2014-11-17

Guraso Elkartearen bilera, 2014-10-23


Partaideak: Pili Palomares, Nekane Mujika, Leire Tello, Tere Vara, Larraitz Rodriguez, Irma Tobar, Feli Mujika eta Jaione OLano.
 
ESKOLA KONTSEILUAREN IRAUNKORREKO GAIAK:  
 
1.-GURASOEN FORMAZIOA.
Gurasoentzako formakuntzaren eskaintza informazioa iritsi da eskolara eta guri pasa digute.
IGEko partaideak gelditu gera datorren bilerarako informazioa ekartzeko, aurrerago saio batzuk antolatzeko.
2.- 2013/2014 IKASTURTE BUKAERAKO BIDEOA.
2013/2014 ikasturte bukaerako bideoa Alegiako eskolako blogean dago. Bideoak 15 minutu irauten ditu gutxi gora behera.
3.-PRAKTIKETAKO IKASLEAK.
Cristina Marcos:  HH2 gelan dago goizean, eta arratsaldean HH4 gelan.
Ane Garin:  HH3 urteko gelan dago.
LH2: Joseba dago eta LH5: Amaia Artola.
4.- IKUSKARIAREKIN EGINDAKO BILERA.
Organo Goreneko guraso eta klaustroko irakasle bat izendatu behar dira “Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna” batzorderako.
IGEko ordezkari bat izendatu da eta baita haren ordezkoa ere.
5.- FOTOKOPIAGAILUA.
Fotokopiagailu berria jarri da. IGEko ordezkariek beraren erabileraren berri jakiteko Josebarekin jarri behar dute harremanetan eta  berak azalduko die funtzionamendua.
6.- IUP.
2014/2015eko ikastetxeko urteko plana osatzeko txantiloia eta aurreko ikasturteko urteko planaren gurasoei dagokien zatia banatu zaigu. Berrikusi ondoren aldaketa batzuk egin ditugu.
 7.-KONTSUMOBIDE.
Eskolak “Adin txikikoak eta telefono mugikorrak” izenburupean hitzaldia eskatu du ikasle eta gurasoentzat. Erantzuna jakitean horren berri emango digute.
8.- BARATZA.
Martxan jarria dago, 400 letxu landatu dira. 
 Eskolatik eskerrak bidali dizkie baratzako arduradunei egindako lanagatik .
9.- ZIENTZIA PROIEKTUA.
Zientzia arloan esperimentuak lantzeko formazio saioetan parte hartu dute ikastetxeko 3 irakaslek. Formazioaren ondoren, ikastetxea esperimentu hauek lantzeko beharrezko materialez hornituko dute. Materiala hezkuntza sailak finantzatuko du.
10.-UDALAREKIN BILERA.
Arriskuen prebentziorako diru laguntza 27.000,-€koa izango da gutxi gora behera. Neurri zuzentzaileak: Errekaldeko patioko sarreraren konponketa, barandilak, DBHko irteeretako ateak, sukaldeko ateak….
DBHko ikasleen aisi gune bat atontzeko proposamena.
Inspekzio elektrikoa egingo da larrialdietarako argiak ikuskatzeko. Patioan obra egiteko proposamena egingo du udalak eta klaustroan aztertuko da.
Bestalde,  epe luzera egin daitezkeen obren zerrenda bat egitea proposatu zuen udaletxeak. Irakaslegoari bururatutako proposamenen zerrenda bat osatu da eta begirada bat botatzeko eskatu zaigu, zerbait erantsi nahi badegu.  
 
GURASO ELKARTETIK ATERATAKO GAIAK:
 
1.-GURASO BILEREN DEIALDIAK LEIREK EGINGO DITU:
 IGEko bileren deialdiak wassapez jasoko ditugu, Leirek bidaliko du.
Agenda 21ean gelditu ziren paper erabilera gutxitzea, horregaitik hartu da erabaki hau.
2.-HAUTESKUNDE-PROZESUA (GURASO BERRIAK):
2014/2015 ikasturtean Ordezkaritza Organo Gorena eta Guraso Elkartearen zuzendaritza batzordea berriztatuko dira.
IGEko partaide berriak (7 ) hautatuko dira.
8 geratzen dira (7 titular + 1 ordezkoa). 15 egon behar dira denera (AJA arabera), beraz, 7 berri hautatuko dira.
 Hautaketa gauzatzean,  guraso bat egon behar duela eta zein joango den zehaztu dugu.
  
ATERAKO DIREN GURASOAK (  6+ 1 Juani Dávila = 7 ):
2010. urteko hautaketako titularrak:
1.      Agurtzane Arsuaga  (ekainean bukatu zuen).
2.      Mirari Beloki.
3.      Irma Tobar
4.      Tere Vara
5.      Elena Alustiza
6.      Feli Mujika
2012. urteko hautaketako titularra:
1.      Juani Dávila  (ekainean bukatu zuen ).
JARRAITUKO DUTEN GURASOAK  (2012ko urteko hautaketako titularrak + 1 ordezkoa):
1.      Leire Tello
2.      Marijo Izagirre
3.      Nekane Mujika
4.      Jaione Olano
5.      Larraitz Rodriguez
6.      Pili Palomares
7.      Iñaki Iturbe
8.      Unai Amondarain (ordezkoa).
 
Hurrengo bilera: Azaroak 20ean, arratsaldeko 18:00etan geldituko gera.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario