2015-04-15

2015-01-13



2015-01-13
  1. ESKOLA ORDUTEGIAREN ALDAKETA
Eskolako zuzendariak, Josebak, eskolako ordutegia zergatik aldatu nahi duten azaldu digu. Arrazoi nagusiak, beraien arteko koordinaketa saioak burutzeko eta proiektuen jarraipena modu egokiago batean egoteko denbora falta da. Ordutegi aldaketarekin lortu nahi den helburua, hezkuntza kalitatea hobetzea izango delarik.
Ordutegia aldatuta ere, Hezkuntzak behartutako urteko ordu kopurua betetzeko arazorik ez litzateke egongo.
Gai hau, Organo Gorenaren oniritzia izanda ere, eskolako gurasoen %80-ko babesa izan behar du gutxienez eta ondoren, Hezkuntza Sailak onartu beharko luke.
Erabakia: Denon iritzia jaso ondoren, 10 boto alde izan ditugu eta 3 txuri.

BATZORDE IRAUNKORRETIK ETORRITAKO GAIAK:
  1. EBALUAKETA DIAGNOSTIKOA
Aurten Ebaluaketa Diagnostikoa egingo dute LH4-ko ikasleek.
Data erabat zehaztu gabe egon arren, otsailaren 23tik martxoaren 6ra bitartean egingo da.
Oinarrizko arloak ebaluatuko dira: Euskara, matematika , gaztelania.
Horietaz gain aurten Ingelesa eta zientziak.

  1. KONTSUMOBIDE  TAILERRAK
Eskolako ikasleekin Urtarrilak 21ean eta 22an burutuko dituzte tailerrak (Gaiak:papera, garraioa eta teknologiak).
Gurasoekin “Adingabeak eta sakeleko telefonoak” gaia landuko da Urtarrilak 21ean. Oraingoz 10 gurasoek eman dute izena.

  1. KULTURARTEKOTASUNA
2014-2015 ikasturtean Pakistan herrialdea landuko da. Ikasturtean zehar lanketa egin ondoren, ikasturte bukaeran erakusketa bat antolatuko da kultur etxean.
  1. ESKOLAKO EKINTZA OSAGARRIAK
*Tinko: LH-ko 2. Zikloko ikasleak otsailaren 10ean Tolosara joango dira trenez filma ikustera.
*Idazleak eskolan: Pello Añorga LH 4. Mailako ikasleei ipuin bat kontatzera etorriko da otsailaren 11ean goizeko 11:20etan.
*Santa Ageda bezpera: Abestera aterako dira.

  1. “TOLOSALDEA SAHARAREKIN” ELKARTEA
Ikasturtero moduan aurten ere “ Tolosaldea Sahararekin elkarteak” elikagai eta beste moduko gaiak biltzeari ekingo dio.
Biduko diren gaiak: Lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, konpresak eta haurrentzako eta helduentzako pixoihalak.
Midyic izeneko herrian eskola berri bat eraikitzera dijoazte eta bertako 120 ikasleentzat eskola materiala jaso nahi da ere: koadernoak, arkatzak, ezeztekoak, …

ANTOLATU BEHARREKO EKINTZAK:
  1. ESKOLAZ  KANPOKO EKINTZAK
Umeentzako tailerra: Aurreko ikasturtean izan zuen arrakasta dela eta aurten ere ZIRKO TAILERRA antolatuko da posible bada.
Gurasoentzat: “Primeros auxilios”edo “Sueskola”.

  1. HURRENGO BILERA
Otsailak 3an izango da, asteartea, arratsaldeko 6etan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario