GURASO ELKARTEAREN BILERA, 2013KO AZAROAREN 14AN.
Partaideak: Mª Jose Izagirre, Pili Palomares, Nekane Mujika, Feli Mujika, Agurtzane Arsuaga, Irma Tobar, Larraitz Rodriguez, Iñaki Iturbe, Leire Tello, Elena Irazusta, Mirari Beloki, Unai Amondarain eta Jaione Olano.
BATZORDE IRAUNKORRETIK ETORRITAKO GAIAK:
1.- MATRIKULA BERRIAK.
3 senide Pakistandar matrikulatu berri dira. Bata HH2 urteko gelan, bestea LH 3B mailan, eta bestea berriz LH5.mailan.
2.- BIZIKLETAK UZTEKO PROIEKTUA.
Udaletxeak bizikletak uzteko proiektuaren kokapenari buruz DBHkoek eta LHtik luzatu zitzaien proposamenarekin bat datoz.
Beraz, Larraitz auzoa eta Ikastetxeko futbol zelaiaren artean dagoen gunean izango da kokapena.
3.- BARATZA.
Baratza martxan jarri behar da eta IGEri laguntza eskatu dute. Jone irakaslearekin jarri behar da harremanetan.
4.- BILERAK.
Hemendik aurrera Iraunkorreko bilerak ostiraletan 15:30etan egitea erabakitzen da.
5.-ABENDUAK 3, EUSKARAREN EGUNA.
Euskaren eguna, abenduak 3. Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere euskararen eguna ospatuko da,eta gaztainak erretzeko ardura gurasoak hartu dute.
6.-GABONETAKO APAINGARRI JASANGARRIAK.
Ikastetxeak Gabonetan plazako zuhaitzak apaintzeko apaingarri jasangarriak egiteko konpromisoa hartu du.Abisuak banatuak daude. Konpromiso hau Agenda 21tik atera da.
7.-PATIO EREMU BABESTUA IRISTAKORRA.
Ikastetxeak, patioko eremu babestua euria egiten duenean oso irristakorra eta arriskutsua suertatzen denez, eskolak Udaletxeari egoerari honi nolabaiteko irtenbidea ematea eskaria egingo du.
8.- LOATZO MUSIKA ESKOLA.
Loatzo musika eskolakoek, azaroak 21ean, ikastetxeko patio babestua erabiltzeko eskaera luzatu diote ikastetxeari, entsaio orokorra egiteko.
9. ABENDUAK 24.
Loatzo Musika Eskolako maisu bat IGEko bilerara etorri da, eta proposamen bat luzatu du. Bere ikasle batzuk prest daudela abenduaren 24 egunean soinua jotzeko. IGEko partaide guztiei, ideia gustatu zaie eta hori jakinarazi diogu.
IGE-TIK ATERATAKO GAIAK:
1.- JANGELAKO BATZORDEA.
Jantokiko guraso arduradunak esan zuen jangelako bilera izan zutela, berak ezin izanzuen joan lana zuelako.Akta zeukan eta irakurri egin zuen. Jangela nola dagoen banatua azaldu zuen.
Hiruhilabeteka informeak bidaliko dituzte.HH2 haurrak, egunero ematen dute etxera informea. Begiraleek betetzen dituzte.
Aurreko bilera batean, IGEko partaide batek galdetu zuen, ikasleak irteera egitean egun hori deskontatzen ote zen edo ez.Komentatu dute, deskontatzen dela, horren adibidea esan zuten orain dela gutxi DBH 1.mailakoak Hondarrabira eginiko irteera bere garaian ez zutela deskontatu eta azarokoan kenduko dutela.
Kenketak honako egoerak direnean aplikatuko dira:
2.- IGE-KO PARTAIDEEN EUSKARA MAILA:
Euskara, Hizkuntza normalkuntza batzordeko kideak IGEko partaide guztiei inkesta bat betearazi zien.Euskara mailaren egoera jakiteko da inkesta hori.
3.- GURASOENTZAKO FORMAZIOA.
Ikasturte honi begira, hitzaldiak antolatzekotan gelditu ginen. Guraso kide batek e.mail bitartez bidalitako informazioa irakurri du, eta aukeratutako gaia “Komunikazioa familian” izan da.Ostegunetan eskeiniko lituzke hitzaldiak arratsaldeko18:00tik aurrera.
Kultur-etxea librea dagoen edo ez jakiteko gelditu gara. Eguberri aurretik egin nahi da. Baina azkenean urtarrilean egingo da.
4.- HAURRENTZAKO IKASTAROAK.
Aurtengo ikasturtean martxan jarri daitezkeen ikastaroei buruz hitzegin zen. Datorren bilerarako proposamenak ekarzekotan gelditu gera.
5.- BAKETIK ANTZERKIA.
Alegian apirilaren 10ean izango da, “bulling” gaiari buruz antzeztuko dute.LH 5 eta LH6 mailetako ikasleak izango dira antzerki hau ikusi eta landuko dutenak. IGEko partaide batek, aukera izan du antzezlan hau ikusteko Laskorain ikastolan.
Antzerkiak 3 zati ditu:
1. Lehenengo partean, 2 aktoreak gaur egun jende gazteak bizi ditzazkeen uneak antzezten dituzte.
2. Gero, ikasle bakoitzak ikusi duenari buruz bere iritzia eman beharra dauka.Ondoren, antzeztutako momento batzuk aukeratzen dira, eta beraiek zer aldatuko luketen antzezten dituzte.
3. 2 taldetan banatzen dira eta arazo horiek nola konpondu hitzegiten dute.
DATORREN BILERA ABENDUAREN 12 IZANGO DA 18:00etan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario