1.-2013-3014 IKASTURTEKO AURREKONTUAK
2013-2014 ikasturteko aurrekontuen kopia bat jaso dugu. Norbaitek galdera edo argibideren bat behar izan ezkero Jokini galdetu behar zaio.
Ebaluazio diagnostikoko emaitzak ere iritsi dira eskolara. Ondorengo asteetan emaitzak aztertu eta hobekuntza plan bat egitea beharrezkoa da. Berritzeguneren laguntza izango da horretarako.
3.- SANTA AGEDA EGUNA.
Santa Ageda eguna ospatuko da otsailaren 4an. Aurreko egunean, otsailaren 3an, entsaioa egingo da ikastetxeko jolastokiko gune babestuan. Bai entsaiorako eta emanaldirako gonbitea ohar bidez gurasoei ere luzatuko zaie.
Garraioko begiraleentzako greba deialdia: urtarrilak 13, 14, 20, 21 eta 22. Urtarrilaren 13an eta 14an begiraleek ez dute greba egiteko asmorik.
Abenduak 24ko kantaldia prestatzeko egindako entsaioan ikasleen bertan duten jarrera hobetzeko gelan lanketa bat egin da. Ikastetxeak oso balorazio positiboa egiten du zentzu honetan.
6.- JANGELAKO LANGILEEN FORMAZIOA.
Otsailaren 3-4an jangelako sukaldari eta begiraleek formazio saioa izango dute ikastetxeko liburutegian 9:00-12:00etara.
* Eroskik antolatutako “haurren elikaduraren” inguruko ekitaldia.
* Inauteriak, aste kulturala, kurtso bukaerako jaiak… antolatzeko taldeak.
* Beizamabizia.
8.- IKASTETXEKO FUTBOL ZELAIKO GRADAK.
DBHkoek ikastetxeko futbol zelaiko gradak egurrez forratzeko eta jolastoki babestuan bankuak jartzeko asmoa bertan behera gelditu da DBHko klaustroak hala erabakita.
1.-ABENDUAK 24:
Aurtengo jardunaldiaren balorazioa egin da eta proposamen batzuk luzatu ditugu datorren urterako.
*
2.- ESKOLA SARRERAKO ATEAK:
Eskolako sarreran, goizeko 9:00etan atearen bi orrialdeak irekitzea proposatuko da eskolan. Orrialde bakarra irekitzen da eta gutxiegia gelditzen da.
3.- KANPOKO KOMUNAK:
Itxita ala irekita egoten diren zehazteko geratu gara eskolakoekin. Orain itxita egoten direla guraso baten edo besten komentarioak iritsi dira IGEra.
4.- ELKARBIZITZA PLANA:
Gaur bilera bat egon da eta bertan parte hartu duten IGEko kideek esan dute momentuz ez dutela gurasoen kolaborazioa eskatu.
5.- GURASOENTZAKO HITZALDIA:
Kide batek komentatzen du hitzaldia datorren ostegunean izango dela (urtarrilak 23), arratsaldeko 18:30etan, kultur etxean. Gaia: Komunikazioa familian. Nola komunikatu behar dugu geure seme-alabekin ? Zeintzu erizpide jarraitu behar ditugu ? Hizlaria: Beatriz Ezeiza, pedagoga eta logopedi-terapeuta. Oharra pasako dugu datorren astean.
Aurten ere eskolan martxan jarriko da, Tolosaldea Sahararekin elkarteak antolatutako saharar herriaren aldeko kanpaina, datorren urtarrilaren 20tik 31ra. Honako hauek bilduko dira: elikagaiak (azukrea, arroza, olioa, pasta, lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan), konpresak, helduentzako pixohialak eta eskola materiala. Eskolako sarreran kaxa batuk jarriko dituzte bertan produktuak biltzeko.
7.- MATRIKULAZIO KANPAINA ZABALDUKO DA:
Kide batek dio urtarrilaren bukaeran edo otsailaren hasieran matrikulazio kanpaina zabalduko dela eskolan eta IGEri buruzko triptiko informatiboa banatzeko eskolakoei komentatzea komeniko litzatekeela. Eskolakoei esango zaie. Baita, Haur Txoko zerbitzuari buruzko orritxoak ere banatuko zaizkie.
8.- BARATZA:
Prestatuta dagoela guztia dio baratzako arduradunak.
9.- PILOTA KIROL TALDEA.
Aurten ere pilota txapelketarako diru-laguntza eskaera jaso dugu. Iazko laguntza zenbateko berdina ematea erabaki dugu ( kamisetak, trofeoak, kalendarioak…).
10.- HAURRENTZAKO TAILERRAK:
ZIRKO TAILERRA:
Nahiz eta izen-emateko epea gaur amaitzen den, orri batzuk falta direla ohartu gara, beraz, bihar falta diren orriak eskolan eskatu beharko dira eta kide batzuk elkartzeko geratu dira taldeak antolatzeko, arratsaldeko 16:00etan.
Momentuz orri gutxi daude, agian orriak falta dira. Bihar eskolan zehaztuko da orri gehiago dagoen ala ez.
hurrengo bilera, OTSAILAREN 13AN.
No hay comentarios:
Publicar un comentario