2017-10-10

Guraso Elkarteko Bilera 2017/06/13 BILERAKO AKTA

GURASO ELKARTEKO AKTA (2017/06/13)

Partaideak: Olatz Irazustabarrena, Joseba Garmendia Imanol Aizpurua, Amaia Saizar, Amagoia Murua, Inma Altuna, Andrea Larrañaga, Irene Lasa, Gema Mujika , Xabi Irazusta eta Urrategi Perea.

Gai zerrenda:
1.- Eskolako festa balorazioa:
Oso ondo joan zen dena, eskolatik ere balorazio positiboa egin da.
Festarako, erositako musika mahai eta bozboragailuez gain, 2 bozboragailu alokatu dira eta 100 euroko kostua izan du honek.
Irailean, hurrengo ikasturteko puzgarriak eta eszenatokiaren alokairua lotzea komeni dela ikusten da.

2.- Graffiti tailerraren balorazioa:
Emaitza polita izan du.
Ordutegiarekin ez zen asmatu, bi ordu iraungo zuela aurreikusi zen eta lehenago bukatu zen.
Errotatxo okindegikoak kexatu ziren lehenengo egunean eskuak garbitzera jende gehiegi joan zelako.

3.-Galderak eta proposamenak
  • Eskola kirol inguruan pasa zen inkestaren berri irailean emango da.
  • Eskola kiroletan parte hartzen duten ikasleentzat sudaderak egitea aurreikusten dute, horretarako publizitatea jarri edo ez aztertzen ari dira.
  • Ekainak 27an OOGG bilera izango da.
  • Guraso talde batek, kirol sariak jartzeko bitrina baten eskaera egin dute eta eskolako zuzendaritzarekin hitz egingo da.
  • Irailean, haur txoko eskaera egongo den edo ez jakiteko emaila bidaliko da eskolako familietara.
  • Baratzaren egoera txarra dela ikusirik, bilera iraunkorrean tratatzeko beharra ikusten da.

Hurrengo bilera irailak 12an izango da arratsaldeko seietan.












No hay comentarios:

Publicar un comentario