2017-10-10

Guraso Elkarteko Bilera 2017/09/12 BILERAKO AKTA

GURASO ELKARTEKO AKTA (2017/09/12)

Partaideak: Olatz Irazustabarrena, Imanol Aizpurua, Amaia Saizar, Amagoia Murua,
Inma Altuna, Andrea Larrañaga, Irene Lasa, Jon Asurabarrena, Izaskun Lopetegi,
Garbiñe Peñagarikano eta Urrategi Perea.

Gai zerrenda:
1.- ESKOLAKO AKTA
- Matrikula : 2017/2018 ikasturteko talde eta ikasleen kopuruaren berri eman da.
Irakasle zerrenda 2017/2018 ikasturteko irakasleen zerrenda azaldu da.
Guraso Elkartea: Jon Asurabarrena kirolean sartzen da eta Iñaki Oreja baratzara
pasatzen da.
- Bidelaguna: 2017-2018 ikasturtean BIDELAGUNA programako irakasle arduraduna
Maialen Severino Dávila izango da.
- OBRAK Teilatua babestu da.
- KOMUNAK Lehen solairuko nesken eta mutilen komun bakoitzean higienikoak eta
eskuak lehortzeko papera jarri dira
- INGELESEKO BARNETEGI LH 6. mailako ikasleentzat egindako eskaera ez da onartu.
- IRTEERAK Arituz elkarteak, Bertsolaritza sustatzeko eskolan saio bat egitea
proposatu du. LH 4.5 ETA 6. Mailako ikasleentzat izango izango da irailak 13n herriko
zinean.
- Baratza: 5 eta 6. mailakoak garbituko dute baina eskolak eskatu du inguruko belarrak
mozteko. Eskolan komentatuko da plastikoa oso egoera txarrean dagoela.
2.-2016-17ko diru kontuen aurkezpena
Ikasturteko kontuen berri eman da. 
3.- Teknologia eta internet-aren erabilerari buruzko inkesta familien
artean.
Eskolako familiei inkestaren emaitzen berri eman eta interneten
erabileraren inguruko ikastaroak antolatu, familia eta ikasleentzako.
Musikako irakaslea den Ixiarrek hartu du IKTen ardura.
4.- Organo Goreneko gaia:webgunea euskaraz edo elebitan
Guraso elkarteko partaideak aho batez erabakitzen du Organo Goreneko
bileran euskaraz egitearen alde emango duela botoa.
5.-Galderak eta proposamenak
• Gabonetarako Inmarekin hitz egin, ea prest dagoen eskusoinuaz
abesten ateratzen den taldea laguntzeko.
• Pantallas amigas-ek “internet erabilera egokia” inguruko hitzaldia
antolatzen hastea.
• Proposamenak ikasturte amaierako emanaldirako, tailerra,...

Hurrengo bilera urriak 10an izango da arratsaldeko seietan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario