GURASO ELKARTEKO BILERA 2014-02-13
Partaideak: Leire
Tello, Larraitz Rodriguez, Irma Tobar, Agurtzane Arsuaga, Mirari Beloki, Juana
Davila,Tere Vara, Mª Jose Izagirre, Elena Alustiza, Unai Amondarain, Nekane
Mujika, Pili Palomares eta Jaione Olano.
A- IRAUNKORREKO GAIAK.
1.-LOATZO MUSIKA ESKOLA.
Loatzo musika eskolakoen proposamen bat ekarri dute
eskolara.Martxoak 13tik 16ra Villafranca del Penedeseko musikako ikasleak
etorriko dira eta martxoaren 14ean musikako emanaldi bat eskeintzeko asmoa dute
LH eta DBHkoentzat kultur etxean 10:00 - 10:30 inguru horretan.
2.-SANTA AGEDA.
Otsailaren 4ean Santa Ageda eguna ospatu genuen ikastetxeko
patioan eta udaletxe aurrean kantaldi bat eskaini genuelarik, honen harira
aipatu nahi dugu ikasleen jarrera oso ona eta egokia izan dela eta hala
jakinerazi diegu iraunkorreko partaide diren gurasoei.
IGEko
zenbait gurasoek ere gauza berbera komentatu dute.
3.-PROIEKTUA.
Zuzendaritza
proiektua egina dago.Delegaritzak onartu ezkero, beste irakasle bat lortuko
litzateke, baina heren bat.
4.-
2014-2015 IKASTURTERAKO MATRIKULA.
HH2 urteko
gelan oraingoz 26 ikasle daude matrikulatuak 2014-2015 ikasturterako.
HH3
urterako gelarako 4 ikasle daude, eta HH5 urterako berriz ikasle bat.
5.-ZUHAITZ EGUNA.
Zuhaitz eguna aurten martxoaren 7an izango da.Komentatzen
zen, hamaiketakoa udaletxeak antolatzen duela eta gurasoen laguntza ez dutela
eskatzen.
6.-AJA.
Eskola kontseiluan onartutako aldaketak,erlijiotik HJAra eta
alderantzizko bidea egiteko eta kalifikazioen emaitzak erreklamatzeko epeak
finkatzea, AJAn txertatuta daude, ikuskariak ikuskatzea besterik ez da falta.
7.-GARRAIOKO BEGIRALEEN GREBA.
Greba deskonbokatua gelditu da.
B- GURASO ELKARTETIK SORTUTAKO GAIAK.
Komentatu da, zenbait irakasle bajan daudela eta beraien
ordezkoak etorrita daudela.
Aurreko bilera batean erabaki zen 3 haur dituzten familiak, ikastaro batean 3
haurrak izena emana badute, 2 haur bezala kobratuko zitzailea.
IGEko guraso batek komentatu du, kasu bat badagoela, non
guraso bakarra dena eta berak 2 haur dituenak. Kasu hau ere familia ugaria
bezalako kasua hartzen dela. Beraz, kasu honetan ere 2 haurrak ikastaro batean
apuntatuak badaude, 1 bezala ordainduko beharko du.
KUOTA.
Kuota kobratzeko agindua pasa du ikastetxeak.
Esplikatu zaigu, itzulketak izaten direnean zein prozedura
izaten den.
Lehendabizi Jokineri esaten zaio, eta berak familia hoiei
ohar bat bidaltzen diela.
Erabaki da, berriro ere beste ohar bat bidaltzea eta
esplikatuz zertarako izaten den diru hori.
Erabaki hau Jokineri komentatuko zaio. Agurtzane gelditu da
Jokinekin hitzegitekotan.
HITZALDIA.
Beatriz Ezeizak emandako hitzaldiari buruz, gustokoa izan
dela komentatu da, nahiz eta partaidetza haundia ez izan.
Balorazio bat egitea esaten zen, diru asko izaten dela eta
gainera gehienak IGEko partaideak zirela hitzaldian.
IGEko guraso batek esan du, berari komentatu zitzaiola, hitzaldia
zegoen garaian posible ote den haurtxokoa jartzea.Komentatzen zen horrek kostua
gehiago izango lukeela.Aurreko urte batean haurtxokoa jarri omen zen, kasu
horretarako DBHko ikasleei eskatu zitzaien zaintza egitea.Gero hauei ordaindu
zitzaien.
ZIRKO TAILERRA.
Pilik komentatu du, guraso batek galdetu diola ea posible
den ikastaroa asteburuan jartzea.
Mª Josek esan du, asteburuetan eta jai egunetan Kultur Etxea
itxita egoten dela.Beraz ezin izango litzateke egin.
ELKARBIZITZA.
Dakigun bezala, elkarbizitza planan, Errumania buruz ari
dira lanean,eta aldi berean ikastetxean ere bai.
Inmigrazio teknikariak proposamen bat luzatu zuen, hitzaldi
edo bideo emanaldi bat egitea.Baikarari galdetzekotan gelditu gera, Agurtzanek
deituko du eta kurtsoa bukatu baino lehen izan beharko luke bideo edo hitzaldi
bat.
Ikasleak gai honekin ari badira, guk ere saiatu beharko
genuke aportazioren bat egiten.
Honelakoetan, publizidade gehiago eman beharko genukela.
Hitzaldiarekin gertatu den bezala.
HAURTXOKOA
Paperak eta triptikoak banatu dira.
Ume berri batek eman du izena 2014-2015 ikasturteari begira.
Guraso honek galdetu ea posible izango litzateken
arratsaldean haurtxokoa jartzea, bere beharra arratsaldean ere baduelako.
Momentu honetan eskari gehiago ez dago, bainan guraso
gehiagoren beharra suertatako balitz, orduan zerbait egingo litzateke.
Beste gai bat azaldu da haurtxokoaren inguruan, zaintzaileari
buruz.Hau da, Mila gaixotuko balitz momentu honetan bera ordezkatzeko inor ez
dago, lan poltsa hutsik geratu delako.
Ohar bat bidaliko da etxeetara interesatuak daudenak
apuntatzeko eskola bertan.
BILERA DEIALDIAK
Azkeneko bileretarako oharrak ez dituzte IGEko gurasoak
jaso, iraunkorreko kideei esan zaie gogoarazteko eskolako zuzendariari.
Hurrengo bilera, martxoaren 13 arratsaldeko 18:00tan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario