IGEko bilera 2015eko ekainaren 9.
Partaideak: Andrea Larrañaga, Amaia Saizar, Irene Lasa,
Joseba Garmendia, Mª Jose Izagirre, Iñaki Iturbe, Larraitz Rodriguez, Leire
Tello, Izaskun Lopetrgi, Nekane Mujika eta Jaione Olano.
IRAUNKORREKO GAIAK
1.- GURASO ELKARTEKO
TRIPTIKOA.IGEri eskatu zioten triptikoa.
Kopia bidali genien, eta beraiek korreo elektronikoz bidaliko dute.
Triptikoa, hasi behar duten umeei banatu behar da eta ikasle berri bati.
2.- INGELESEKO
EGONALDIA.
LH6 mailakoek 5 egunetarako ingelesa praktikatzera joateko
eskaera egin dute, datorren ikasturtera begira.Baita komentatu zen, euskera barnetegirako eskaera egina dutela.
Partaide batzuk komentatzen zuten, euskerako barnetegira joatea beharrezkoa den. Aurten LH5 mailakoak joan dira, beharra ikusi dutelako, hori esan zigun Euskera Batzordekoak.
Euskera Batzordetik lehengo urtean ere esan zitzaigun, erderaren presentzia gero eta gehiago dela patioan, gelatan… Gero ikasle guztiak ez dira joaten barnetegira, eta beraiek dira agian beharra gehien dutenak, normalean atzerritarrak dira. Ez joatearen arrazoiak garbi ez dakizkigu, dirua, gogoa….
Beste batek galdetzen zuen, posible ote den Zuatzako egonaldia aldatzea. Azkeneko urtetan eguraldiak ez duela lagundu eta ume asko etorri direla oso disgusto. Behartuta ibili direla uretako gauzetan, nahiz eta eguraldiak ez lagundu.
3.-BIDELAGUNA 2015-2016.
Proiektu hau, eskolaz kanpo ematen den laguntza da eta
onartuak izan gara.Zerrenda bat pasa dute, non ikusi daitekeen dirulaguntza jasoko duten ikastetxeen izenak.
Momentuz ez daukagu ezer egin beharrik, zerbait egin behar badegu esango zaigu.
4.-ARBELA DIGITALA.
Jaso da eta jarrita dago. Faktura
eskolaren izenean egin dute, bainan IGEren izenean egiteko esana dago.
5.-LANGILE ZERRENDA
2015 -2016 (RPT)
HH 7LH 8
Gorputz heziketa 1
Musika 1
Ingelesa 1
Aholkularia 1
Pedagogia terapeutikoa 1
LHrako 2/3 dituen ingelesa dakien irakaslea
HIPI ½ (Joseba)
Datorren ikasturteari dagokion irakasle kopuruak dira. Musika eta ingelesean berriak izango ditugu.
6.-2015-2016 IKASTURTEKO IKASTETXEKO MATERIAL KUOTA.
Materialen kuota igo egingo dute,
bekarik ez duen ikasleak 2 txandetan pasako dute
erreziboa. Eta bekadunak gutxiago ordainduko dute, hau da diferentzia
materialengatik.Ordainketarako flexibidadea jarriko dute.
Urte askotan igo gabe egon da, eta kolpetik asko igo dutela komentatzen da. Saiatuko direla pixkanaka igotzen esan dute.
7.-IKASTURTE BUKAERAKO FESTA.
Beraiek egingo dute egitaraua,
eta ordutegiak mantendu egingo dira.Festarako gauza hauek kontratatu dira:
- Puzgarri haundi bat
- 2 puzgarri txiki
- Zirkuitu bat pedal ibilgailuentzat (chopper sedo balanzbike)
- 3 joku.
Erosketen lan banaketari buruz hitzegin da. Normalean erosketak herriko denda desberdinetan egiten dira. Erosten den edaria freskatzen edukitzea komeni da, eta azkeneko urtetan Eroslen eduki izan da, Mirari IGEko partaidea zelako. Aurten eskatu egingo zaio posible dugun hori egitea. Orduan bertan erostea gelditu gera gauza guztiak, fabore haundia egiten duelako.Patatak erosiko dira Mariaren.
Irene gelditu da erosketak egiteko, bainan aurrena Mirarirekin hitzegingo du.
Erosketa hauek egingo ditu:
- 2 kilo txorixo panplona
- 10 bote nozilla
- 4 sagardo kaja
- 240kas naranja
- 250 ur boteika txikiak
- 300 patata zorro txiki.
Ogia, azkeneko urtetan Ogi Berrik ematen du eta doain, eta aparte bollo gauzak ere ematen ditu.
Leire Tello gelditu da enkargatzeko, 50 ogi haundi. 14:30tako eskolara ekartzeko esango dio.
Egun horretarako, 14:30tan eskolan gelditu gera. Bakoitzak 1,5L ur boteila izoztua ekarri behar du edaria hoztutzeko, eta labana bokadiloak preparatzeko.
Eskolari esango zaio 14:30tako
atea irekitzeko. Garbiketarako gauzak eskatuko dizkiogu: eskoba, pala ….
MªJosek udaletxeari eskatuko dizkio: mahaiak, bidoiak,
basoak, zabor-ontziak.Egun horretako lanen banaketa honela gelditu da:
Kartelak jarri frontoian. Jaialdia baino lehen froga bat egin behar dute kortina batzuk jartzen, eszenario itxura emateko. Udaletxeak baditu kortinak, eta hoiekin saiatuko dira. Ekainak 14ean egingo dute froga.
Lan banaketa egin zen jaialdirako.
Emanaldia grabatu. Lehengo urtean Jokinek ezin zuela eta laguntza eskatu zitzaigun. Guraso batek grabatu zuen. Leire galdetzekotan gelditu da, bainan beraien egin beharra dela esan da.
8.- ORGANO GORENA.
Ekainak 29, arratsaldeko 16:00tan izango da bilera.
IGEtik ATERAKO
GAIAK:
1.- 2015 – 2016
HAURTXOKOA.Datorren ikasturteari begira, zenbat haur apuntatzen diren ikusi eta gero erabakiko da behar den edo ez norbait kontratatzea.
2.-IGEko KUOTA.
Urtero,zenbait familik ez dute ordaintzen eta diferentzi hori eskolak aurreratzen du.
Beketatik jasotzen dute dirua.
Bainan datorren urteari begira, eskolak ez duela ordainduko esan zaigu. Atzerritarrak bekak jasotzen dituzte, eta IGEko eta eskola kiroletako kuotak ez dituzte ordaintzen. MªJose gizarte zerbitzukoekin hitzegin du, jakiteko gai hau nola izaten den. Oraindik ez dio erantzun.
Erabaki gabe gelditzen da, gizarte zerbitzukoak zer
erantzuten duten jakin arte.
3.-FESTETAKO MARRAZKIAKFestetako marrazkiak jartzeko laguntza eskatu du udaletxeak, eta zenbait guraso baiezkoa eman dute.
4.- FESTETAKO UME
JOLASAK.
Lukasek ez dituela antolatuko esan omen du.Honetarako ere laguntza eskatu
digute. Uztailak 19ean izango litzateke. Gehienak ez direla gai ikusten esan
dute,beste batzuk ez direla egongo.Eta erabaki da, ezezkoa esatea.
5.-IDATZIA.
Zenbait gurasok, 2HH gelan hasiko direnak, idatzi
bat pasa diote. Eskolako zuzendariak IGEren bitartez pasatzeko esan diote.2HH gelan hasten direneen, egokitzapena oso luzea dela eta epea murriztea eskatu dute zenbait guraso.
Gehienok ados gaude eta zuzendariari pasako zaio idatzia.
6.- ORDEZKAPENA.
Ikasturte hontan, MªJosek bukatu egiten du. Azkeneko botazioan,ordezkapen zerrendan lehengoak daudenak dira Garbiñe Peñagarikano - Joseba Goikoetxea bikotea. Beraz, bikote hau izango degu hurrengo 4 urtetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario