2015-04-15

2015-03-04



2015-03-04
Batzorde iraunkorretik
-         Korrika:
Martxoak 18an ospatuko da korrika txikia.Oraindik ez da ibilbidea zehaztu.
Aralar Institutua eta San Juan Eskolaren (Eskola eta guraso elkartea) artean erosiko da. 106,25€ da eta eskolari egin behar zaio ingresoa.
-         Hauteskunde sindikalak:
Martxoak 11an dira eta arratsaldean ez da klaserik izango. Jangela zerbitzua 13:45ak arte izango da.
-         Zuhaitz eguna:
Martxoak 13an ospatuko da. Oraindik ez dute basozainarekin zehaztu baina beti bezala izango dela pentsatzen dute, hau da, LH-ko ikasleek Langaurren landatuko dituzte eta HH-ko ikasleek baratzetan.
-         IKT:
Informatika ikasten ari den gazte bat dator eskolara praktikak egitera.
-         Oharrak:
Hemendik Aurrera eskolako ohar guztiak emailez bidaliko dira eta eskolako kortxoetan jarriko dira. Ez dira banatuko.
-         Irteerak:
*martxoak 6-Txikipark HH
*martxoak 6-Txuri urdin LH 3-4
 

-         Ikasturte bukaerako festa:
Guraso elkarteak Ekainaren 20ean egitea proposatu zuen eta eskolatik ez dute ezezkoa esan baina OPE-a data horren inguruan izango dela jakinarazi dute.
-         Ebaluaketa Diagnostikoa:
Martxoak 3 eta 4ean.
-         Arbel dijitala:
Eskolak arbel digital bat erosi nahi du. 2000€ baino gehiago balio ditu. Ezin dute edozein erosi, Hezkuntzak homologatutakoa izan behar du.
Jangelako batzordea
-         Eskola eta Institutua kontutan izanik, 242 ikasle daude izena emanda jangelan.
-         11 monitore eta 5 sukaldari daude.
-         Aurten 5 menu desberdin- Oinarrizko menua, Txerrikirik gabe, Bejetarianoa, Zeliakoa, Gatza gabekoa. Horietaz gain, kiwirik gabekoa, natillarik gabekoa eta amuarrainik gabekoa.
-         Aplikazio bat jarri behar da martxan hurrengo urteari begira. Bertan, jangelako erabiltzaileen eta bertako langileen datu guztiak sartu beharko direlarik.
-         Janariaren kalitatearekin zerbait egitea ba al dago?
-         Begiraleen formazioa…
Kirol batzordea
-         Gabonetako pilota txapelketa:
Beste urteetan bezala, dirulaguntza 200€-koa izan da.

Kultur batzordea
-         Euskara errefortzua:
Atzerritar umeei eskeinitako euskara ikastaroa antolatu da herrian. Astean hiru saio izaten dituzte, guztira, 3 ordu eta erdi. 6 ikasle dituzte.
-         Bilerak: Herriko ekintzei buruz hitz egiten da eta jarraipena egiteko persona bakar batentzat egokiagoa da. Oraingoz eta izendatuta zegoen bezala, Izaskun eta Amaia gelditu dira.
Behatokia
-         Irakasleek arauekin panelak jarri nahi dituzte patioan. Gure parte hartzea eskatu dute.
Bileran sortutako beste zenbait gai
-         Zirko tailerra:
Ostegunetan kultur etxean ezin zen tailerra aurrera eraman eta azkenean oharrean asteazkena bakarrik eskeini zen. 42 haur daude izena emanda (40€ bakoitzak)
-         Txikientzako tailerra:
Guraso batzuk kexatu dira txikientzako (HH-ko haurrentzako) ez direlako tailerrak antolatzen. Gaztelekuko Mikel Amundarain-ekin hitz egingo da.
-         Ikuskizuna:
Aurten ere pentsatzen hasi behar da. Hurrengo bilerarako ideiak behar dira.
-         Korrika txikia:
Altabozak Ezker Abertzaleari eskatzen zaizkio beste urte batzuetan (Marijo arduratuko da). Iñaki Oreja-k kotxea ekarriko du. Egun horretan parte hartzeko 5 guraso prest azaldu dira.
-Otsailak 18ko istripua:
Guraso elkarte bezala gainean egon beharko genuke. Eskolako mantenua behar bezala egiten al da?
Hurrengo Batzorde iraunkorrean, Zuzendariarekin hitz egingo dute gaiari buruz (Iñaki O.-k Joseba eta Leire-ri esango die).
Udaletxeak eman dituen pausoak-asmoak jakiteko Marijokin hitz egingo du Nekanek.
Hurrengo bilera Apirilak 13-an, astelehena.


   

2015-02-03



2015-02-03
Batzorde iraunkorretik
-         Santa Ageda:
Entsaioa egin dute eskolan baina, eguraldiaren arabera erabakiko dute herrian abestea edo ez.
-         Eskolako ordutegia aldatzeko hauteskundeen emaitzak:
Eskolako ordutegia aldatu ahal izateko botoen %80-ak aldekoa behar zuen eta ez zen lortu.
-         Bi ikasle burua estaltzen hasi dira. Ikuskariari lege aginduari buruz galdetu diote horrelako kasuetan nola jokatu behar duten jakiteko eta legearen arabera, aurpegia estaltzen ez badute ez dago arazorik. GH-ko saioetarako kendu beharko dute zapia besterik gabe.
-         Eskolak, ikasturte hasieratik atzerritar asko etorri direlako HIPI ordutegia zabaltzeko eskaera egin du eta 1/3 batean zabaldu dute.
Kultur batzordetik
-         Eguberrietan laguntzeko 5 pertsona aurkeztu ziren.
-         Pinua ez zegoen oso txukun. Agenda 21-arekin lotutako ekintza bat zen baina emaitza ez da oso ikusgarria izan.
-         Hurrengo urteari begira, Errege bezperarako San Jose eta Maria-ren aukeraketa eskotatik bideratuko da eta 3. mailako ikasleen artean aukeratuko direla erabaki da. Orain arte, udaletxeak hartu izan du ardura hau bere gain.



Euskara batzordetik
-         Eskola inguruan, erdararen erabilera handituz doa eta patioko garaian euskararen erabilera bultzatu nahi da. 5. mailako ikasleak Barnetegi batetara joango dira ikasturte honetan.
-         Nolega: Eskolak Nolega proiektuan hartuko parte aurten ere. Proiektu honen helburua, Euskara eta ahozkotasuna bultzatzea da eta dirulaguntza jasotzen dute parte hartzeagatik.
-         Korrika: Txalekuak egin behar dira.

Bileran erabakitako beste zenbait gai
-         Gurasoen ikastarorako aukerak (Martxoan)
*Gurutze Gorria (260€): 4 orduko ikastaro izango litzateke, 2 orduko 2 saiotan banatuak. Eskolan edo kultur etxean egin daiteke.
*Su Eskola (80-90€ inguru): 2 orduko saio bat. Oraindik ez dute aurrekontua pasa.
Hartutako erabakiak
Lehen Soropenan egitea aukeratu da.
Noiz: Martxoak 3an eta 10ean (astearteak)
Non: kultur etxean
Herriko panel ezberdinetan jarriko da oharra herriko edonor joan ahal izateko. Entrenatzaile eta irakasleen artean,… ere gonbidapena zabalduko da.
Haurtxokoa jartzea erabaki da ere eta DBH4-ko ikasleei esango zaie.

-         Umeen tailerra
*Zirkoa: Asteazkenean eta ostegunean libre dago Ipotx.
8-12ko taldeak egingo dira, tailerra 10 ordukoa izango da (50€)
Oharrean, bi egun (asteazkena eta osteguna) eta bi ordu (4etan eta 5etan) jarriko dira aukeran.
-         Atzerritar kopurua
Kanpotar kopurua gero eta handiagoa da eta gurasoen artean kezka nabri da. Talde jakin batzuetan atzerritarren kopurua ia erdira iristen da. Guraso elkartekoek zerbait egin al dezakegu eskolari laguntzeko? Zuzendariarekin hitz egingo da gai honi buruz.


Hurrengo bilera: Martxoak 4ean izango da, asteazkena.

2015-01-13



2015-01-13
  1. ESKOLA ORDUTEGIAREN ALDAKETA
Eskolako zuzendariak, Josebak, eskolako ordutegia zergatik aldatu nahi duten azaldu digu. Arrazoi nagusiak, beraien arteko koordinaketa saioak burutzeko eta proiektuen jarraipena modu egokiago batean egoteko denbora falta da. Ordutegi aldaketarekin lortu nahi den helburua, hezkuntza kalitatea hobetzea izango delarik.
Ordutegia aldatuta ere, Hezkuntzak behartutako urteko ordu kopurua betetzeko arazorik ez litzateke egongo.
Gai hau, Organo Gorenaren oniritzia izanda ere, eskolako gurasoen %80-ko babesa izan behar du gutxienez eta ondoren, Hezkuntza Sailak onartu beharko luke.
Erabakia: Denon iritzia jaso ondoren, 10 boto alde izan ditugu eta 3 txuri.

BATZORDE IRAUNKORRETIK ETORRITAKO GAIAK:
  1. EBALUAKETA DIAGNOSTIKOA
Aurten Ebaluaketa Diagnostikoa egingo dute LH4-ko ikasleek.
Data erabat zehaztu gabe egon arren, otsailaren 23tik martxoaren 6ra bitartean egingo da.
Oinarrizko arloak ebaluatuko dira: Euskara, matematika , gaztelania.
Horietaz gain aurten Ingelesa eta zientziak.

  1. KONTSUMOBIDE  TAILERRAK
Eskolako ikasleekin Urtarrilak 21ean eta 22an burutuko dituzte tailerrak (Gaiak:papera, garraioa eta teknologiak).
Gurasoekin “Adingabeak eta sakeleko telefonoak” gaia landuko da Urtarrilak 21ean. Oraingoz 10 gurasoek eman dute izena.

  1. KULTURARTEKOTASUNA
2014-2015 ikasturtean Pakistan herrialdea landuko da. Ikasturtean zehar lanketa egin ondoren, ikasturte bukaeran erakusketa bat antolatuko da kultur etxean.
  1. ESKOLAKO EKINTZA OSAGARRIAK
*Tinko: LH-ko 2. Zikloko ikasleak otsailaren 10ean Tolosara joango dira trenez filma ikustera.
*Idazleak eskolan: Pello Añorga LH 4. Mailako ikasleei ipuin bat kontatzera etorriko da otsailaren 11ean goizeko 11:20etan.
*Santa Ageda bezpera: Abestera aterako dira.

  1. “TOLOSALDEA SAHARAREKIN” ELKARTEA
Ikasturtero moduan aurten ere “ Tolosaldea Sahararekin elkarteak” elikagai eta beste moduko gaiak biltzeari ekingo dio.
Biduko diren gaiak: Lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, konpresak eta haurrentzako eta helduentzako pixoihalak.
Midyic izeneko herrian eskola berri bat eraikitzera dijoazte eta bertako 120 ikasleentzat eskola materiala jaso nahi da ere: koadernoak, arkatzak, ezeztekoak, …

ANTOLATU BEHARREKO EKINTZAK:
  1. ESKOLAZ  KANPOKO EKINTZAK
Umeentzako tailerra: Aurreko ikasturtean izan zuen arrakasta dela eta aurten ere ZIRKO TAILERRA antolatuko da posible bada.
Gurasoentzat: “Primeros auxilios”edo “Sueskola”.

  1. HURRENGO BILERA
Otsailak 3an izango da, asteartea, arratsaldeko 6etan.