2015-02-03
Batzorde iraunkorretik
-
Santa
Ageda:
Entsaioa egin dute eskolan baina, eguraldiaren arabera
erabakiko dute herrian abestea edo ez.
-
Eskolako
ordutegia aldatzeko hauteskundeen emaitzak:
Eskolako ordutegia aldatu ahal izateko botoen %80-ak aldekoa
behar zuen eta ez zen lortu.
-
Bi
ikasle burua estaltzen hasi dira. Ikuskariari lege aginduari buruz galdetu
diote horrelako kasuetan nola jokatu behar duten jakiteko eta legearen arabera,
aurpegia estaltzen ez badute ez dago arazorik. GH-ko saioetarako kendu beharko
dute zapia besterik gabe.
-
Eskolak,
ikasturte hasieratik atzerritar asko etorri direlako HIPI ordutegia zabaltzeko
eskaera egin du eta 1/3 batean zabaldu dute.
Kultur batzordetik
-
Eguberrietan
laguntzeko 5 pertsona aurkeztu ziren.
-
Pinua
ez zegoen oso txukun. Agenda 21-arekin lotutako ekintza bat zen baina emaitza
ez da oso ikusgarria izan.
-
Hurrengo
urteari begira, Errege bezperarako San Jose eta Maria-ren aukeraketa eskotatik
bideratuko da eta 3. mailako ikasleen artean aukeratuko direla erabaki da.
Orain arte, udaletxeak hartu izan du ardura hau bere gain.
Euskara batzordetik
-
Eskola
inguruan, erdararen erabilera handituz doa eta patioko garaian euskararen
erabilera bultzatu nahi da. 5. mailako ikasleak Barnetegi batetara joango dira
ikasturte honetan.
-
Nolega:
Eskolak Nolega proiektuan hartuko parte aurten ere. Proiektu honen helburua,
Euskara eta ahozkotasuna bultzatzea da eta dirulaguntza jasotzen dute parte
hartzeagatik.
-
Korrika: Txalekuak egin behar dira.
Bileran
erabakitako beste zenbait gai
-
Gurasoen
ikastarorako aukerak (Martxoan)
*Gurutze
Gorria (260€): 4 orduko ikastaro izango litzateke, 2 orduko 2 saiotan banatuak.
Eskolan edo kultur etxean egin daiteke.
*Su Eskola (80-90€ inguru): 2 orduko saio bat. Oraindik ez
dute aurrekontua pasa.
Hartutako erabakiak
Lehen Soropenan egitea aukeratu da.
Noiz: Martxoak 3an eta 10ean (astearteak)
Non: kultur etxean
Herriko panel ezberdinetan jarriko da oharra herriko edonor
joan ahal izateko. Entrenatzaile eta irakasleen artean,… ere gonbidapena
zabalduko da.
Haurtxokoa jartzea erabaki da ere eta DBH4-ko ikasleei esango
zaie.
-
Umeen tailerra
*Zirkoa: Asteazkenean eta ostegunean libre dago Ipotx.
8-12ko taldeak egingo dira, tailerra 10 ordukoa izango da
(50€)
Oharrean, bi egun (asteazkena eta osteguna) eta bi ordu
(4etan eta 5etan) jarriko dira aukeran.
-
Atzerritar kopurua
Kanpotar kopurua gero eta handiagoa da eta gurasoen artean
kezka nabri da. Talde jakin batzuetan atzerritarren kopurua ia erdira iristen
da. Guraso elkartekoek zerbait egin al dezakegu eskolari laguntzeko?
Zuzendariarekin hitz egingo da gai honi buruz.
Hurrengo bilera: Martxoak 4ean izango
da, asteazkena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario