GURASO ELKARTEKO BILERA (2017/05/15)
Partaideak: Olatz Irazustabarrena, Joseba Garmendia, Imanol AIzpurua,
Amaia Saizar, Jon Asurabarrena, Inma Altuna, Xabier Irazusta , Izaskun
Lopetegi, Irene Lasa, Gema Mujika , Garbiñe Peñagarikano, Amagoia
Murua eta Urrategi Perea.
Gai zerrenda:
1-ESKOLAKO AKTA
NOLEGA emanaldia: Maiatzak 17, asteazkena, LH 2.3.4.mailakoen NOLEGARAKO
prestatu zituzten abestien emanaldia Alegiako Zinean.
ARNASTU EUSKARA ekimena Maiatzak 27an LIP DUB Tolosan “Arnastu
Euskara”ren barruan parte hartu ahal izateko, ibilbidean zein tarte eta abestiaren zein
zati tokatu zaigun jakiteko zain gaude.
OBRAK Larraitz auzoan obrak hastekoak omen dira eta honek autobus zerbitzuan
eragina eduki dezakete.
Guraso elkartearen triptikoa Guraso elkarteko triptikoa Web gunean
zintzilikatuko da
EUSKARAZ
Ikasturte amaierako jaialdia. Ikasturte amaierako jaialdirako frontoia eskatuta
dago.
LH 6.mailakoei diplomak SAN JUAN HLHIko P.B lh 6.mailakoei diplomak gelan
ematea erabaki du ondorengo arrazoiak bitarteko:
▪ Aurreko ikasturtean egin ez zenez aurten egiteak ez du zentzurik.
▪ Ikasle batzuek jasan ditzaketen abutseoak ekidin nahi dIra.
▪ Gelan egiteak gune goxoago batean egiteak dela deritzogu.
▪ Errepikatzaileentzat bortitza izan daiteke.
▪ Interpretazio okerrak egiteko arriskua.
ARBEL DIGITALA ETA PSIKOMOTRIZITATE GELA HH 4 URTE B gelan Arbel Digital bat
jarriko da.
Psikomotrizitate gelan 5000 euroko inbertsio bat egingo da materialetan.
2- Graffiti tailerra: Apuntatu den haur kopurua ikusita ( 94)
beste pareta baten beharra ikusi da eta eskolako patioan
dagoena hartuko da, daukan tamainagatik ikasle
gaztetxoenentzat aproposa ikusi da.
● Guraso bolondresak: Irene, Amaia, Gema, Inma,
Jon, Imanol, Xabier, Izaskun, Joseba eta Urrategi.
● Maskarillak: Josebak ekarriko ditu.
● Paretaren garbiketa Udalak egin du.
3- Internetaren erabilerako inkestaren emaitzak Eskaerak
familiaka egin baldin badira ere, LHn ikasle bat baino gehiago
duten familiak errealidade desberdina dutela diote, eskolan hau
komentatu behar da.
4- Arnastu Euskara: Tolosako LIP DUB erraldoia. Hainbat gauza
oradindik lotzeko daude,dantza, kokalekua,....
5- Eskola Kirola 6 urtetik aurrera. Diputazioak onartu du 6 urteko
ikasleak Eskola Kirolaren barruan sartzea, hala ere Tolosaldean
oraindik zehaztu behar da.
6- Jokinen agurra
Maiatzak 26an egingo da, arratsaldeko 3.30tan, aurreko guraso
elkarteko hainbat kideei abisatuko zaie eta oraingokoak ahal
dutenak azalduko dira.
7- Ekaineko Haur Txoko Zerbitzua bazkal ondorenerako.
Ikasle kopuru minimoa osatu ez gero, martxan jarriko da.
Begiralearekin hitz egingo da, maximo bat zehazteko eta horren
berri emango zaie familiei.
Goizean geratzen direnak arratsaldean ere geratzeko aukera
izango dute, eskolan egoteko ordu maximoak ez bait dira
betetzen.
8- KURTSO AMAIERAKO FESTA
Kartela: Arratsalde batean geratu hau aurrera eramateko
(Garbiñe eta Andreakin hitz egin)
Muntaketa lanak:
Goizeko 9.00etan bilduko dira elkarteko kideak eszenatokia
montatzeko.
Puzgarriak:
Proposatutako ordutegia 12.00-14.00 eta 15.00-18.00etara
izango da. Udalarekin hitz egingo da baimenak lortzeko.
Futbola:
16.00 etatik aurrera. 5.-6. mailakoak Gurasoen kontra.
Oharrak bidaliko da gurasoei, parte hartu nahi duten guraseoen
zerrenda osatzeko.
Bazkaria:
233 lagun apuntatu dira eskolatik 4 irakaslek eman du izena.
Alegiako udalak 180 pertsonentzako mahaiak eta aulkiak dauzka,
hauek ez dira nahikoak izango eta Orendaingo udalari eskatuko
zaizkio
- Edariak: Ura, ardoa eta sagadoa
Izotza ekartzeaz, Jon arduratuko da.
- Pastak: Arruabarrenako 4 kaxa ekarriko dira,
plastikozko platerak erosiko dira
- Kafea: Mujikan eskatuko da iaz bezala. Merienda: Ogiberriko Napolitanak eta Patatak
- Musika: Arratsaldean zehar musika izango da, erosi den ekipo
berrian jartzeko,
9.- Maiatzak 19ko antzerkia, Kondaira baten truke.
10.30etan Josebak irekiko ditu ateak muntaia lanak egin ditzaten.
10-Galderak eta proposamenak
Hurrengo bilera maiatzak 30ean 18etan eskolan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario