2014-12-12

Guraso Elkartearen bilera, 2014-11-20


Partaideak: Iñaki Iturbe, Mirari Beloki, Tere Vara, Leire Tello, Irma Tobar, Elena Alustiza, Unai Amondarain, Mª Jose Izagirre,Nekane Mujika eta Jaione Olano.

 

BATZORDE IRAUNKORRETIK ETORRITAKO GAIAK:

1.- HAUR  HEZKUNTZAN KANPOTIK JANARIA EMATEA.
HHko ikasle batzuren senideek, bai helduak edo gure ikasleak direnak , langaren kanpotik janaria emateko ohitura dute. Gure ikastetxean egun zeliakoak daude eta oso arriskutsua dela pentsatzen da. Egoera hau zuzentze aldera HHko eraikinean, ohar bat jarri zen janaria kanpotik ez emateko eskatuz, baina oraindik zenbaitek ez du jaramonik egiten.

 2.- HAURREN GIZENTASUNA.

Haurren gizentasuna gaiaren inguruan eskola eta osakidetzak elkarlanean, eskolak komunitatea sentsibilizatu nahi du, eta horretarako urtarrilak 24erako prentsaurreko bat eta abenduak 2rako hitzaldi bat antolatu ditu kultur etxean. Hitzaldi honetan pediatra, Gorputz Hezkuntzarako irakasle eta Tolosako osasun publikoko zenbait agenteek hartuko dute parte.

3.-KONTSUMOBIDE.

 Ikasleentzako urtarrilak 19tik 23ra izango dira kontsumobideko tailerrak. Gurasoentzako hitzaldia, oraindik finkatzeko badago ere, tarte horretan izango dela suposatzen dute. Honetaz aurrerago informatuko gaituzte.

4.-IKASTETXEAN LAPURRETA SAIAKERAK.

Aurreko astean, gure ikastetxean 2 lapurreta saiakera izan dira, eta ikastetxe batzuetan lapurretak egin dituztela jakinda, Aralar eta San Juan ikastetxea zenbait aukera aztertzen ari dira saikera guzti hauek ekiditzeko:

  • Ordenagailu portatilak gordetzen diren geletan sensoreak jartzea.
  • GPRS sistema jartzea: seinalea edo mezua telefono finko batera bidali beharrean, mugikor batera bidaltzea.
  • Egunero ordu jakin batean kanpoko atea istea. Astelehenetik ostegunera, garbitzaileak itxi dezakete, eta hurrengo egunean Haur txokoko zaintzaileak ireki dezala, baina asteburuetan dago arazoa. Arazo honen konponbidea izan daiteke ate motorizatu bat jartzea.

5.- 2015-2016 IKASTURTERAKO ORDUTEGIA ALDATZEKO PROPOSAMENA.

Alde batetik, HH eta LHkoak, 2 ordutegi desberdin dituzte, eta bateratu nahi dute. Gainera egun,  ordutegiaren gehiengoa ikasleekin pasatzen dute. Hau da, irakaslegoak ikastetxean igaro behar dituen 30 ordutatik, 27 ordu eta 55 minutu ikasleekin igarotzen ditu (legeak dio: ikasleekin 25 ordu gutxienez) . Beraz, irakaslegoak osatu beharreko 30 ordu horiek osatzeko, ez dira 2 ordu eta zerbait gelditzen .Irakasleek jarduna hobetzeko behar duten formazioa jasotzeko, koordinatzeko eta abarretarako ez dira nahikoak. Beraz irakasle klaustroak bozkatu ondoren, ordutegia aldatzea proposatzen du.

Proposamen honekin, denek 12:30etan aterako lirateke.

Proposamen hau aurrera joateko, Organo Gorengo bileran, botazioa egin behar da. Erdia + 1 boto atera behar dira bigarren pausoa emateko. Bigarren pauso hori da, ikastetxe guztiko ikasleen gurasoak bozkatzea. Proposamena aurrera jarraitzeko, botoaren  %80ak baiezkoa bozkatu behar du. Horrela izango balitz, lurralde ordezkariari luzatuko litzaioke proposamena.

 Organo Gorengoarekin bilera, azaroak 25erako izango dela esaten zaigu.

IGEko  partaide gehienak, duda asko ditugu gai honi buruz:

  • Patioan DBHkoekin batera egokituko lirateke.
  • Jangelako planteamendua nola izango den.
  • Ekaina eta irailean denak 12:30tan aterako liratekeen.

Ikusita gaiak duen garrantzia, eta azaroak 20ean abisatu zaigula, Organo Gorengo bilera azaroak 25ean izango dela, bilera atzeratzea eskatu degu.Eman zaigun informazioarekin bakarrik, ez gera gai ikusten erabaki bat hartzea ondoren bozkatzeko. Gainera AJA irakurtzen aritu gera, eta bilera astebete lehenago jakinarazi behar zaigu eta gai zerrenda ere jaso beharra daukagu.

 

IGE-tik ATERATAKO GAIAK:

1.- EUSKARAREN EGUNA.

Urtero bezala, euskararen eguna abenduaren 3an ospatuko da, eta gaztainak erretzeko ardura gurasoak hartu dute.

Gaztainak Lukas eta Jose Luisek erreko dituzte. 
Abenduaren 3an, arratsaldeko 14:30etan gelditu gara IGEko zenbait guraso.

2.-ELKARBIZITZA.

Aurten Pakistan herriari buruz tratatuko dute.

Helburu batzuk ere jarri dira ikasturte honi begira:

  • Eskola-guraso erlazioa hobeto.
  • Parte hartzea fomentatu.

Golden 5 programa, irakasleentzako formakuntzarako balio du.

 3.- KULTUR BATZORDEA.

Urtero bezala, idatzi bat bidaliko da  Olentzero eta Kabalgata egunerako jendea beharko dela jakinaraziz.

4.-2013-2014 IKASTURTEKO BIDEOA.

Komentatu zaigu, saio guztiaren bideoa jaso duela ikastetxeak. Aurreko bilera batean esan zitzaigun, jasotako bideoak 15 minutuko iraupena zuela.

5.-MEMORIAK.

Ikastetxeak, 2013-2014 San Juan ikastetxearen urteko memoria eman digu.

Baita ere jaso da, 2014-2015 ikasturteari dagokion urteko plana.

6.-EGUBERRIETAKO DIRU LAGUNTZA.

IGEko partaide batek proposatzen du, eguberrietan biltzen den dirua, Bujagaliko (Uganda) neska mutilentzako izatea. Biltzen den %100 bertara joaten da. Ume guztiek ez daukate aukera eskolara joateko.

 

 Hurrengo bilera, abenduaren 11, arratsaldeko 6etan.

 Oharra:azkenean, Organo Gorengo bilera abenduaren 2an izango da 16:30tan.



 

2014-11-17

Guraso Elkartearen bilera, 2014-10-23


Partaideak: Pili Palomares, Nekane Mujika, Leire Tello, Tere Vara, Larraitz Rodriguez, Irma Tobar, Feli Mujika eta Jaione OLano.
 
ESKOLA KONTSEILUAREN IRAUNKORREKO GAIAK:  
 
1.-GURASOEN FORMAZIOA.
Gurasoentzako formakuntzaren eskaintza informazioa iritsi da eskolara eta guri pasa digute.
IGEko partaideak gelditu gera datorren bilerarako informazioa ekartzeko, aurrerago saio batzuk antolatzeko.
2.- 2013/2014 IKASTURTE BUKAERAKO BIDEOA.
2013/2014 ikasturte bukaerako bideoa Alegiako eskolako blogean dago. Bideoak 15 minutu irauten ditu gutxi gora behera.
3.-PRAKTIKETAKO IKASLEAK.
Cristina Marcos:  HH2 gelan dago goizean, eta arratsaldean HH4 gelan.
Ane Garin:  HH3 urteko gelan dago.
LH2: Joseba dago eta LH5: Amaia Artola.
4.- IKUSKARIAREKIN EGINDAKO BILERA.
Organo Goreneko guraso eta klaustroko irakasle bat izendatu behar dira “Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna” batzorderako.
IGEko ordezkari bat izendatu da eta baita haren ordezkoa ere.
5.- FOTOKOPIAGAILUA.
Fotokopiagailu berria jarri da. IGEko ordezkariek beraren erabileraren berri jakiteko Josebarekin jarri behar dute harremanetan eta  berak azalduko die funtzionamendua.
6.- IUP.
2014/2015eko ikastetxeko urteko plana osatzeko txantiloia eta aurreko ikasturteko urteko planaren gurasoei dagokien zatia banatu zaigu. Berrikusi ondoren aldaketa batzuk egin ditugu.
 7.-KONTSUMOBIDE.
Eskolak “Adin txikikoak eta telefono mugikorrak” izenburupean hitzaldia eskatu du ikasle eta gurasoentzat. Erantzuna jakitean horren berri emango digute.
8.- BARATZA.
Martxan jarria dago, 400 letxu landatu dira. 
 Eskolatik eskerrak bidali dizkie baratzako arduradunei egindako lanagatik .
9.- ZIENTZIA PROIEKTUA.
Zientzia arloan esperimentuak lantzeko formazio saioetan parte hartu dute ikastetxeko 3 irakaslek. Formazioaren ondoren, ikastetxea esperimentu hauek lantzeko beharrezko materialez hornituko dute. Materiala hezkuntza sailak finantzatuko du.
10.-UDALAREKIN BILERA.
Arriskuen prebentziorako diru laguntza 27.000,-€koa izango da gutxi gora behera. Neurri zuzentzaileak: Errekaldeko patioko sarreraren konponketa, barandilak, DBHko irteeretako ateak, sukaldeko ateak….
DBHko ikasleen aisi gune bat atontzeko proposamena.
Inspekzio elektrikoa egingo da larrialdietarako argiak ikuskatzeko. Patioan obra egiteko proposamena egingo du udalak eta klaustroan aztertuko da.
Bestalde,  epe luzera egin daitezkeen obren zerrenda bat egitea proposatu zuen udaletxeak. Irakaslegoari bururatutako proposamenen zerrenda bat osatu da eta begirada bat botatzeko eskatu zaigu, zerbait erantsi nahi badegu.  
 
GURASO ELKARTETIK ATERATAKO GAIAK:
 
1.-GURASO BILEREN DEIALDIAK LEIREK EGINGO DITU:
 IGEko bileren deialdiak wassapez jasoko ditugu, Leirek bidaliko du.
Agenda 21ean gelditu ziren paper erabilera gutxitzea, horregaitik hartu da erabaki hau.
2.-HAUTESKUNDE-PROZESUA (GURASO BERRIAK):
2014/2015 ikasturtean Ordezkaritza Organo Gorena eta Guraso Elkartearen zuzendaritza batzordea berriztatuko dira.
IGEko partaide berriak (7 ) hautatuko dira.
8 geratzen dira (7 titular + 1 ordezkoa). 15 egon behar dira denera (AJA arabera), beraz, 7 berri hautatuko dira.
 Hautaketa gauzatzean,  guraso bat egon behar duela eta zein joango den zehaztu dugu.
  
ATERAKO DIREN GURASOAK (  6+ 1 Juani Dávila = 7 ):
2010. urteko hautaketako titularrak:
1.      Agurtzane Arsuaga  (ekainean bukatu zuen).
2.      Mirari Beloki.
3.      Irma Tobar
4.      Tere Vara
5.      Elena Alustiza
6.      Feli Mujika
2012. urteko hautaketako titularra:
1.      Juani Dávila  (ekainean bukatu zuen ).
JARRAITUKO DUTEN GURASOAK  (2012ko urteko hautaketako titularrak + 1 ordezkoa):
1.      Leire Tello
2.      Marijo Izagirre
3.      Nekane Mujika
4.      Jaione Olano
5.      Larraitz Rodriguez
6.      Pili Palomares
7.      Iñaki Iturbe
8.      Unai Amondarain (ordezkoa).
 
Hurrengo bilera: Azaroak 20ean, arratsaldeko 18:00etan geldituko gera.
 

2014-09-24

Guraso Elkartearen bileraren akta, 2014-09-18


Partaideak: Pili Palomares, Tere Vara, Iñaki Iturbe, Leire Tello, Larraitz Rodriguez, Irma Tobar, Jaione Olano, Mª Jose Izagirre, Nekane Mujika, Elena Alustiza eta Feli Mujika.

BATZORDE  IRAUNKORREKO GAIAK:

1.- MATRIKULA 2014/2015:
IKASMAILA
IKASLE KOPURUA
OHARRAK
HH 2
28
 
HH 3
23
Hauetatik 4 ikasle berri
HH 4
30
 
HH 5
29
 
GUZTIRA HH
110 IKASLE
 
LH 1
19
 
LH 2
25
Hauetatik ikasle berri bat
LH 3
19
 
LH 4
30
Hauetatik 2 ikasle berri
LH 5
23
 
LH 6
23
Hauetatik 2 ikasle berri
GUZTIRA LH
139 IKASLE
 

2014-2015 IKASTURTEKO IKASLEAK GUZTIRA HH + LH =   110 + 139 =   249  IKASLE

Aurreko ikasturtean aurreikusitako obrak ondo burutu direla diote eskolatik. Bertan, HH 5 urteko bi gelak eta LH 4 urteko gela bat egokitu dira.
2.- IRAKASLE ZERRENDA 2014-2015:
 
IRAKASLEA
TALDEA / ARLOA
ETAPA
1
LEIRE AIASTUI  (*)
2 URTE A
 
 
 
HAUR HEZKUNTZA
2
MARIAN OLANO  (*)
2 URTE B
3
NEKANE GUERRERO
3 URTE /IDAZKARIA
4
LEIRE SALABERRIA
4 URTE A
5
BEGOÑA ARIN
4 URTE B
6
IDOIA OBINETA
5 URTE A
7
ROSI BORRACHERO
5 URTE B
8
JONE GUERRERO
HH2 LAGUNTZA/IKASKETA BURUA
 
 
 
 
 
LEHEN HEZKUNTZA
 
 
9
MARIVI GOYA
1.       MAILA
10
NEKANE LOPEZ
2.       MAILA
11
LARRAITZ ARTANO
3.       MAILA
12
ARANTZA GALARZA
4.       MAILA A
13
IÑIGO AYERZA
4.    MAILA B
14
REGINA CARRERA
5.       MAILA
15
ARANTXA MURUA
6.       MAILA
16
IBAI ARSUAGA
PTE
17
LEIRE GONZALEZ  (*)
INGELESA
18
IÑAKI ARMENDARIZ
G. HEZKUNTZA
19
IRUNE GURRUCHAGA/NEREA ARRIETA
ERLIJIOA
LH
20
JOSEBA GARAIKOETXEA
ZUZENDARIA/HIPI
LH
21
ASUN ESNAOLA
AHOLKULARIA
HH / LH
22
LEIRE DE DIEGO  (*)
LOGOPEDA
HH / LH
23
JOKIN ARREGI
JANGELA / AKA
 
24
IDOIA REZOLA   (*)
HEZITZAILEA
LH 5
25
MAIDER ORUEZABAL   (*)
MUSIKA
HH / LH

(*) Aurtengo ikasturtean 6 irakasle berri dira .

 ** HH 2 urteko ikasleen eta HH 3 urteko ikasle berrien gurasoei IGEri buruzko triptiko informatiboak banatzeko eskatuko diogu eskola zuzendaritzari.

 3.- ESKOLA KIROLA:
Kirol batzordeak 2014-09-11 egindako bileraren akta jaso dugu. Bileran hartutako erabakiak:
  • 2014-2015 ikasturte berrirako gurasoen elkarteko Marijo izendatu dute kiroletako arduradun.
  • Irailaren 16an, arratsaldeko 16:30etan,  eskola kirolean lehen aldiz parte hartuko duten ikasle berrien gurasoekin bilera egin da. Lehenengo, LH 3ko ikasleen gurasoekin  eta ondoren LH 4. 5. eta 6. mailako ikasleen gurasoekin.
  • LH 1. mailakoek eskola kirolean parte hartzeko aukera ez badute ere, beraientzako pilota entrenamentuak antolatuko dira aurreko ikasturtean bezela. Entrenamentuak astean behin izango dira. Aurreko ikasturtean gainera pilota entrenamentu hauek HH 4 eta HH 5 urtekoei ere eskaintzen zitzaizkien,  baina apuntatu ziren HH 4 urteko ikasleetatik iksasturtea inork bukatu ez zuenez, aukera hau bertan bera uztea erabaki du kirol batzordeak aurtengo ikasturterako.
  • Eskola kirolean parte hartu nahi duten ikasleen izena emateko epea irailaren 17tik 23ra izango da eta uniforme banaketa eta entrenamentuen hasiera  berriz,  urrian.

4.- ESKOLA PROIEKTUAK.
Zientzia-hezkuntza proiektuan parte hartzeko asmoa du ikastetxeak. Bertan hiru irakaslek hartuko dute parte, HH-tik 2 irakasle eta LH-tik berri irakasle batek.

5.-KORREO ELEKTRONIKOAK.
Gelako gurasoen bileretan gurasoen korreo elektronikoen bilketa bat egitea pentsatu du ikastetxeak, aurrerantzean jasotako korreoen balantzea eta azterketa egin ondoren, oharrak bide honetatik bidaltzeko aukerak aztertzeko.

6.-IRTEERAK:
  • Irailaren 22an zinemaldia Donostian LH osoa (goizez).
  • Irailaren 19 edo 26an, eguraldiaren arabera, urtero moduan Langaurrera LH osoa (goizez).

7.- MEMORIA:
2013-2014 ikasturteko memoria osatzeaz bukatutakoan banatuko digu eskola zuzendaritzak.

8.- BARATZA:
Baratzako negutegia gurasoek noizko prestatu dezaketen galdetzen du ikastetxeak.

IGEko baratzako kide arduraduna negutegia prestatzeko geratu da eta gainera, udan,  norbaitek/norbaitzuk egindako txikizioak ere konpontzeko (plastikoa puskatuta dago eta berria jarri beharko da). IGEko kide bat  geratu da baratzarako materiala berria erosteko laguntzak dauden enteratzeko.

 GURASO ELKARTETIK ATERATAKO GAIAK:

1.- IKASLEENTZAKO ISTRIPU ASEGURUA 2014/2015 IKASTURTEA:

Baikara Federazioak ikasleentzako istripu aseguru bat egiteko aukera eskaintzen die bere bazkide diren Gipuzkoako ikastetxe guztiei; istripua duten ikasleen osasun laguntza estaltzen du nagusiki. Asegurua egiteko epea, IRAILAREN 19an bukatzen da.
Abantailak eta desabantailak aztertu ondoren, egoera baloratzeko denbora gehiago behar dela eta aurten ezer ez egitea erabaki da. Asegurua, ikastetxearekin batera aztertu beharko litzateke.

2.- DIRU KONTUAK:
IGEko diruzainak aurkezten dizkigu 2013-2014 ikasturteko kontuak, balantzea eta ikasturteko emaitza. Emaitzak negatiboa eman du.
Aipatu dugu, Kutxako komisio eta itzulpen gastuak haundiegiak direla.
Eskola kiroleko kontuak hurrengo bilerara ekarriko dizkigula adierazi du arduradunak.

3. HAUR TXOKO ZERBITZUA:
IGEko kide arduradunak komentatzen du, aurten 11 haur + 2 berri = 13 haur daudela zerbitzuan.
2 urteko haurrek ikastetxean egokitzapena egin behar izaten dute baina Haur Txoko zerbitzuan aurrekontaktua izan gabe hasten dira eta hori ez da ona umearentzat.  Horregatik erabaki da, hemendik aurrera, 2 urteko haurrei Haur Txokoan ere egokitzapena eskatzea.

  4.- GURASO ELKARTEA ETA  eta ORDEZKARITZA ORGANO GORENERAKO HAUTESKUNDEAK 2014-2015:
 Urrian ospatuko direla  hauteskundeak aipatu dugu. 9 kideen hutsunea  egongo  da betetzeko. Beraz, hutsune horiek,  16 kideko kopurua osatuz, hauteskunde honetatik sartuko dira.

 

 hurrengo bilera:  Urriak 23 (osteguna),  arratsaldeko 18:00etan.