GURASO
ELKARTEKO AKTA 2017/05/02
Partaideak:
Olatz Irazustabarrena, Joseba Garmendia, Andrea Larrañaga, Inma
Altuna, Amagoia Murua, Izaskun Lopetegi, Gema Mujika, Iñaki Oreja
eta Amaia Saizar.
- ESKOLAKO AKTA
Kurtxo
bukaerako jaialdiko bazkaria.
|
Bazkarirako
txartelak aterako dira eta apuntatutako guraso kopuruaren arabera
antolatuko da. Aurreko ikasturtean, azken unean aurrez apuntatu
gabe zeuden irakasle eta gurasoek bazkaldu nahi izan zuten eta
arazoak izan ziren.
Guztia ondo
antolatzeko, aurrez irekiko den epean apuntatzeak duen garrantziaz
jabetu behar dute bai gurasoek bai irakasleek ere.
|
Eskolako
aktan,aurreko urtean izen ematea egon zela jartzen du baina ez zen
izen ematerik egon. Aurten, ohar bat banatuko da izena emateko eta
epea maiatzaren 15 arte izango da. Mahai eta aulki gehiago behar
bada, denbora behar delako beste herriei eskatzeko.
Egonaldia
|
LH 1. ZiklokoikasleakZarautzenegonzirenapirilak
28 eta 29an.
|
LH 3.mailako
Ebaluazio Diagnostikoa
|
LH
3.mailako E.D arautzen duen Ebazpena jaso berria du ikastetxeak.
Bertan “Lehen
Hezkuntzako 3.mailako Ebaluazio Diagnostikoa barne ebaluazio
irekia eta malgua dela eta ikastetxe bakoitzak hainbat aukeraren
artean hautatu ahal izango duela dio”.
Ikastetxeei
ondoko hiru
aukerak eskaintzen
zaizkie:
I.
ISEI-IVEIk eta Berritzeguneak landutako probetako batzuk edo
guztiak aplikatzea. Hala
erabakiz gero, bi aukera izango ditu:
a.
Hauek ordenagailuan
edo tabletean aplikatu, eta
ISEI-IVEIren aplikazioa erabili ikastetxeko eta familien txostenak
sortzeko. Edota,
b.
Probak paperean
aplikatu eta
ISEI-IVEIren aplikazioa erabili datuak sartzeko eta ikastetxeko
eta familientzako txostenak sortzeko.
II.
Ikastetxeak berak sortu dituen probak aplikatu, eta
ISEI-IVEIren aplikazioa erabili ikastetxeko eta familientzako
txostenak sortzeko.
III.
Ikastetxeak berak sortu dituen probak aplikatu eta bere txosten
propioak sortu, ISEI-IVEIk
proposatutako baliabideak batere erabili gabe.
Ikastetxeak
Berritzegunearekin eta beste ikastetexe batzuekin hitzegin ondoren
zera erabaki du:
ISEI-IVEIk
eskaintzen dituen probak paperean aplikatzea eta Ikastetxeak
bere txosten propioak sortzea.
|
Maiatzean
izango dira froga hauek. Alegiako eskolak frogak paperean aplikatu
eta bere txosten propioak sortuko ditu.
- KORRIKAKO BALORAZIOA
Korrikako
ibilbidearen balorazioa: azkar baina ondo.
Korrika
ondorengoa: Irakasleek festarekin ez zuten jarraitu. Argazki batzuk
atera eta haurrak geletara eraman zituzten. Hori ez zen Guraso
Elkartearekin hitzeginda zutena. Irakasleek korrika amaitutakoan
festarekin jarraitu behar zuten eta ondoren, 16:00etan Guraso
Elkarteak txokolatea banatu festa luzatzeko.
Euskara
Batzordean jakinarazi eta horretaz hitzegin da.
Iraunkorrari
esango zaio
Hurrengo
korrikan, ez bada festarik egin behar korrikako ordua atzeratzea
ikusten da.
Orendaingo
guraso baten kexa jaso da: Txokolatea 16:00etan banatu zenez bere
haurra txokolatea hartu gabe joan zela autobusera.
Kexatu den
gurasoari txokolatada 16:00etan jarri izanaren arrazoia azalduko
zaio.
- PATINAI IKASTAROKO BALORAZIOA
Umeak
gustora ibili dira ikastaroan.
Gurasoen
kexa jaso da: monitoreek ez zutela ikastaroa ordaindua zuten haurren
zerrenda. Gutxi gora behera zenbat ume izango ziren bakarrik
zekitela.
Kirol
batzordeak gaia aztertuko du.
- MAIATZEKO BI GREBA DEIALDIAK
Maiatzak
16 eta 23rako greba deialdiak deituta daude irakaskuntzan. Aurrera
eramaten badira, gurasoei, Eusko Jaurlaritzak jartzen dituen zerbitzu
minimoen berri ematea eskatuko zaio eskolari, aurreko greban gurasoen
aldetik sortu ziren galderei erantzun ahal izateko.
- EKAINEKO HAUR TXOKO ZERBITZUA BAZKAL ONDORENERAKO
Irailean
ondo joan zenez, aurrekoa nola egin zen begiratu eta izen ematea
martxan jartzea adosten da.
- GURE POSTA ELEKTRONIKOAREN KUDEAKETA
Guraso
Elkartearen posta elektronikoa martxan da.
Guraso
guztiek onartu dute eskolak Guraso Elkarteari beraien emailak ematea.
Posta
elektronikoaren kudeaketarekin, bidalitako oharrak bertan gordetzeko
aukera egongo da eta honeka urrerantzean lana erraztuko du.
Posta
elektronikoa ez duten gurasoak ba omen daude eta hauek zein diren
galdetu behar zaio eskolari. Hauei oharrak eskura eman beharko
zaizkie.
- GRAFFITI TAILERRA
Ekainak
5 eta 6an 15:00etatik 17:00etara izango da.
Zalantzak
ditugu haurren adinarekin. Graffitilariari galdetuko zaio.
Izen
ematea maiatzaren 15 arte irekiko da.
Udalari
pareta garbitzeko esan behar zaio.
Maskarilak Guraso Elkarteak erosiko ditu eta haurrei
arropa zaharra ekartzea eskatuko zaie.
Beste
bilera bat egingo da gauzak lotzeko.
- GURASO ELKARTEKO ZORDUNAK
Josebak,
gizarte zerbitzuarekin hitzegin du eta bihar bilduko da udalarekin
(Alkatea eta bi zinegotzirekin), zordunen gaia aztertzeko.
- KURTSO AMAIERAKO FESTA
Eguraldia
ona bada, puzgarriak eskola atzean jarriko dira eta bazkaria eskola
ondoko aterpean.
Eguraldi
txarra egiten badu, frontoian jarriko dira puzgarriak eta bazkaria
kultur etxean.
9:00tan
frontoiko muntaiarekin hasiko gara. Aurretik, Oinkariko Villabonatik
kortinak ekarri behar dira. Furgoneta behar da ekartzekO
Puxikak
eta katekorratzak behar dira kortinak apaintzeko.
Festako
kartela ez dugu aurkitu eta ez bada azaltzen berria egin beharko da.
11:00etan
hasiko da emanaldia (haurrak 10:30etarako joango dira eskolara).
12:00etatik
aurrera puzgarriak egongo dira.
14:00etan
bazkaria.
Guraso
Elkarteak, edaria: ura, ardoa, sagardo kupela, pastak eta kafea jarriko ditu.
Mahaiak
eta aulkiak (Alegian dauden guztiak) udaletxean eskatuta daude.
Kopurua galdetu behar da.
Udaletxean
eskatu behar den materiala: Ura hotz mantentzeko ontziak, Zakar
ontziak, mahaia biltzeko papera eta zeloa
Gurasoei
aurretik esango zaie mahaierako tresneria ekarri behar dutela.
16:00etan
futbol partidak hasiko dira.
Ondoren
haurrentzat merienda egondo da patatak eta napolitanak. Napolitanak, Ogi Berrik ematen baditu, festako gonbitean, frontoian…
publizitatea jartzea adosten da. Aurreko urtean ahaztu egin zitzaigun
esker onak emanaz Ogi Berriko publizitatea jartzea.
Azkenik,
gure ekipoarekin musika egongo da.
Beste
bilera bategingo da gauzak lotzeko.
- GALDERAK ETA PROPOSA
ORIENTAZIO
IKASTAROA: Aste santuko oporretan orientazio ikastaroa egon zen.
Umeak gustora ibili dira.
UDALEKUAK: 16 haurrek izena eman dute, denak mutilak.
Beste deialdi bat egingo da ea haur gehiago apuntatzen den.
KONDAIRA
BATEN TRUKE EMANALDIA: maiatzaren 19an zinea irekitzeko norbait
beharko da.
Hurrengo
bilera, maiatzak 15 arratsaldeko 18:00etan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario