GURASO
ELKARTEAREN BILERA, 2015eko urriak 30.
Partaideak: Andrea
Larrañaga, Imanol Aizpurua, Larraitz Rodriguez, Iñaki Oreja, Leire Tello,
Nekane Mujika, Pili Palomares, Garbiñe Peñagarikano
eta Amaia Saizar.
LANDUTAKO
GAIAK:
1. GURASO
ELKARTEAREN FUNTZIONAMENDUA:
Azken aldian elkarteak izandako
funtzionamenduari begirada bat eman eta hobetzeko asmoz, oinarri batzuk jartzea
erabakitzen da.
- Talde bezela jokatu behar du Guraso
Elkarteak. Erabakiak bozketa bidez hartuko dira eta gehiengoaren nahia eramango
da aurrera.
- Bileretan, dinamizatzaile bat egongo da.
Bere lana bilerako gai zerrenda jarraitzea
eta gai bat luzatu edo gaietik kanpo irtetean elkarrizketa moztu eta
erabaki azkarra bultzatzea izango da. Batzorde iraunkorreko kide bat izatea
proposatzen da .
- Bilera eguna aurretik, bilerako gai
zerrenda izango dugu eskura. Norbaitek bere batzordeko gai bati buruz hitzegin
behar badu, iraunkorrari esan beharko dio gai zerrendan sartzeko.
- Batzorde bakoitzak bere gaiak mamituta
eramateko aukera izango du eta azkeneko erabakia hartuko du elkarteak.
- Lanak, bileran bertan banatuko dira (Lan
zerrendak osatuko dira).
- Organo goreneko bilera bat dagoenean,
Guraso Elkartea aurretik bilduko da gai zerrenda lantzeko.
2. ZEIN DA ESKOLAREN EGOERA IKASKETA MAILARI BEGIRA:
- Guraso
Elkarteak nola jakin dezake eskolaren egoera zein den ikasketa mailari begira
(Ebaluazio diagnostikoa). Aurreko kurtsoko emaitzak oraindik ez dira jaso.
Organo goreneko aktak begiratu beharko lirateke aurreko emaitzak ikusteko.
3. GURASO ELKARTEA JARDUEREN PLANIFIKAZIOA.
Hurrengo
bilera, azaroak 11 asteazkena 18:00etan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario