2017-10-25

Guraso Elkarteko Bilera 2017/10/12 BILERAKO AKTA

GURASO ELKARTEKO AKTA 2017/10/12


Partaideak: Joseba Garmendia, Olatz Irazustabarrena, Irene Lasa, Imanol Aizpurua, Jon Asurabarrena, Inma Altuna, Andrea Larrañaga, Amagoia Murua, Amaia Saizar eta Garbiñe Peñagaricano



Gai Zerrenada:

1.- Eskolako Akta:
XAKEA: Urriaren 9an hasiko da. 31 ikasle apuntatu dira.
HAUR TXOKOA: Haur txoko zerbitzuaren antolaketarako gela bakar bat egokituko da, ondorioz salto gela itxi da. Guk gela horren beharra ikusten dugu eta adostu da zuzendaritzarekin hitz egingo dela hori lortzeko helburuarekin.
IRRATIA: Irrati saioen emisiorako erabiltzen zuten DBHko gela tutoretza bihurtu dutenez, musika gela egokituko dute horretarako. Bertan zegoen materiala aprobetxatzeko aukera dute, nahiz eta tresna batek erreparatzera eman duten. Irratiak instalatzen ibiltzen den enpresa bateri presupuestoa eskatuta dago. Guraso elkarteari eskatu zaio antena berri bat jartzeko kostuaren erdia ordaintzeko prest gauden. Erabakia hurrengo bilerako utzi da.
MATRIKULA: Lau matrikula berri eta hiru baja izan ditugu.
BARATZA: Baratza txukuntzeko eskaera egin zaigu, hau egina dago. Programatzen dugun edozein konponketarekin ados egongo da ikastetxea.
ERLIJIOKO IRAKASLEA: Erlijioko irakaslerik gabe daude momentuz. Lankidego atalak erlijioko irakaslea izendatzeko eskatu dizkien dokumentuak bidalita daude.
IRTEERAK:
LH 1.2. mailak: Gorliz, apirilak 19-20
LH 3.4.mailak: Zuhatza maiatzak 9-10-11
LH 5.maila: EGB lemoiz martxoak 19-20-21-22
LH 6.maila: Arotzenea, urtarrilak 17-18-19
TINKO:
  • HH 5 urriak 9: “LOTTE 2” ; HH 3 ETA HH 4 maiatzak 8:”KOKO”
  • LH 1.2.3.mailak azaroak 6: “BALLENNA”
  • LH 4.5.6.mailak abenduak 18 : “Irabazi eta galdu”
2.- Gabonak: Inma ados azaldu da abenduak 24ean soinua jotzeko.

3.- Eskola Kirola: Eskolaren aldetan honen inguruan jarrera utzia ikusten da. Ez dituzte umeak animatzen.


Hurrengo bilera Azaroak 7 arratsaldeko seietan.

2017-10-10

Guraso Elkarteko Bilera 2017/09/12 BILERAKO AKTA

GURASO ELKARTEKO AKTA (2017/09/12)

Partaideak: Olatz Irazustabarrena, Imanol Aizpurua, Amaia Saizar, Amagoia Murua,
Inma Altuna, Andrea Larrañaga, Irene Lasa, Jon Asurabarrena, Izaskun Lopetegi,
Garbiñe Peñagarikano eta Urrategi Perea.

Gai zerrenda:
1.- ESKOLAKO AKTA
- Matrikula : 2017/2018 ikasturteko talde eta ikasleen kopuruaren berri eman da.
Irakasle zerrenda 2017/2018 ikasturteko irakasleen zerrenda azaldu da.
Guraso Elkartea: Jon Asurabarrena kirolean sartzen da eta Iñaki Oreja baratzara
pasatzen da.
- Bidelaguna: 2017-2018 ikasturtean BIDELAGUNA programako irakasle arduraduna
Maialen Severino Dávila izango da.
- OBRAK Teilatua babestu da.
- KOMUNAK Lehen solairuko nesken eta mutilen komun bakoitzean higienikoak eta
eskuak lehortzeko papera jarri dira
- INGELESEKO BARNETEGI LH 6. mailako ikasleentzat egindako eskaera ez da onartu.
- IRTEERAK Arituz elkarteak, Bertsolaritza sustatzeko eskolan saio bat egitea
proposatu du. LH 4.5 ETA 6. Mailako ikasleentzat izango izango da irailak 13n herriko
zinean.
- Baratza: 5 eta 6. mailakoak garbituko dute baina eskolak eskatu du inguruko belarrak
mozteko. Eskolan komentatuko da plastikoa oso egoera txarrean dagoela.
2.-2016-17ko diru kontuen aurkezpena
Ikasturteko kontuen berri eman da. 
3.- Teknologia eta internet-aren erabilerari buruzko inkesta familien
artean.
Eskolako familiei inkestaren emaitzen berri eman eta interneten
erabileraren inguruko ikastaroak antolatu, familia eta ikasleentzako.
Musikako irakaslea den Ixiarrek hartu du IKTen ardura.
4.- Organo Goreneko gaia:webgunea euskaraz edo elebitan
Guraso elkarteko partaideak aho batez erabakitzen du Organo Goreneko
bileran euskaraz egitearen alde emango duela botoa.
5.-Galderak eta proposamenak
• Gabonetarako Inmarekin hitz egin, ea prest dagoen eskusoinuaz
abesten ateratzen den taldea laguntzeko.
• Pantallas amigas-ek “internet erabilera egokia” inguruko hitzaldia
antolatzen hastea.
• Proposamenak ikasturte amaierako emanaldirako, tailerra,...

Hurrengo bilera urriak 10an izango da arratsaldeko seietan.

Guraso Elkarteko Bilera 2017/06/13 BILERAKO AKTA

GURASO ELKARTEKO AKTA (2017/06/13)

Partaideak: Olatz Irazustabarrena, Joseba Garmendia Imanol Aizpurua, Amaia Saizar, Amagoia Murua, Inma Altuna, Andrea Larrañaga, Irene Lasa, Gema Mujika , Xabi Irazusta eta Urrategi Perea.

Gai zerrenda:
1.- Eskolako festa balorazioa:
Oso ondo joan zen dena, eskolatik ere balorazio positiboa egin da.
Festarako, erositako musika mahai eta bozboragailuez gain, 2 bozboragailu alokatu dira eta 100 euroko kostua izan du honek.
Irailean, hurrengo ikasturteko puzgarriak eta eszenatokiaren alokairua lotzea komeni dela ikusten da.

2.- Graffiti tailerraren balorazioa:
Emaitza polita izan du.
Ordutegiarekin ez zen asmatu, bi ordu iraungo zuela aurreikusi zen eta lehenago bukatu zen.
Errotatxo okindegikoak kexatu ziren lehenengo egunean eskuak garbitzera jende gehiegi joan zelako.

3.-Galderak eta proposamenak
  • Eskola kirol inguruan pasa zen inkestaren berri irailean emango da.
  • Eskola kiroletan parte hartzen duten ikasleentzat sudaderak egitea aurreikusten dute, horretarako publizitatea jarri edo ez aztertzen ari dira.
  • Ekainak 27an OOGG bilera izango da.
  • Guraso talde batek, kirol sariak jartzeko bitrina baten eskaera egin dute eta eskolako zuzendaritzarekin hitz egingo da.
  • Irailean, haur txoko eskaera egongo den edo ez jakiteko emaila bidaliko da eskolako familietara.
  • Baratzaren egoera txarra dela ikusirik, bilera iraunkorrean tratatzeko beharra ikusten da.

Hurrengo bilera irailak 12an izango da arratsaldeko seietan.