00tik aurrera.
Kultur-etxea librea dagoen edo ez jakiteko gelditu gara. Eguberri aurretik egin nahi da. Baina azkenean urtarrilean egingo da.
4.- HAURRENTZAKO IKASTAROAK.
Aurtengo ikasturtean martxan jarri daitezkeen ikastaroei buruz hitzegin zen. Datorren bilerarako proposamenak ekarzekotan gelditu gera.
5.- BAKETIK ANTZERKIA.
Alegian apirilaren 10ean izango da, “bulling” gaiari buruz antzeztuko dute.LH 5 eta LH6 mailetako ikasleak izango dira antzerki hau ikusi eta landuko dutenak. IGEko partaide batek, aukera izan du antzezlan hau ikusteko Laskorain ikastolan.
Antzerkiak 3 zati ditu:
1.       Lehenengo partean, 2 aktoreak gaur egun jende gazteak bizi ditzazkeen uneak antzezten dituzte.
2.       Gero, ikasle bakoitzak ikusi duenari buruz bere iritzia eman beharra dauka.Ondoren, antzeztutako momento batzuk aukeratzen dira, eta beraiek zer aldatuko luketen antzezten dituzte.
3.       2 taldetan banatzen dira eta arazo horiek nola konpondu hitzegiten dute.

 
DATORREN BILERA ABENDUAREN 12 IZANGO DA 18:00etan.

2013-11-13

Guraso Elkartearen bilera, 2013-10-17an


Partaideak: Juani Dávila, Elena Alustiza, Nekane Mujika, Agurtzane Arsuaga, Mirari Beloki,     Mª Jose Izagirre, Iñaki Iturbe, Leire Tello, Rosi Borrachero, Larraitz Rodriguez, Irma Tobar,  Jaione Olano eta Feli Mujika.

ESKOLA KONTSEILUAREN IRAUNKORREKO GAIAK:

1.- ESKOLAK UDALETXEAREKIN EGINDAKO BILERAREN BERRI:
Honako gaiei buruzko informazioa jaso dugu:
-Bizikletak aparkatzeko tokia:  Herrian 48 plaza banatuko dituzte. Eskolarako 10 plaza izango dira. U formako 5 aparkaleku. Estali gabea oraingoz. Bizikleta planaren barruan sartzen da. Jartzen dituztenean Mugikortasunaren inguruan, nahi izango balitz, kanpaina bat aurrera eramateko udaletxeak bere laguntza eskeintzen du. Eskolak klaustroan hitz egingo du kokalekutaz.
Eskolak  kokalekuei buruz gure ekarpenak egiteko eskatu digu eta nahiz eta hainbat eritzi azaldu , zalantzak ere sortu dira, beraz, eskolak erabakitzeko dela esan da.
               -Zabor bilketa: Gelatan orohar ondo moldatzen dira. Hhko patiorako zaborrontzi bat eskatu da, organikoa jasoko duena.
               -Alegiako Plan orokorra: Udalak Plan Orokor baten barruan, hirigintza plana aurrera eraman nahi du, gure herria etorkizunari begira nolakoa den diseña dezakeena.  Azaroa-abendua biartean tailer batzuk egingo dira girotzeko. Eskolarekin zerbait egin daiteke. Proposamena udalak egiten du.
 

2.- LOMCEREN AURKAKO MOBILIZAZIOAK:
Lomceren aurkako konzentrazioa urriaren 22an, arratsaldeko 16:00etan egitea adosten da, aurrez pankarta ikastetxean eskegita egongo da.


 3.- IRAUNKORREKO AKTAK:
Eskolako zuzendaritza berriari ohartarazi iraunkorreko aktak aurretik gurasoei apalean utzi behar zaizkiela edo iturrizahar@gmail.com –era bidali.
Aldi berean, eskolara heltzen den informazio guztia gurasoei pasatzeko eskatu da.

 4.- GURASO ELKARTEKO TRIPTIKOA:
Guraso elkarteak prestatuta duen triptikoa komeniko litzateke HH2 urteko haurren gelan banatzea eta horrekin batera eskolara etortzen diren ikasle berriei ere bai.

GURASO ELKARTETIK ETORRITAKO GAIAK:

1.- IGEtik BAJA EMANDAKO GURASO BATEN ORDEZKAPENA:

             IGEtik baja emandako gurasoaren ordezkoa izendatua izan ondoren, gaur etorri da  guraso berria lehen bilerara.  Baratzataz arduratuko da baja emandako guraso kidea ardura horretan baizegoen.

Ordezkapen gaiarekin lotuta, honako aldaketak izango dira berriro kurtso amaieran:  beste bi guraso kideek  baja emango dute,  beraien haurrak DBHra pasako direlako. Beraz, bi proposamen aztertu dira eta azkenean bigarrena erabaki da.
1)      Ikasturte hasieran (2014ko irailean), ordezko zerrendatik hurrengoa sartzea( 2 urtez egon beharko luke).
2)      Hurrengo hauteskundeetan (2014ko azaroan zerrenda berritik sartu falta diren guraso guztiak: 8  + ordezkotik  1 (Juaniren ordezkoa). Guraso kide kopurua:  7 lehengoak +8 berriak + 1 ordezko zerrendatik =  16 guraso guztira.

2.-FIRMA BILKETA:
         Eskola Publikoaren aldeko Estatu mailako Plataformak “Hezkuntzaren aldeko herritarrentzako kontsulta” martxan jarri du. Bertan jasotako emaitzak gobernu zentraleko lehendakariari emango zaizkio bertan eskatzen dena kontuan izan dezan.
Firma bilketa egiteko tresnak sindikatu baten anagrama darama. Guraso elkarteko anagrama jarrita egin ote daitekeen galdetuko da. Baikaran egingo da kontsulta.

 Baikaratik jasotako erantzuna izan da: gai honetaz nahiko nahasmena dago. Azken aste hauetan Estatu mailan hainbat mobilizazio antolatu dira LOMCE eta murrizketen aurka (sinadura bilketa, 24an greba,manifestazioak...). Ekintza hauek Eskola Publikoaren Aldeko Plataforma batek antolatu du, baina plataforma hau estatu mailan osatu da, eta bertan hainbat sindikatu (CCOO, UGT,CGT,STTE...) ikasleen elkarteak eta Ceapa (Estatutuko Gurasoen Konfederazioa).... eta beste elkarte batzuk parte hartzen dute. Euskadiko gehiengo sindikalek (ELA, LAB, STEE-EILAS) ez dute parte hartzen, euren lan markoa Euskadi dela eta ez Estatua argudiatuz. Horregatik Euskadin kanpaina hori CCOO eta UGT bakarrik bultzatzen ari dira.
Gure kasuan (EHIGE-BAIKARA),nahiz eta CEAPAko kideak ez izan,  zeozer egin behar dela ikusita, berriro plastiko berdea atera dugu eskoletara bidaltzeko eta datorren astean eskola bakoitzan konzentrazioak egiteko.

 

hurrengo bilera:  AZAROAK 14 (osteguna),  arratsaldeko 18:00etan.