2014-03-27

IGE BILERA, 2014-03-13

Partaideak: Leire Tello,  Larraitz Rodriguez, Irma Tobar, Iñaki Iturbe, Unai Amondarain, Tere Vara, Agurtzane Arsuaga, Mirari Beloki, Nekane Mujika, Jaione Olano eta Feli Mujika.

A-             IRAUNKORRETIK SORTUTAKO GAIAK.

1.-ZUZENDARI PROIEKTUA

Zuzendari proiektua ebaluatzeko batzorde bat osatu behar da. Batzorde hori osatzeko ondorengo partaideak izendatu dira:

·         Klaustroko bi irakasle eta bi ordezko.
·         Organo Goreneko irakasle ez diren bi partaide eta bi ordezko (  IGEko kideak izendatu dira).  
·         Batzorde burua ikuskaria izango da.

2.- ZUHAITZ EGUNA.

Martxoaren 10ean zuhaitz eguna ospatu da. Bertan HHko eta  LHko ikasleek hartu dute parte. LHkoak Langaurrera joan dira egun osoz. HHkoak berriz, Belostegira joan dira eta goizez burutu dute “zuhaitz landaketa” ekintza.

3.- LOATZO MUSIKA ESKOLA.

Martxoaren 14an, Villafranca del Penedes-eko musika ikasleek emanaldi bat eskainiko dute LH eta DBHko ikasleentzat, kultur etxean, goizeko 10:30etan.

4.- KULTURARTEKOTASUNA.

Kultur-arteko astean Errumania landu dute ikastetxean. Burututako lana kultur etxean egon da ikusgai.

5.- IRTEERAK.

LH 3.zikloko ikasleek irteera dute martxoren 19tik 21era arte. Lesakara joango dira eta beraiekin Jokin, Iñaki eta Agurtzane joango dira. Irteera honetan arazorik ez izateko izan beharreko jarrera egokiak landuko dira gelan eta gurasoei ere zuzendaritzaren izenean ohar bat bidaliko zaie jarrera desegokiak izanez gero hartu daitezkeen erabakien berri emanez.
6.- KURTSO BUKAERAKO JAIALDIA.

2013-2014 ikasturteko kurtso bukaerako jaialdia ekainaren 7an ospatuko da.

7.- IÑAUTERIAK.

Otsailaren 27an, ostegun gizena ospatu zen.  Oso ondo joan zen dena.

8.-KOMUNETAKO ARAZOA.

Komunetako paperaren erabilera desegokia dela eta, lehen solairuko bai nesken bai mutilen komunetatik eskuak lehortzeko eta beraien beharretarako papera kentzea erabaki da.
Neska mutilen beharretarako papera geletan banatuko da. Eskuak lehortzeko aukerari oraingoz ez diote irtenbiderik aurkitu baina horretan daude.


B)  GURASO ELKARTETIK ATERATAKO GAIAK:

1.-ALEGIAKO FESTAK .HAURREN EGUNEKO EKINTZAK:

Udaletxeko Festa Batzordetik, urtero bezala, haurren egunean hainbat jarduera antolatzeko eta aurrera eramateko IGEren laguntza eskatu dute. Erantzuna eman behar zaie.  


2.- HAURRENTZAKO EMANALDIA:

Maiatzean urtero antolatzen dugun haurrentzako emanaldirako proposamen batzuk luzatu dira. Kide batek proposatzen du Zirkolosakoen ikuskizuna, ikastaroaren amaierarekin bat etorriz. Denok ados gaude. Egun posibleak: maitzak 9 edo 23. Ordua:  18:00etan. Lekua: zehaztuko da.


3.- BIZIKIDETZA INGURUAN HITZALDIA GURASOENTZAT:

Baikaratik bizikidetzaren inguruan gurasoentzako honako hitzaldia proposatu dute: 
·         Gaia:  Kultura eta aniztasuna.
·         Eguna: Apirilak 28, astelehena. Beraiek zehaztu dute eguna eta ezin da aldatu.
·         Ordua: 17:00etan


4.- IKASTURTE BUKAERAKO FESTA:

Eguna zehaztuta dago:  Ekainak 7. Iruñako enpresarekin (iazkoa) harremanetan jartzeko geratu gera, aurrekontua eskatzeko . Baita beste enpresa bati ere eskatuko diogu aurrekontua.

5.- EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN FESTA EGUNA:

Zehaztuta dago aurten noiz eta non izango da (Baikaratik iritsi zaigu informazioa):

·         Eguna:  Ekainak 1 (igandea)
·         Non:    Balmaseda (Bizkaia)

Festa honetara joateko autobusa antolatzeko geratu gara, beraz, lehenengo, gurasoei oharra zabalduko diegu eta  izen emandako kopuruaren arabera, jarduera hau burutuko den ala ez erabakiko da.  

6.- HAUR TXOKOA. LANGILE ORDEZKOA.
Datorren bileran zehaztuko dugu ordezko langilearen hautaketa.


hurrengo bilera, apirilaren 10ean.


2014-03-04

IGE-ko BILERA 2014-02-13

GURASO ELKARTEKO BILERA 2014-02-13

Partaideak:  Leire Tello, Larraitz Rodriguez, Irma Tobar, Agurtzane Arsuaga, Mirari Beloki, Juana Davila,Tere Vara, Mª Jose Izagirre, Elena Alustiza, Unai Amondarain, Nekane Mujika, Pili Palomares eta Jaione Olano.

A- IRAUNKORREKO GAIAK.

1.-LOATZO MUSIKA ESKOLA.
Loatzo musika eskolakoen proposamen bat ekarri dute eskolara.Martxoak 13tik 16ra Villafranca del Penedeseko musikako ikasleak etorriko dira eta martxoaren 14ean musikako emanaldi bat eskeintzeko asmoa dute LH eta DBHkoentzat kultur etxean 10:00 - 10:30 inguru horretan.

2.-SANTA AGEDA.
Otsailaren 4ean Santa Ageda eguna ospatu genuen ikastetxeko patioan eta udaletxe aurrean kantaldi bat eskaini genuelarik, honen harira aipatu nahi dugu ikasleen jarrera oso ona eta egokia izan dela eta hala jakinerazi diegu iraunkorreko partaide diren gurasoei.
IGEko zenbait gurasoek ere gauza berbera komentatu dute.

3.-PROIEKTUA.

Zuzendaritza proiektua egina dago.Delegaritzak onartu ezkero, beste irakasle bat lortuko litzateke, baina heren bat.

4.- 2014-2015 IKASTURTERAKO MATRIKULA.

HH2 urteko gelan oraingoz 26 ikasle daude matrikulatuak 2014-2015 ikasturterako.
HH3 urterako gelarako 4 ikasle daude, eta HH5 urterako berriz ikasle bat. 

5.-ZUHAITZ EGUNA.

Zuhaitz eguna aurten martxoaren 7an izango da.Komentatzen zen, hamaiketakoa udaletxeak antolatzen duela eta gurasoen laguntza ez dutela eskatzen.

6.-AJA.

Eskola kontseiluan onartutako aldaketak,erlijiotik HJAra eta alderantzizko bidea egiteko eta kalifikazioen emaitzak erreklamatzeko epeak finkatzea, AJAn txertatuta daude, ikuskariak ikuskatzea besterik ez da falta.

7.-GARRAIOKO BEGIRALEEN GREBA.

Greba deskonbokatua gelditu da.

B- GURASO ELKARTETIK SORTUTAKO GAIAK.

Komentatu da, zenbait irakasle bajan daudela eta beraien ordezkoak etorrita daudela.

Aurreko bilera batean erabaki zen 3 haur dituzten familiak, ikastaro batean 3 haurrak izena emana badute, 2 haur bezala kobratuko zitzailea.
IGEko guraso batek komentatu du, kasu bat badagoela, non guraso bakarra dena eta berak 2 haur dituenak. Kasu hau ere familia ugaria bezalako kasua hartzen dela. Beraz, kasu honetan ere 2 haurrak ikastaro batean apuntatuak badaude, 1 bezala ordainduko beharko du.

KUOTA.

Kuota kobratzeko agindua pasa du ikastetxeak.
Esplikatu zaigu, itzulketak izaten direnean zein prozedura izaten den.
Lehendabizi Jokineri esaten zaio, eta berak familia hoiei ohar bat bidaltzen diela.
Erabaki da, berriro ere beste ohar bat bidaltzea eta esplikatuz zertarako izaten den diru hori.
Erabaki hau Jokineri komentatuko zaio. Agurtzane gelditu da Jokinekin hitzegitekotan.

HITZALDIA.
Beatriz Ezeizak emandako hitzaldiari buruz, gustokoa izan dela komentatu da, nahiz eta partaidetza haundia ez izan.
Balorazio bat egitea esaten zen, diru asko izaten dela eta gainera gehienak IGEko partaideak zirela hitzaldian.
IGEko guraso batek esan du, berari komentatu zitzaiola, hitzaldia zegoen garaian posible ote den haurtxokoa jartzea.Komentatzen zen horrek kostua gehiago izango lukeela.Aurreko urte batean haurtxokoa jarri omen zen, kasu horretarako DBHko ikasleei eskatu zitzaien zaintza egitea.Gero hauei ordaindu zitzaien.

ZIRKO TAILERRA.

Pilik komentatu du, guraso batek galdetu diola ea posible den ikastaroa asteburuan jartzea.
Mª Josek esan du, asteburuetan eta jai egunetan Kultur Etxea itxita egoten dela.Beraz ezin izango litzateke egin.

ELKARBIZITZA.

Dakigun bezala, elkarbizitza planan, Errumania buruz ari dira lanean,eta aldi berean ikastetxean ere bai.
Inmigrazio teknikariak proposamen bat luzatu zuen, hitzaldi edo bideo emanaldi bat egitea.Baikarari galdetzekotan gelditu gera, Agurtzanek deituko du eta kurtsoa bukatu baino lehen izan beharko luke bideo edo hitzaldi bat.
Ikasleak gai honekin ari badira, guk ere saiatu beharko genuke aportazioren bat egiten.
Honelakoetan, publizidade gehiago eman beharko genukela. Hitzaldiarekin gertatu den bezala.

HAURTXOKOA

Paperak eta triptikoak banatu dira.
Ume berri batek eman du izena 2014-2015 ikasturteari begira.
Guraso honek galdetu ea posible izango litzateken arratsaldean haurtxokoa jartzea, bere beharra arratsaldean ere baduelako.
Momentu honetan eskari gehiago ez dago, bainan guraso gehiagoren beharra suertatako balitz, orduan zerbait egingo litzateke.
Beste gai bat azaldu da haurtxokoaren inguruan, zaintzaileari buruz.Hau da, Mila gaixotuko balitz momentu honetan bera ordezkatzeko inor ez dago, lan poltsa hutsik geratu delako.
Ohar bat bidaliko da etxeetara interesatuak daudenak apuntatzeko eskola bertan.

BILERA DEIALDIAK
Azkeneko bileretarako oharrak ez dituzte IGEko gurasoak jaso, iraunkorreko kideei esan zaie gogoarazteko eskolako zuzendariari.


Hurrengo bilera, martxoaren 13 arratsaldeko 18:00tan.