Partaideak:
Leire Tello, Larraitz Rodriguez, Irma
Tobar, Iñaki Iturbe, Unai Amondarain, Tere Vara, Agurtzane Arsuaga, Mirari
Beloki, Nekane Mujika, Jaione Olano eta Feli Mujika.
A-
IRAUNKORRETIK SORTUTAKO GAIAK.
1.-ZUZENDARI
PROIEKTUA
Zuzendari proiektua ebaluatzeko batzorde bat osatu
behar da. Batzorde hori osatzeko ondorengo partaideak izendatu dira:
·
Klaustroko bi irakasle eta bi ordezko.
·
Organo Goreneko irakasle ez diren bi
partaide eta bi ordezko ( IGEko kideak izendatu dira).
·
Batzorde burua ikuskaria izango da.
2.- ZUHAITZ EGUNA.
Martxoaren 10ean
zuhaitz eguna ospatu da. Bertan HHko eta LHko ikasleek hartu dute parte. LHkoak
Langaurrera joan dira egun osoz. HHkoak berriz, Belostegira joan dira eta
goizez burutu dute “zuhaitz landaketa” ekintza.
3.- LOATZO MUSIKA ESKOLA.
Martxoaren 14an,
Villafranca del Penedes-eko musika ikasleek emanaldi bat eskainiko dute LH eta
DBHko ikasleentzat, kultur etxean, goizeko 10:30etan.
4.- KULTURARTEKOTASUNA.
Kultur-arteko
astean Errumania landu dute
ikastetxean. Burututako lana kultur etxean egon da ikusgai.
5.- IRTEERAK.
LH 3.zikloko
ikasleek irteera dute martxoren 19tik 21era arte. Lesakara joango dira eta
beraiekin Jokin, Iñaki eta Agurtzane joango dira. Irteera honetan arazorik ez
izateko izan beharreko jarrera egokiak landuko dira gelan eta gurasoei ere
zuzendaritzaren izenean ohar bat bidaliko zaie jarrera desegokiak izanez gero
hartu daitezkeen erabakien berri emanez.
6.- KURTSO BUKAERAKO JAIALDIA.
2013-2014
ikasturteko kurtso bukaerako jaialdia ekainaren 7an ospatuko da.
7.- IÑAUTERIAK.
Otsailaren 27an,
ostegun gizena ospatu zen. Oso ondo joan
zen dena.
8.-KOMUNETAKO ARAZOA.
Komunetako
paperaren erabilera desegokia dela eta, lehen solairuko bai nesken bai mutilen
komunetatik eskuak lehortzeko eta beraien beharretarako papera kentzea erabaki
da.
Neska mutilen
beharretarako papera geletan banatuko da. Eskuak lehortzeko aukerari oraingoz
ez diote irtenbiderik aurkitu baina horretan daude.
B) GURASO ELKARTETIK ATERATAKO GAIAK:
1.-ALEGIAKO FESTAK
.HAURREN EGUNEKO EKINTZAK:
Udaletxeko Festa Batzordetik,
urtero bezala, haurren egunean hainbat jarduera antolatzeko eta aurrera
eramateko IGEren laguntza eskatu dute. Erantzuna eman behar zaie.
2.- HAURRENTZAKO EMANALDIA:
Maiatzean urtero
antolatzen dugun haurrentzako emanaldirako proposamen batzuk luzatu dira. Kide batek proposatzen du
Zirkolosakoen ikuskizuna, ikastaroaren amaierarekin bat etorriz. Denok ados gaude. Egun posibleak: maitzak 9 edo 23. Ordua: 18:00etan.
Lekua: zehaztuko da.
3.- BIZIKIDETZA INGURUAN HITZALDIA GURASOENTZAT:
Baikaratik bizikidetzaren inguruan gurasoentzako honako hitzaldia proposatu dute:
·
Gaia: Kultura eta
aniztasuna.
·
Eguna:
Apirilak 28, astelehena. Beraiek zehaztu dute eguna eta ezin da aldatu.
·
Ordua: 17:00etan
4.- IKASTURTE BUKAERAKO FESTA:
Eguna zehaztuta
dago: Ekainak 7. Iruñako
enpresarekin (iazkoa) harremanetan jartzeko geratu gera, aurrekontua eskatzeko
. Baita beste
enpresa bati ere eskatuko diogu aurrekontua.
5.- EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN FESTA EGUNA:
Zehaztuta dago
aurten noiz eta non izango da (Baikaratik iritsi zaigu informazioa):
·
Eguna: Ekainak 1 (igandea)
·
Non: Balmaseda (Bizkaia)
Festa honetara
joateko autobusa antolatzeko geratu gara, beraz, lehenengo,
gurasoei oharra zabalduko diegu eta izen emandako kopuruaren arabera, jarduera
hau burutuko den ala ez erabakiko da.
6.- HAUR TXOKOA. LANGILE ORDEZKOA.
Datorren bileran zehaztuko dugu ordezko langilearen hautaketa.
hurrengo bilera, apirilaren
10ean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario