2014-01-12

IGEko bilera, abendua.


GURASO ELKARTEKO BILERA 2013-12-12
Partaideak: Iñaki Iturbe, Leire Tello, Feli Mujika, Larraitz Rodriguez, Irma Tobar, Agurtzane Arsuaga, Mirari Beloki, Juana Davila, Mª Jose Izagirre, Elena Alustiza, Tere Vara eta Jaione Olano.

A- GURASO ELKARTETIK SORTUTAKO GAIAK.
1.-ABENDUAK 24.
Eguberrietako entsegua, abenduaren 19an, 15:30etan, izango da eta komeni da gurasoak etortzea. Oharra bidaliko da. 
Oharra hau aprobetxatuz, abenduaren 24koa ere bidaliko da, non elkartzeko ordua goizeko 11:00etan izango delarik eskolako patioan.
 Hamaiketakoak preparatzeko 10:30etan gelditu dira zenbait guraso. Erosketak zeinek egin, erabili behar ditugun tresnak zeini eskatu edo nork ekarriko dituen, eskolari zer eskatu... hori dena lotuta geratu da.
Musikariak, Loatzo Musika Eskolakoak izango ditugu, baita Inma eta Mirari (panderoa).
Traktorea ere izango da, eta baita karroa ere. Karroa montatzeko laguntza beharko da, eta mutilak gelditu ziren horretarako.
Eguraldi txarra egingo balu, eskolako patioan kantatuko litzateke, eta gero udaletxeko arku-azpian.
Aurten bilduko den dirua, Filipinasera bidaltzea erabaki da, oharrean jarriko da.

2.- HUSTUKETA PLANA.
Urtero bezala, datorren astelehenean, abenduak 16, egingo da sutearen larrialdiko hustuketaren simulazioa.

3.- AIETEKO ESKOLA.
Aiete Eskolako Guraso Elkarteak Gipuzkoako Guraso Elkarteen eta orokorrean gurasoen laguntza eskatzen duela Baikara bitarte jakin dugu.
Arazo larriak dituzte, Eusko Jaurlaritzak eraikin berri bat agindu zieten baina, aurten ere, 2014ko aurrekontutik kanpo utzi du Aiete Ikastetxeko eraikuntza proiektua. Duela 8 urte behinbehineko kokalekuan jarraitzen dute  eta urtez urte prefabrikatu edo barrakoiak jartzen joan dira, ikastetxeko egoera eta lekua geroz eta eskaxagoa eta larriagoa izanik.
Egoera hau salatzeko, change.org web orriaren bidez sinadurak jasotzeko kanpaina bat martxan jarri dute, eta horretarako.  Laguntza emateko link horretan sakatu behar dugula jartzen du.
3.-EUSKAL ESKOLA-JANTOKIEN KUDEAKETARAKO AGIRI BERRI BATEN ALDEKO ATXIKIMENDUA.
Badira hilabete batzuk Eskola Jantokiei buruz Plataforma bat sortu dela helburu garbi batekin: Eskola Jantokien kudeaketarako Agiri berri bat eskatzea. Hainbat bilera egin ondoren agiri bat adostu dute eta agiri horri  Guraso Elkarteen atxikimendua lortzeko  beraien eskutitza, agiriaren proposamena eta atxikimendua bidali dizkigute.  Ados bagaude atxikimendua helbide honetara bidali behar dugu:   EHIGE Gurasoen Elkartea, Ronda 27, 1.ezk. 48005 Bilbao (posta arruntaz bidaltzeko) edo e-mailez: ehige@ehige.org
Atxikimendu orria prest dago eta denon adostasunarekin Leire lehendakariak sinatu du eta bidaliko dugu EHIGEra.
4.- IGEko KUOTA.
Abenduaren hasieran ordaintzen da baina, aurten,  abenduaren 19an pasako dugu. Bileran denon artean erabaki da aurten ere  kuota berdin mantentzea eta igoerarik ez aplikatzea. Oharra pasako da.
5.-GURASOENTZAKO HITZALDIA.
Gai hau daraman guraso arduraduna gaur ezin izan da etorri, beraz, konfirmatu beharra gelditzen da hitzaldia noiz izango den eta ordutegia ere bai. Kultur-Etxea, urtarrilak 16 eta 23rako dago hartua.

6.- IKASTAROAK.
Guraso batek  informazio bat ekarri du, ZIRKOLOSA. Ikastaro hau malabareei buruz da, zirkoarekin lotuta. Txosten bat ekarri du, eta ikastaro honen nondik norakoak azaltzen ditu, eta helburuak ere bai.
IGEko partaideei ideia gustatu zaie, eta martxan jarri nahi da.  Oharra urtarrilean bidaliko honako ezaugarri hauekin: 
ZIRKO TAILERRA:
  • Norentzat: LH1etik LH6 bitartekoentzat.
  • Iraupena: Urtarrilaren 30ean hasita, 10 saio izango dira.
  • Eguna:  Osteguna.
  • Ordua:  16:00-17:00  (2. talde bat osatuko balitz, 17:00-18:00 izango litzateke).
  • Prezioa: 40 € inguru (izena ematen duten ume kopuruaren arabera).

Lehengo urtean, Izaskun Lopetegik eman zuen ANTZERKI ikastaroarekin jendea gustora zegoen eta errepikatzea pentsatu da. Urtarrilean oharra bidaliko da ondorengo xehetasun hauekin:
ANTZERKI TAILERRA:
  • Norentzat: LH3tik hasi eta LH6 bitartekoentzat.
  • Iraupena: Urtarrilaren 28an hasita, 10 saio izango dira.
  • Eguna:  Asteartea.
  • Ordua:  16:00-17:00 
  • Prezioa: 20 € inguru (izena ematen duten ume kopuruaren arabera).

  • 7. ELKARBIZITZA PLANA.
    Guraso elkarteko 3 kide joan dira bilerara eta informazioa ematen digute.
    Kulturaniztasun inguruan, aurten landu behar dituzten gaiak Rumania eta Pakistan dira.
    Aurten, bertan egiten den lana erakutsi nahi da, ez dadila bertan gelditu, zabaldu herrian, gurasoei…. Arazoa da hori nola egin. Ideiak pentsatzen joan beharra daukagu. Otsailaren bukaerarako.
    Elkarbizitzako hurrengo bilera urtarrilaren 16an izango da, arratsaldeko 15:00etan. Oharra pasako da guraso guztiei gonbidatuz. Ea partizipazio haundiagoa lortzen den.

    8. KULTUR  OHARRAK.
    Kulturako guraso arduradunak beste gauza bat komentatu du, Olentzero etorrera eta Errege kabalgata egunerako guraso boluntarioen laguntza behar dutela.

    -        Abenduak 24an, 18:00etan eskola parean.

    -        Urtarrilak 5ean, 18:30etan, plazan.

     

    hurrengo bilera, 2014KO urtarrilaren 16an.

     

    No hay comentarios:

    Publicar un comentario