2014-12-12

Guraso Elkartearen bilera, 2014-11-20


Partaideak: Iñaki Iturbe, Mirari Beloki, Tere Vara, Leire Tello, Irma Tobar, Elena Alustiza, Unai Amondarain, Mª Jose Izagirre,Nekane Mujika eta Jaione Olano.

 

BATZORDE IRAUNKORRETIK ETORRITAKO GAIAK:

1.- HAUR  HEZKUNTZAN KANPOTIK JANARIA EMATEA.
HHko ikasle batzuren senideek, bai helduak edo gure ikasleak direnak , langaren kanpotik janaria emateko ohitura dute. Gure ikastetxean egun zeliakoak daude eta oso arriskutsua dela pentsatzen da. Egoera hau zuzentze aldera HHko eraikinean, ohar bat jarri zen janaria kanpotik ez emateko eskatuz, baina oraindik zenbaitek ez du jaramonik egiten.

 2.- HAURREN GIZENTASUNA.

Haurren gizentasuna gaiaren inguruan eskola eta osakidetzak elkarlanean, eskolak komunitatea sentsibilizatu nahi du, eta horretarako urtarrilak 24erako prentsaurreko bat eta abenduak 2rako hitzaldi bat antolatu ditu kultur etxean. Hitzaldi honetan pediatra, Gorputz Hezkuntzarako irakasle eta Tolosako osasun publikoko zenbait agenteek hartuko dute parte.

3.-KONTSUMOBIDE.

 Ikasleentzako urtarrilak 19tik 23ra izango dira kontsumobideko tailerrak. Gurasoentzako hitzaldia, oraindik finkatzeko badago ere, tarte horretan izango dela suposatzen dute. Honetaz aurrerago informatuko gaituzte.

4.-IKASTETXEAN LAPURRETA SAIAKERAK.

Aurreko astean, gure ikastetxean 2 lapurreta saiakera izan dira, eta ikastetxe batzuetan lapurretak egin dituztela jakinda, Aralar eta San Juan ikastetxea zenbait aukera aztertzen ari dira saikera guzti hauek ekiditzeko:

  • Ordenagailu portatilak gordetzen diren geletan sensoreak jartzea.
  • GPRS sistema jartzea: seinalea edo mezua telefono finko batera bidali beharrean, mugikor batera bidaltzea.
  • Egunero ordu jakin batean kanpoko atea istea. Astelehenetik ostegunera, garbitzaileak itxi dezakete, eta hurrengo egunean Haur txokoko zaintzaileak ireki dezala, baina asteburuetan dago arazoa. Arazo honen konponbidea izan daiteke ate motorizatu bat jartzea.

5.- 2015-2016 IKASTURTERAKO ORDUTEGIA ALDATZEKO PROPOSAMENA.

Alde batetik, HH eta LHkoak, 2 ordutegi desberdin dituzte, eta bateratu nahi dute. Gainera egun,  ordutegiaren gehiengoa ikasleekin pasatzen dute. Hau da, irakaslegoak ikastetxean igaro behar dituen 30 ordutatik, 27 ordu eta 55 minutu ikasleekin igarotzen ditu (legeak dio: ikasleekin 25 ordu gutxienez) . Beraz, irakaslegoak osatu beharreko 30 ordu horiek osatzeko, ez dira 2 ordu eta zerbait gelditzen .Irakasleek jarduna hobetzeko behar duten formazioa jasotzeko, koordinatzeko eta abarretarako ez dira nahikoak. Beraz irakasle klaustroak bozkatu ondoren, ordutegia aldatzea proposatzen du.

Proposamen honekin, denek 12:30etan aterako lirateke.

Proposamen hau aurrera joateko, Organo Gorengo bileran, botazioa egin behar da. Erdia + 1 boto atera behar dira bigarren pausoa emateko. Bigarren pauso hori da, ikastetxe guztiko ikasleen gurasoak bozkatzea. Proposamena aurrera jarraitzeko, botoaren  %80ak baiezkoa bozkatu behar du. Horrela izango balitz, lurralde ordezkariari luzatuko litzaioke proposamena.

 Organo Gorengoarekin bilera, azaroak 25erako izango dela esaten zaigu.

IGEko  partaide gehienak, duda asko ditugu gai honi buruz:

  • Patioan DBHkoekin batera egokituko lirateke.
  • Jangelako planteamendua nola izango den.
  • Ekaina eta irailean denak 12:30tan aterako liratekeen.

Ikusita gaiak duen garrantzia, eta azaroak 20ean abisatu zaigula, Organo Gorengo bilera azaroak 25ean izango dela, bilera atzeratzea eskatu degu.Eman zaigun informazioarekin bakarrik, ez gera gai ikusten erabaki bat hartzea ondoren bozkatzeko. Gainera AJA irakurtzen aritu gera, eta bilera astebete lehenago jakinarazi behar zaigu eta gai zerrenda ere jaso beharra daukagu.

 

IGE-tik ATERATAKO GAIAK:

1.- EUSKARAREN EGUNA.

Urtero bezala, euskararen eguna abenduaren 3an ospatuko da, eta gaztainak erretzeko ardura gurasoak hartu dute.

Gaztainak Lukas eta Jose Luisek erreko dituzte. 
Abenduaren 3an, arratsaldeko 14:30etan gelditu gara IGEko zenbait guraso.

2.-ELKARBIZITZA.

Aurten Pakistan herriari buruz tratatuko dute.

Helburu batzuk ere jarri dira ikasturte honi begira:

  • Eskola-guraso erlazioa hobeto.
  • Parte hartzea fomentatu.

Golden 5 programa, irakasleentzako formakuntzarako balio du.

 3.- KULTUR BATZORDEA.

Urtero bezala, idatzi bat bidaliko da  Olentzero eta Kabalgata egunerako jendea beharko dela jakinaraziz.

4.-2013-2014 IKASTURTEKO BIDEOA.

Komentatu zaigu, saio guztiaren bideoa jaso duela ikastetxeak. Aurreko bilera batean esan zitzaigun, jasotako bideoak 15 minutuko iraupena zuela.

5.-MEMORIAK.

Ikastetxeak, 2013-2014 San Juan ikastetxearen urteko memoria eman digu.

Baita ere jaso da, 2014-2015 ikasturteari dagokion urteko plana.

6.-EGUBERRIETAKO DIRU LAGUNTZA.

IGEko partaide batek proposatzen du, eguberrietan biltzen den dirua, Bujagaliko (Uganda) neska mutilentzako izatea. Biltzen den %100 bertara joaten da. Ume guztiek ez daukate aukera eskolara joateko.

 

 Hurrengo bilera, abenduaren 11, arratsaldeko 6etan.

 Oharra:azkenean, Organo Gorengo bilera abenduaren 2an izango da 16:30tan.



 

No hay comentarios:

Publicar un comentario