2015-04-15

2015-03-04



2015-03-04
Batzorde iraunkorretik
-         Korrika:
Martxoak 18an ospatuko da korrika txikia.Oraindik ez da ibilbidea zehaztu.
Aralar Institutua eta San Juan Eskolaren (Eskola eta guraso elkartea) artean erosiko da. 106,25€ da eta eskolari egin behar zaio ingresoa.
-         Hauteskunde sindikalak:
Martxoak 11an dira eta arratsaldean ez da klaserik izango. Jangela zerbitzua 13:45ak arte izango da.
-         Zuhaitz eguna:
Martxoak 13an ospatuko da. Oraindik ez dute basozainarekin zehaztu baina beti bezala izango dela pentsatzen dute, hau da, LH-ko ikasleek Langaurren landatuko dituzte eta HH-ko ikasleek baratzetan.
-         IKT:
Informatika ikasten ari den gazte bat dator eskolara praktikak egitera.
-         Oharrak:
Hemendik Aurrera eskolako ohar guztiak emailez bidaliko dira eta eskolako kortxoetan jarriko dira. Ez dira banatuko.
-         Irteerak:
*martxoak 6-Txikipark HH
*martxoak 6-Txuri urdin LH 3-4
 

-         Ikasturte bukaerako festa:
Guraso elkarteak Ekainaren 20ean egitea proposatu zuen eta eskolatik ez dute ezezkoa esan baina OPE-a data horren inguruan izango dela jakinarazi dute.
-         Ebaluaketa Diagnostikoa:
Martxoak 3 eta 4ean.
-         Arbel dijitala:
Eskolak arbel digital bat erosi nahi du. 2000€ baino gehiago balio ditu. Ezin dute edozein erosi, Hezkuntzak homologatutakoa izan behar du.
Jangelako batzordea
-         Eskola eta Institutua kontutan izanik, 242 ikasle daude izena emanda jangelan.
-         11 monitore eta 5 sukaldari daude.
-         Aurten 5 menu desberdin- Oinarrizko menua, Txerrikirik gabe, Bejetarianoa, Zeliakoa, Gatza gabekoa. Horietaz gain, kiwirik gabekoa, natillarik gabekoa eta amuarrainik gabekoa.
-         Aplikazio bat jarri behar da martxan hurrengo urteari begira. Bertan, jangelako erabiltzaileen eta bertako langileen datu guztiak sartu beharko direlarik.
-         Janariaren kalitatearekin zerbait egitea ba al dago?
-         Begiraleen formazioa…
Kirol batzordea
-         Gabonetako pilota txapelketa:
Beste urteetan bezala, dirulaguntza 200€-koa izan da.

Kultur batzordea
-         Euskara errefortzua:
Atzerritar umeei eskeinitako euskara ikastaroa antolatu da herrian. Astean hiru saio izaten dituzte, guztira, 3 ordu eta erdi. 6 ikasle dituzte.
-         Bilerak: Herriko ekintzei buruz hitz egiten da eta jarraipena egiteko persona bakar batentzat egokiagoa da. Oraingoz eta izendatuta zegoen bezala, Izaskun eta Amaia gelditu dira.
Behatokia
-         Irakasleek arauekin panelak jarri nahi dituzte patioan. Gure parte hartzea eskatu dute.
Bileran sortutako beste zenbait gai
-         Zirko tailerra:
Ostegunetan kultur etxean ezin zen tailerra aurrera eraman eta azkenean oharrean asteazkena bakarrik eskeini zen. 42 haur daude izena emanda (40€ bakoitzak)
-         Txikientzako tailerra:
Guraso batzuk kexatu dira txikientzako (HH-ko haurrentzako) ez direlako tailerrak antolatzen. Gaztelekuko Mikel Amundarain-ekin hitz egingo da.
-         Ikuskizuna:
Aurten ere pentsatzen hasi behar da. Hurrengo bilerarako ideiak behar dira.
-         Korrika txikia:
Altabozak Ezker Abertzaleari eskatzen zaizkio beste urte batzuetan (Marijo arduratuko da). Iñaki Oreja-k kotxea ekarriko du. Egun horretan parte hartzeko 5 guraso prest azaldu dira.
-Otsailak 18ko istripua:
Guraso elkarte bezala gainean egon beharko genuke. Eskolako mantenua behar bezala egiten al da?
Hurrengo Batzorde iraunkorrean, Zuzendariarekin hitz egingo dute gaiari buruz (Iñaki O.-k Joseba eta Leire-ri esango die).
Udaletxeak eman dituen pausoak-asmoak jakiteko Marijokin hitz egingo du Nekanek.
Hurrengo bilera Apirilak 13-an, astelehena.


   

No hay comentarios:

Publicar un comentario